Sü Aziaren 2014. urteko biltzar nausia
- Xehetasunak
Sü Aziaren 2014. urteko biltzar nausia azaroaren 7an dateke 18:30tan Maule-Lextarreko Hondarearen Etxean.
Gerezien denbora pastorala
- Xehetasunak
2014. urtea zinez emankor da pastoralez. Ez da bat, ez bi, bena bai hiru pastoral / trajeria ikusi dügüla.
Bedatsean, Jean Mixel Bedaxagar-en Akitaniako Alienor üken günüan Maulen, üdako hatsarrean Itxaro Bordaren Gerezien denbora izan zen Baionan eta ondotik, Garindainen, Pier Pol Berzaitzen Petti Buhame. Harrigarri izanik ere, ez da lehen urtea 3 trajeria izan dela. 1909an, adibidez, Urdiñarben Roland eta Abraham izan ziren eta Mendikotan Les quatre fils d’Aymon.
Bi hitz aurtenko Gerezien denbora. Bere bürüa “pastoral post-industrial” edo “hiri-pastoral” gisa presentatzen dü. Baionan arramaiatzaren 29an eta Itsasun üztailaren 20an emanik, Itxaro Borda idazleak ez dü xiberotarrez idatzi. Halere, trajeriaren arauak errespetatü dütü eta azkenean, Xiberoan ez sortürik eta ez emanik ere, erran dezakegü egiazko pastoral bat dela / zela. Amodio istoria kontatzen dü XX. mentearen hatsarreko Bokaleko bürdüinola langileen borroken eta greben artean.
Oro har lan eder bat.
Petti buhame pastorala
- Xehetasunak
Hona 2014ko uztailaren 27an emanik izan den Petti buhame pastoralaren argazki zonbait. Marcel Bedaxagar-ek eginik dira
Ederlezi pastorala
- Xehetasunak
EDERLEZI pastorala Gotainen sortü da 2013ko martxoaren 24ean, XIRU jeialdiaren baitan. Mixel Etxekoparek idatzirik, 2013ko agorrilaren 25ean emanik izan da Arrosan eta Iruñean ere 2014ko maiatzaren 17an.
EDERLEZI hitza Tziganoentako bedatseko besta handia da.
Ixtoria hontan ama batek menteak zeharkatüko dütü Euskal Herrian, bere zazpi alabekin, XVII.etik XXI.eala, Bizkaiatik Xiberoala.
Eta popülü hau markatü dütüan gertakari handien eta latzen jakile izanen dira, Buhameen gora beherak kontatüz Euskal Herrian.