Mascarade des anciens éléves de l'Ikastola
Telesforo Monzon
Flasmoba
Eüskararen egüna

HIZTEGIA I Junes CASENAVE-HARIGILE AITZIN-SALTZE - SOUSCRIPTION

Souscription Junes

Souscription 6Junes

Barkoxeko herriak aurten emanen düan Xahakoa pastoralaz xehetarzünak oro edireiten  ahal dira www.xahakoa.org internet güneala joanez geroz. Güne hori, pastoral horrez eta, 1962. urteaz geroz Barkoxen agitzen diren eüskal kültüra agerraldietzaz axolatzen den Etxahun alkarteak dü plantan ezarri.
 
Joanes Etxebarria barkoxtar kasetatariak zoinen ederki moldatü düan internet güne horri esker, aurtenko pastoralaz, arren, denak oro jakiten ahal dira.  Patrick Quéheille ‘Kanpo’ barkoxtarrak izkiribatü düan lanaren testua ere biltzen ahal da hor. Jean-Fabien Léchardoy errejentaren manüetara egiten diren mustraken argazki andana ere ikus daite internet güne hontan. Barkoxen lehenago eman diren pastoral eta maskaradetzaz ere hogei bat argazki bada.
 
Etxahun alkartearen lanetzaz eta Xiberoa eüskal kültüra sailen – pastoralak eta maskaradak, prefosta, bena besterik ere – aipatze xeheak badirade, gainealat, www.xahakoa.org hortan.
 
Azkenik – eta honek inportantzia handia dü aurtenko pastoralaren hiru agerraldietan ikusliarrak 2.000ren altexean mügatüko beitira – sartzeak abantzeala erosteko sistema bat bada internet güne hontan. Xiberotik kanpo bizi direnek parada badükee, arren, sartzeak erreserbatzeko eta segür dirateke leküaren ükeiteaz.

xiberokobotzaekecoursmauleonXiberoan Euskaraz Bai Association pour la promotion du dialecte souletinEuskararen Erakunde Publikoa Office Public de la Langue BasqueEuskaltzaindia Académie basqueHerri alkargoaconseilgeneral

 

Eskerrik hanitxiut