Mascarade des anciens éléves de l'Ikastola
Telesforo Monzon
Flasmoba
Eüskararen egüna

EUSKARA BATUA/ZUBERERA / AITZINA PIKA

Hiztegi Ttipia.jpeg

EUSKARA BATUA/ZUBERERA & ZUBERERA/EUSKARA BATUA Hiztegi Ttipia

Postaz helaraztez (igorte fresak barne): 10 € (Iparraldea & Frantzia) ; 13 € (hegoaldea & Espainia)

 
 
 
 
 
 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aitzina Pika axala 2.jpeg

AITZINA PIKA, Züberoako jauzien, sonüegileen eta dantzarien üngürüan…

Jean-Michel Bedaxagar

Postaz helaraztez (igorte fresak barne): 36 € (Iparraldea & Frantzia) ; 39 € (hegoaldea & Espainia)

René Oyhenart, Süjet

 Arren, Ameriketan eüskaldünak, José Mendiague pastoralaren emaiteko deliberoa hartü ordüko, lanari lotü dira arrokiagatarrak, errejent bezala haütatü düen Jean-Fabien Léchardoy barkoxtarraren manüpe zorrotzean. Honek, barantailaren 25ean jakinarazi züen kargüak nori emaiten zütüan, hori beita ere errejent baten eginbehar nausietarik bat. Kargü horietarik zonbait bera aipatzeko, erran dezagün, Süjeta, hots José Mendiague jokatüko düana, René Oyhenart dela. Haren emazte Margarita Gandiolaren kargütan ariko da, aldiz, Xantiana Etchebest.

Pastoralaren hatsarreko Lehen Perediküaren emaile dirateke René et Beñat Larrory eta trajeriari ürrentzea emaiten deion Azken Perediküaren emaile, aldiz, Maialen et Maider Larrory. Hori üztailaren 25eko lehen agerraldian, zeren eta agorrilaren 5eko bigerren agerraldiarentako kanbioak beitirateke. Lehen Perediküaren emaile dirate Bernadette Agor eta Pascale Bidabe eta Azken Perediküan ariko dira, aldiz, Alain Orabe, Jeannot Agor eta René Larrory.

Errejentarekila bertseten emaiteala eta taula-jokoetara trebatzeaz gain, Arrokiagako arizaleek kantoreak eta dantzak ikasi behar üken dütüe. Sophie Larrandaburu barkoxtarra da kantoreen ikasarazteaz axolatü. Satan dantzarien eskolatzeko lanari, berriz, Maddalen Orabe arrokiagatarra da plantatü. Jakitekoa da ere Hegoameriketako dantza edo balet bat badatekeala eta sail horren lantzeaz axolatüko dela, sortzez Argentinakoa den bena Maule-Lextarren bizi den Alberto Caccuri.

Badate, arren, zer ikus eta zer gozat, Arrokiagan, bi igante horietan. Hanko jenteentako hilabete lüzeetako lan izigarriaz eskertze eta sariztatze hoberena izanen da saldo handian joan gitean Ameriketan eüskaldünak, José Mendiague pastoralaren bizitzera.

 

xiberokobotzaekecoursmauleonXiberoan Euskaraz Bai Association pour la promotion du dialecte souletinEuskararen Erakunde Publikoa Office Public de la Langue BasqueEuskaltzaindia Académie basqueHerri alkargoaconseilgeneral

 

Eskerrik hanitxiut