Inprimatu

Thumbnail imageThumbnail imageThumbnail imageThumbnail imageThumbnail imageThumbnail imageThumbnail imageThumbnail imageThumbnail imageThumbnail imageThumbnail imageThumbnail imageMaskaraden ikustera joaiten diren jente haboroxeek, erri eginarazteko ikusgarri bat eta dantza agerraldi bat bezala ikusten düe.

Haatik, maskaraden funtsa ez da hori. Ihaute elibat dira lehen-lehenik eta horien ezagügarri eta erranahiak badütüe, nausiki biga : jendartearen antoladüra, ebildüra eta herrenküdüra (hierarkia) irauztea ; negü beltzaren loalditik landa, jente, kabale eta bazterren arrapitzarazle den bedatseala igaraitea.

 Leheneko denboretan, Xiberoko maskaradak zotal egünetan agitü ohi ziren. Zotal egünak dira, ontsalaz, ekiaren eta argizagiaren egünarien artean ments diren 12 egünak. Oraiko egünariaren arabera, zotal egün horik abentüaren 26a eta urtarilaren 6a artean lirate. Bi denboraren arteko jünta hortan, jendartearen ohizko plantaren eta ebilteko maneraren irauztea haizü ümen zen. Horrek erran nahi dü jente xeheak poteredün eta jaunkilloter trüfa egin leikiola eta, bestordüz, egünoroztako bizian baztertürik eta gütietsirik bizi den jente kentea ausart leiteala harrotzera. Jentarteko arauen irauzte horren seinale dira maskaradetako kauterak eta buhameak plazalat agertzea eta beren barrasbaskerieki eta peredikü egite nabasieki mündü ontsa antolatüaren okerreriak salatzea. Azkenean, erraiten ahal lizate maskaradak direla, parte batetan pürü, bi mündüren bürüz bürü agitzea.

 Maskaradek badüe, ihaute güziek bezala, beste erranahi bat ere : jente, kabale eta bazterren arrapiztea negüko loalditik elkitzean. Ihauteen ikerzale eta jakitün direnen arabera, Pitxuren hiltze eta arrapiztea eta Hartzak üzker egitea – Hartza ez bada maskarada ororetan agertzen ere – arrazpiztearen zentzü hori badüe.

Ikertze egile zonbaiten ustez ere maskaradetako beste parte elibatek – eta bereziki zamaltzainaren xikitatzeak – basatarzün izate batetik jentetarzün planta batetara igaraitea markatzen dü.

 Maskaraden bai beste ihaute süerteen ezagügarri bat da ere laborari jentartearen kültürako pastak direla ; egünko egünean desagertü den edo hanitx kanbiatü edo kanbiatzen ari den mündü baten oritarazleak eta arrabiziarazleak ere, azkenean.

: Xiberoko maskaraden zentzüaz ikertze interesgarri bat ediren daite lotüra hontan : http://ericdicharry.hautetfort.com/archive/2007/12/27/du-rite-au-rire-le-discours-des-mascarades-souletines-these11.html