Inprimatu

 

J Cazenave

SÜ AZIAKko bürü izan zen Aita Junes CASENAVE, erretor kargüa ützi-eta, Donapaleüra erretiratzekoa  da. Xiberotik joan beno lehen, Basabürüko parropiak eta eüskararen bai eüskal kültüraren alde lanean ari direnek eskerrak emaite eta ohoreak egite bat eskentü nahi üken deie. Hau, igante hontan – üztailaren 11a – agitüren da, Altzaiko herriko bilgian, goizanko 10:30etarik haste. Aita Junesek merexi dü saldo handian bil gitean, haren üngürüan, parropianten eta eüskalgintzaren alde egin düan lan handiaz eskerrak emaiteko