'Aitzina pika' libürüa - Aitzin-saltze
- Xehetasunak
Nor ote izan zen, kantiniersa agertü beno lehen, maskaradetan ikusten ahal zen azken maka beltza? Zoin ote zen Maule-Lextarreko Galerien zübü-saihets batetik besteala, fr
isat dobleak egitez, jauzten zen zamaltzain izigarri hura? Zonbat xiberotar dantzari haütü orozbakoz ebatsi zeizkün 1914-1918ko gerlak?
Galto horietzaz arrapostüak, bai eta beste argibide prunki ere jakinen dütügü Jean-Michel Bedaxagar urdiñarbetarrak adelatü düan libürüarekin. Sü Azia alkarteak argialatüren düan lan horrentako, ikertze hanitx egin dü, Xiberoko 180tik gora dantzari eta hogeita hamar bat sonügileren bizi-ürratsen kontatzeko, jakilegoen biltzeko, nola ere argazki zaharren biribilkatzeko, horik oro Lexarduart famatüaren (Lakarri/Atharratze) bidelagün edo jarraikizale izan zirelarik.
Berak egin düan parteaz haborokin, Urdiñarbeko kantari eta sonülariak beste zonbait jakitünen lagüngoaz prebalitü da, sail berezi elibaten bedakatzeko, aipa detzagün: Xabier Itçaina (düala 100 urte beno haboro, biribilka emaiten ziren Xiberoko dantzak) ; Ion Iruretagoyena (Bralearen sorterroak) ; Jean-Claude Larronde (kanpoko herrietarat egin zir
en jelkaldiak: Polonia Erresuma Batua, etab...) ; Marcel Gastellu eta Geneviève Marsan (ttun-ttunaren aipamen xehea).
Kolorez beztitürik datekean « Aitzina pika» izeneko libürüa, ekaina edo arramaiatz erdixetan agertüko da, Atharratzen hilabete horren 20tik 24ala agitüko diren, aipagei horren ildoko libertitzeen eta erakuska eder baten artean.
Libürüa salgei date 30 eurotan, bena oraidanik manatzen ahal düzüe, kasü hortan 25 euro zaizüelarik kosteko (izan daitean posta igorte fresak barne). Aitzin-saltze honek apirilaren 1etik maiatzaren 15eala artino iraünen dü. Züen izen eta beste jakinbeharrekila batean, xeka igor ezazüe helbide hontara: Sü Azia - Hondarearen Etxea - 64130 Maule-Lextarre. Gure kontüala xüxenka pakatü nahiago bazünüe, mezü bat igor ezagüzüe helbide elektroniko hontara: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Aitzina pika
Jean-Michel Bedaxagar
2 liburu
- Xehetasunak
Agosti Xaho-rena "Nafarroan bidajez" (Voyage en Navarre pendant l'insurrection des basque) xiberotarrez ützülpena Agosti Xaho Atarraztar familia hon batetako semea 1811an sortü zen. Gazterik Parisera joan zen literatür-züzenbide ikasketa zonbaiten egitera. Lehen gerla karlistaren denboran, ustez Nafarroan egin züan bidajea kontatzen dü libürü hontan Iparraldeko lehen abertzaletzat daukaten idazleak, bere ibilbide gorabeheratsüaz xehetarzün emaitez. Nola Baionalat heltü zen, han nola egin züan kontrabandista baten edireiteko ontsa zaintürik zen mügaren traukatzeko, gero Beran eta Lesakan egon zela, Nafarroan barna sartü beno lehen, eta azkenik Zumalakarregi Eüskaldün oldartüen bürüzagiaren ikusi eta elestatzeko. Artetarik, kontakizüna gerlatik hürrüntzen da eta osoki mogimentü erromantikoan sartürik den idazle honek bere ikusteko manerak eskentzen deizkü Eüskal Herriaz, Xiberoaz, Espainiaz, mitologiaz, Pirinioen formatzeaz eta abar lüze bat, kalitate handiko mintzaje batetan. Orai artino libürü hau ez zen frantsesez eta espainolez baizik argitalatürik izan eta uste üken dügü merexi züala ama hizkuntzalat ere ützülirik izan ledin. Irakurzaleak hartüko dü arauz plazer obra berezi honen irakurtean. Prezioa 16€
Jaureguiberry bedezia-rena : "Basabürüan" (xiberotarrez itzulpena J. Sarraillet) Jean De Jaureguiberry bedeziak XXgerren mente hatsarrean haur denborako orhitzapenezko libürü ttipi bat da. Leheneko Xiberotar gizartea nola zen, nola bizi zen kontatzen dü, hainbat ixtorio llabür eta üsü erriegingarri zonbaitetan : Axaita, zoin lehenka bitxiak, Osaba Iñazio ixtoreak, pastoral oritzapen, merkatütik ützültze, ezkontza, ehortzetak, legebiltzarreko bozkak, egüberriak, Euskaldun bat Tuaregen herrialdean, Orreaga... Prezioa: 14€ Eskentza berezia: bi libürüak erostez 20 € kosteko zaizüe (+ posta fresak). Profeita ezazüe... manatzeko: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. Xüxenki elkitzea:Sü Azia Hondarearen etxea 64130 Maule Lextarre Tél : 05 59 28 05 67
Eskentza berezia: bi libürüak erostez 20 € kosteko zaizüe (+ posta fresak). Profeita ezazüe... manatzeko: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. Xüxenki elkitzea:Sü Azia Hondarearen etxea 64130 Maule Lextarre Tél : 05 59 28 05 67
Armanak Egunaria
- Xehetasunak
1887. eta 1914. urteen artean agertü zen Ziberoko Egünaria urtekariko 25 artikülüren bildüma bat, ordü hetan izkiribatzen zen maneran eta oraiko idatzarauetan agerrarazirik (ikus ondoko etsenplüa).
Ipar Eüskal Herriko honenbeste salgünetan erosgei eta ondoko helbide hontan manatzekoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. Xüxenki elkitzea:Sü Azia Hondarearen etxea 64130 Maule Lextarre Tél : 05 59 28 05 67
Sü Aziaren berri.... Xiberotarrez bi libürü berri
- Xehetasunak
Agosti Xaho-rena "Nafarroan bidajez" (Voyage en Navarre pendant l'insurrection des basque) xiberotarrez ützülpena
Agosti Xaho Atarraztar familia hon batetako semea 1811an sortü zen. Gazterik Parisera joan zen literatür-züzenbide ikasketa zonbaiten egitera.
Lehen gerla karlistaren denboran, ustez Nafarroan egin züan bidajea kontatzen dü libürü hontan Iparraldeko lehen abertzaletzat daukaten idazleak, bere ibilbide gorabeheratsüaz xehetarzün emaitez. Nola Baionalat heltü zen, han nola egin züan kontrabandista baten edireiteko ontsa zaintürik zen mügaren traukatzeko, gero Beran eta Lesakan egon zela, Nafarroan barna sartü beno lehen, eta azkenik Zumalakarregi Eüskaldün oldartüen bürüzagiaren ikusi eta elestatzeko.
Artetarik, kontakizüna gerlatik hürrüntzen da eta osoki mogimentü erromantikoan sartürik den idazle honek bere ikusteko manerak eskentzen deizkü Eüskal Herriaz, Xiberoaz, Espainiaz, mitologiaz, Pirinioen formatzeaz eta abar lüze bat, kalitate handiko mintzaje batetan.
Orai artino libürü hau ez zen frantsesez eta espainolez baizik argitalatürik izan eta uste üken dügü merexi züala ama hizkuntzalat ere ützülirik izan ledin.
Irakurzaleak hartüko dü arauz plazer obra berezi honen irakurtean.
Jaureguiberry bedezia-rena : "Basabürüan" (xiberotarrez itzulpena J. Sarraillet)
Jean De Jaureguiberry bedeziak XXgerren mente hatsarrean haur denborako orhitzapenezko libürü ttipi bat da.
Leheneko Xiberotar gizartea nola zen, nola bizi zen kontatzen dü, hainbat ixtorio llabür eta üsü erriegingarri zonbaitetan : Axaita, zoin lehenka bitxiak, Osaba Iñazio ixtoreak, pastoral oritzapen, merkatütik ützültze, ezkontza, ehortzetak, legebiltzarreko bozkak, egüberriak, Euskaldun bat Tuaregen herrialdean, Orreaga...
Interes handia dü etnhologia mailan düdarik gabe, desargertürik den mündüa deskribatzen beitü xiberotar bere amahizkuntzan.