Akitaniako Alienor
- Xehetasunak
Apirilaren 30ean eta maiatzaren 4ean emanik izan den Akitaniako Alienor trajeriak arrakasta merexitüa üken dü.
Hona Marcel Bedaxagar-ek eginik maiatzaren 4ko desfilearen eta emanaldiaren argazki eder zonbait
Catherine Arhex-en Fifi la brebis ipuina xiberotarrez: Fifi ardittoa
- Xehetasunak
Catherine Arhex-ek haurrentzat frantsesez idatzi düan Fifi la brebis ipuina xiberotarrez dügü orai, Fifi ardittoa. Catherine Arhex liginagarra libürü horren marrazkien egilea da ere. Panpeia Etxebarne mauletarrak Xiberoko eüskaraz ezarri dü.
Biarnoko Goeseko Osolasba argitaletxeak Fifi ardittoaren edizione elebidün proposatzen dü.
Fifi ardittoa ez da Panpeia Etxebarne Sü Aziaren bürüzagiaren lehen ützülzale lana. 2010ean, Robert Laxalt xiberotar jatorrizko idazle estatübatüarraren Sweet Promised Land (Mon père était berger frantsesez) libürua xiberotarrez eman züan, Aita artzain zen izenbürüarekin, eta aurten Antoine de Saint-Exupéryren Le Petit Prince ipuin famatüa ere, Printze ttipia izenbürüarekin. Sü Azia da bi libürü horien argitarazalea.
Fifi ardittoa manatzeko: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..
Prezioa: 10 euro + posta gastüak
Xüxenki elkitzea: Sü Azia Hondarearen etxea 64130 Maule Lextarre Tél : 05 59 28 05 67
Printze ttipia manatzeko: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..
Prezioa: 17 euro + posta gastüak
Aita artzain zen manatzeko: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..
Prezioa: 20 euro + posta gastüak
Sü Aziaren entzünezko funtsa deskubri ezazüe!
- Xehetasunak
Oraidanik, 2014ko apirilaren 2tik, Sü Azia elkarteak, gogo honez, züen eskü ezarten dütü 1960, 1970, 1990 urte alteetan jente ezbardinek bildüriko soinüak.
Hondare altxor hau behatzen ahal düzüe, biltzaile, jente eta partaide hanitxen lagüngoaren medioz. Denak eskertü nahi dütügü heben.
Eskerrak ere kantarier, idazleer, ahaide egileer, eta familier honartü beitüzüe denekiko den hontarzün hau, denen eskü üztea, biharkoer entzünarazteko gisan emaitez.
Minüta bateko zatiak entzüngai dira, dokümentü horik ere osoki entzün ditzakezü. Hortarako, Sü Aziarekin harremanetan sar zite helbide hontara : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Baimenakilanko dokümentüak entzün ditzakezü ere. Hortarako, SÜ AZIArekin harremanetan sar zite Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide hontara.
Xiberotarraren ortografia Xehetarzün zonbait
- Xehetasunak
Oro har, eta xantza da, xiberotarraren ortografia finkatürik da. Euskaltzaindiak gomendatzen dütüan euskara batuaren idazteko arauer jarraikitzen zaie (www.euskaltzaindia.net - Arauak). Haatik, püntü zonbait ez ziren argi.
Gogo honez, xiberotarrez idazten düen, xiberotarra erakasten düen eta xiberotar eüskalzale zonbait lau aldiz bildü gira Mauleko Zerbütxügünean puntü horien argitzeko (2012-11-24, 2013-01-26, 02-23 eta 03-30). Parte hartü düenen zerrenda lotürik den txostenaren ürrentzean dago (Xiberotarraren ortografia).
Izkiribatzeko molde hoberena zoin den deliberatü dügü, üsüenik Xiberoan ahozkatze hedatüenaren berrestez. Prefosta, ikertü ez dügün puntürik ere egoiten da. Printzipio nausia da ahozkatzea eta ortografia bi gaüza ezbardin direla, lehenak bigerrenean eraginik ükenik ere.