Barkoxen, üztaila honen 25ean, agitü den 'Xahakoa' pastoralaren lehen agerraldiak arrakasta handia bildü dü. Ezi, denbora tapatürik egon bada eta lantzer kolpü elibat agitü badira ere, 2.400 ikusliar jin dira ikusgarri ezinago eder baten gozatzera.
Trajeria honen ikusteko, beste bi parada badütükezü : üztaila honen 31n, neskenegün gaüaz, eta agorrilaren 8an, igantearekila, egünaz. Sartzeak interneten bidez biltzen ahal dira www.xahakoa.org webgüneala joaitez.
'Xahakoa' pastoralaren lehen agerraldiak arrakasta handia bildü dü
- Xehetasunak