Inprimatu

Gerezien denbora2014. urtea zinez emankor da pastoralez. Ez da bat, ez bi, bena bai hiru pastoral / trajeria ikusi dügüla.

Bedatsean, Jean Mixel Bedaxagar-en Akitaniako Alienor üken günüan Maulen, üdako hatsarrean Itxaro Bordaren Gerezien denbora izan zen Baionan eta ondotik, Garindainen, Pier Pol Berzaitzen Petti Buhame. Harrigarri izanik ere, ez da lehen urtea 3 trajeria izan dela. 1909an, adibidez, Urdiñarben Roland eta Abraham izan ziren eta Mendikotan Les quatre fils d’Aymon.

Bi hitz aurtenko Gerezien denbora. Bere bürüa “pastoral post-industrial” edo “hiri-pastoral” gisa presentatzen dü. Baionan arramaiatzaren 29an eta Itsasun üztailaren 20an emanik, Itxaro Borda idazleak ez dü xiberotarrez idatzi. Halere, trajeriaren arauak errespetatü dütü eta azkenean, Xiberoan ez sortürik eta ez emanik ere, erran dezakegü egiazko pastoral bat dela / zela. Amodio istoria kontatzen dü XX. mentearen hatsarreko Bokaleko bürdüinola langileen borroken eta greben artean.

Oro har lan eder bat.