'Xahakoa' pastoralaren lehen agerraldiak arrakasta handia bildü dü
- Xehetasunak
Barkoxen, üztaila honen 25ean, agitü den 'Xahakoa' pastoralaren lehen agerraldiak arrakasta handia bildü dü. Ezi, denbora tapatürik egon bada eta lantzer kolpü elibat agitü badira ere, 2.400 ikusliar jin dira ikusgarri ezinago eder baten gozatzera.
Trajeria honen ikusteko, beste bi parada badütükezü : üztaila honen 31n, neskenegün gaüaz, eta agorrilaren 8an, igantearekila, egünaz. Sartzeak interneten bidez biltzen ahal dira www.xahakoa.org webgüneala joaitez.
Barkoxeko ‘Xahakoa’ pastoralaren internet günea plantan da
- Xehetasunak
Aita Junes CASENAVE ohoratze eta eskertze
- Xehetasunak
SÜ AZIAKko bürü izan zen Aita Junes CASENAVE, erretor kargüa ützi-eta, Donapaleüra erretiratzekoa da. Xiberotik joan beno lehen, Basabürüko parropiak eta eüskararen bai eüskal kültüraren alde lanean ari direnek eskerrak emaite eta ohoreak egite bat eskentü nahi üken deie. Hau, igante hontan – üztailaren 11a – agitüren da, Altzaiko herriko bilgian, goizanko 10:30etarik haste. Aita Junesek merexi dü saldo handian bil gitean, haren üngürüan, parropianten eta eüskalgintzaren alde egin düan lan handiaz eskerrak emaiteko
2009an, SÜ AZIAko jonarazleak kanbiatü dira
- Xehetasunak
2009. urtean agitü diren kanbioen ondorioz, hona zoin giren orai SÜ AZIAko joanarazleak :
Alkartebürü : Margarita BORDACHAR ;
Idazkari : Jean-Claude SÉHÉBIAGUE ;
Diharüzain : Daniel MAINHAGUIET.
Joanarazle Taldeko (Administrazione Kontseilüko) kide :
Jean-Michel BEDAXAGAR,
Marcel BEDAXAGAR,
Margarita BORDACHAR,
Jojo ETCHEBARNE,
Panpeia ETCHEBARNE,
Philippe ETCHEGOYHEN,
Beñat GAMIOCHIPI,
Daniel MAINHAGUIET,
Jakes SARRAILLET,
Jean-Claude SÉHÉBIAGUE,
Allande SOCARROS.