Thumbnail imageOro har, eta xantza da, xiberotarraren ortografia finkatürik da. Euskaltzaindiak gomendatzen dütüan euskara batuaren idazteko arauer jarraikitzen zaie (www.euskaltzaindia.net - Arauak). Haatik, püntü zonbait ez ziren argi.

Gogo honez, xiberotarrez idazten düen, xiberotarra erakasten düen eta xiberotar eüskalzale zonbait lau aldiz bildü gira Mauleko Zerbütxügünean puntü horien argitzeko (2012-11-24, 2013-01-26, 02-23 eta 03-30). Parte hartü düenen zerrenda lotürik den txostenaren ürrentzean dago (Xiberotarraren ortografia).

Izkiribatzeko molde hoberena zoin den deliberatü dügü, üsüenik Xiberoan ahozkatze hedatüenaren berrestez. Prefosta, ikertü ez dügün puntürik ere egoiten da. Printzipio nausia da ahozkatzea eta ortografia bi gaüza ezbardin direla, lehenak bigerrenean eraginik ükenik ere.

 

xiberokobotzaekecoursmauleonXiberoan Euskaraz Bai Association pour la promotion du dialecte souletinEuskararen Erakunde Publikoa Office Public de la Langue BasqueEuskaltzaindia Académie basqueHerri alkargoaconseilgeneral

 

Eskerrik hanitxiut