Mascarade des anciens éléves de l'Ikastola
Telesforo Monzon
Flasmoba
Eüskararen egüna

EUSKARA BATUA/ZUBERERA / AITZINA PIKA

Hiztegi Ttipia.jpeg

EUSKARA BATUA/ZUBERERA & ZUBERERA/EUSKARA BATUA Hiztegi Ttipia

Postaz helaraztez (igorte fresak barne): 10 € (Iparraldea & Frantzia) ; 13 € (hegoaldea & Espainia)

 
 
 
 
 
 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aitzina Pika axala 2.jpeg

AITZINA PIKA, Züberoako jauzien, sonüegileen eta dantzarien üngürüan…

Jean-Michel Bedaxagar

Postaz helaraztez (igorte fresak barne): 36 € (Iparraldea & Frantzia) ; 39 € (hegoaldea & Espainia)

Eüskaraz irakurteko parada eman

 2010. urtean bürütü den beste lan handi bat izan da, berriz, Aita artzain zen libürü famatüaren Xiberoko eüskaran ezartea. Jean-Pierra ETCHEBARNE mauletarrak lan gogor hori egin ondoan, libürüa 200 aletan tiratürik izan da. Biltzar Nausiaren egünean, libürü horietarik 70 saldürik ziren, ez beita batere gaixki. Xiberoko eüskarazko literatürari interesatürik denak aski dü SÜ AZIAri hersatzea libürü horren biltzeko.

 Xiberoko eüskararen zabaltzeko detsez beti, SÜ AZIA hasi da leheneko denboretan xiberotarrez izkiribatürik izan ziren testu elibat oraiko izkiribatzeko maneran ezarten. Merke saldürik diratekean libürütto elibatetan, leheneko izkibatzeko manera eta oraikoa parez-parez ezarririk dirateke, irakurleek liferentziak ikus detzen.

 Oraiko izkirabatzeko maneran xiberotar eükara irakurtzen ahal da ere SÜ AZIAren internet günean – www.suzia.com - eta hontan agertzen diren berriak argazkiz beztitürik dira orai. Kültüra eta mintzajeareki ikustekorik badiren berriak ezarririk dira hor, üsü-üsüa, bai xiberotarrez, arren, bena bai eta frantsesez, gazteleraz (espainolez), eta ingelesez ere.

 2010ean bürütü diren lan horien aipamenari honespena eman zaio, ahobatez. Ber gisan agitü da sos sar-jelkitzeekila, horiek111,59 euroko haborokin bat ützi düelarik, kütxako 80 euroak barne.

Lekü izenen biltzeko egitasmü bat

AG 2011Ondoko hilabete horietan SÜ AZIAk aitzinarazi nahi lütükean egingeien artean, lan habororenik behartüren düana izanen da, segürrean, lekü izenen biltzeko xedea. Xiberoko ahal bezainbat herritan egin nahi ükenen den lan hortan ürrats handi elibat eginik izan dira jadanik SÜ AZIAren lehenagoko joanarazleenganik. Oraitik aitzina, haatik, jokabide bat hitzartü nahi dateke, denak ber gisan ari gitean lanean. Lan hortan lagüntü behar güntüke Euskaltzaindia eüskararen akademiak. Artetik erraiteko, Xiberoko bi euskaltzainek parte hartü düe SÜ AZIAren Biltzar Nausian, hots, Jean-Louis DAVANTek eta Battittu COYOSek. Jüntala jiteko ohorea egin deikü, halaber, Euskal Kultur Erakundeko züzendari Pantxoa ETCHEGOINek.

 Aurten berean egiteko gisan izan behar lükeen xedeen artean, lehenago aipatü Eüskara lehen eta orai bildümako libürütto bat pürü agerrarazi nahi günüke. IKAS irakasbide egitürarekila batean, aldiz, Xiberoko eüskaraz lehenagoko idazle elibatek hontü zütüen ipuin eta olerki elibaten agerrarazteko egingei bat aitzinaraz leite.

 Izkiribürüzko oritzapenaren jarraikiarazte sailean, azkenik, Marcelin HÉGUIAPHAL errejent famatü zenaren familiak perestatü deizkün leheneko pastoral elibaten esküz izkiribatü kaier andana eskanatüko dügü. Lüzarentako begiratze lan hori eginik, kaier horik pastoralaren maitazale diren jente ororek ikusteko gisan jarriko dütügü.

Arren, bada bai Xiberoko eüskararen alte lanean aritzeko pastarik eta egingei horik oro aitzina joanarazteaz axolatüren da SÜ AZIAko Administrazione Kontseilü berria. Hontan lau jente haboro sartürik, 15 lagün gira orai. Biltzar Nausi ohitik landa, berriz, Biltzar Nausi ezohiko bat egin da eta hontan ahobatez honartürik izan dira SÜ AZIAren arau berritüak.

Administrazione Kontseilü berritüa, aldiz, apirilaren 1ean bildü da, Bülego berriaren haütatzeko. Hona, arren, SÜ AZIAren Bülegokoak eta, oro har, joanarazleak zoin giren :

  • Alkartebürü : Margarita BORDACHAR
  • Idazkari : Jean-Claude SÉHÉBIAGUE

  • Idazkari ordari : Dani ETXART

  • Diharüzain : Daniel MAINHAGUIET

  • Diharü zain ordari : Philippe ETCHEGOYHEN

Administrazione Kontseilüko kide : Michèle AGUER, Jean-Mixel BEDAXAGAR, Marcel BEDAXAGAR, Margarita BORDACHAR, Luisa BERROGAIN, Battittu COYOS, Dani ETXART, Jean-Pierra ETCHEBARNE, Jojo ETCHEBARNE, Philippe ETCHEGOYHEN, Beñat GAMIOCHIPI, Daniel MAINHAGUIET, Jakes SARRAILLET, Jean-Claude SÉHÉBIAGUE, Allande SOCARROS

xiberokobotzaekecoursmauleonXiberoan Euskaraz Bai Association pour la promotion du dialecte souletinEuskararen Erakunde Publikoa Office Public de la Langue BasqueEuskaltzaindia Académie basqueHerri alkargoaconseilgeneral

 

Eskerrik hanitxiut