Mascarade des anciens éléves de l'Ikastola
Telesforo Monzon
Flasmoba
Eüskararen egüna

Bizi sinple bat/ Liginaga-Astüe 1937. urtean/Pastoralen gerla Urdiñarbe 1909-1912

 

Bizi sinple batPour commanderBizi sinple bat :Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Prix: 12 €  + frais postaux
Directement : Sü Azia Maison du Patrimoine 64130 Mauléon Tél : 05 59 28 05 67

 
 
 
 
 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aitzina Pika axala 2.jpeg

Pour commanderLiginaga-Astüe 1937. urtean :Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Prix: 12 €  + frais postaux
Directement : Sü Azia Maison du Patrimoine 64130 Mauléon Tél : 05 59 28 05 67
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Pastoralen gerla
Pour commanderPastoralen gerla Urdiñarbe 1909-1912 :Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Prix: 15 €  + frais postaux
Directement : Sü Azia Maison du Patrimoine 64130 Mauléon Tél : 05 59 28 05 67

Thumbnail image2012. urtea ez da maskaradarik agitü gabe egonen. Ezi, Xiberoko ikastolako ikasle saldo batek dütü Xiberoko ihaute bereziak emanen, jiten den apirila hontako lau igantez eta maiatzeko lehen igantean.

Ontsalaz, Gamere-Zihigako gazteriak zütüan maskaradak agertü behar aurten, bena herri hortan agitü gertakari latz batengatik gibeltzeko deliberoa hartürik izan da. Ondotik, berria zabaltü zen Santa Graziko gazteriak emanen zütüala, 2011. urtean hek ere agerraldiak ekürarazi ondoan, herri hartan agitü beste gertakari latz batengatik. Santa Grazik ere, haatik, gibel egin dü, eta horren jakitearekila düe abiatzea deliberatü Xiberoko ikastolako ikasle ohiek.

Denbora aitzina joanik beitzen jadanik eta trebatzeak egin behar beitira, apirilan eta maiatzean baizik ez dütüe eginen herriz-herri jelkaldiak. Hona non eta noiz agitüko diren aurtenko maskarada horien agerraldiak : Apirilaren 8an, Sohütan (Hoki) ; apirilaren 15ean, Muskildi-Urdiñarben ; apirilaren 22an, Lexantzün ; apirilaren 29an Barkoxen; eta maiatzaren 6an Gamere-Zihigan. Azkenik, Herri Urratsen, maiatzaren 13an, aintziraren ützüli bat ere eginen düe maskaradakariek, bena arrestiriko joküa eman gabe.

 Kabana, Pitxu, eta besteak...

 Hona zoin diren Xiberoko ikastoletako ikasle ohiek emanen dütüen maskarada horien kargü karreazale zonbait : Kabana handia : Peio Bedekarratz (Urdiñarbe) ; Pitxu : Pette Etxebarria (Barkoxe) ; Buhamina anderea (ez da Buhame jaunarik izanen, kargüa emazte batek etxekitzez) : Xantiana Etxebest ; Xorroxak : Cédric Samalbide (Idauze-Mendi), Johañe Bedaxagar (Urdiñarbe), Maite Davant (Ürrüstoi-Larrabile) eta Joana Etxart (Bildoze) ; Kerestuak : Junes Bedaxagar (Maule-Lextarre) eta Iulen Guiresse (Maule-Lextarre). Jaunaren kargüan Julien Lucuix (Mendikota) ariko bada, Anderea egiten ari leite Oihana Larrandabürü (Atarratze-Sorolüze), bena beste norbait ere planta ledi kargü hortara, azkenean.

Ahalak ükenez geroz, arren, joan gitean saldoan 2012.ko maskarada berezi horien bizitzera eta ikastolatik igaran diren gazte horier esker honak agertzera, gure kültüraren üsantxa bat aitzina biziarazteagatik !

xiberokobotzaekecoursmauleonXiberoan Euskaraz Bai Association pour la promotion du dialecte souletinEuskararen Erakunde Publikoa Office Public de la Langue BasqueEuskaltzaindia Académie basqueHerri alkargoaconseilgeneral

 

Eskerrik hanitxiut