cassin

Lehen perediküa

1 – Parisen Paul Ramadierekin 1914an -« Jaurès eho düe ! »

1. Sataneria.

2 – Gerla Handia, 1. güdüka – Bi kobla - René zauritürik.

Alargüntsen kantorea.

3 – Antibes herrian, Niza kantüan, Simone Yzombard andereak artatürik.

4 – Simonerekin ezkontzen da.

Esposen kantorea.

5 – Gerlari ohien alkartea eraikitzen dü.

6 – 1918an Aliatüen garaipena türk andereek ez honartzen.

7 – Cassin eta Borthiry koblakaria gerlaz elestan. Bi kobla.

8 – Artzainak Mercantour bortüan, Niza kantüan. Koblakan.

Artzainen kantorea biarnesez.

9 - Briand-Streseman hitzarmena.

 2. Sataneria.

10- Goebbels SDN delakoan mintzo – Jelki türkak.

Nazien kantorea. 

 

11- Cassin, chamberlain, Daladier.

12- Berriz gerla, türkek kontatürik.

Aleman armadako kantore bat.

13- Cassin eta emaztea Londresera.

14- Cassin de Gaulleren beso exkerra da.

 

Emazteen gerla

15- Churchillekiko hitzarmena prestatzen dü.

16- Eüskaldünekiko hitzarmena ere bai.

Jeiki zite herritarra !

17- Londresetik mezü handia.

18 - Aliatüak horra dira.Kobla zonbait. Güdüka.

Libertateari. 

19- Giza eskübide orokorren ageria prestatzen dü.

 20- Eüskaldün apez batekin solazean.

Boga boga mariñela !

21- Bakearen Nobel Saria ükeiten dü (1968). Bi kobla.

22- Heriotza (1976)– Azken otoitzea.

Azken perediküa.

Herritarren kantorea.


 

Lehen perediküa

 Agur, agur jente honak / algarrekila jarriak

 Besta baten gozatzeko / esperantxak ekarriak.

René Cassin baionar zen / amaz eta haurtzaroaz

Ber heinean Nizako zen / aitaz eta gaztaroaz.

Züzenbide legegintzan / ikasle zorrotz izan zen

Harentako lege oro / jenteen honetan behar zen.

 

Hamalaueko güdükan / kolpatürik izigarri

Zaurtü, alargüntsa, haurren / zerbütxüko zeikün jarri.

 

Gero gerlari ohien / alkarte handi bat sortüz

Harez bakearen alde zen / alemanekin hitzartü.

« Société des Nations » deitüan / lan gaitza egin beitzüan

 Hura Estatüen gainetik / epaile nahi zükean.

 

Hitler hein bat ahül zeno / tink etxeki behar zela

Cassin ez züen sinetsi / eta laster jin zen gerla.

 

Berrogeiko itxesian / de Gaullerengana joanik

Haren beso exkerra date / gerla güzian zügünik.

Gure dreten ageria / jente güzientzat eginik

Cassinek prestatü züan / haren gogotik da jinik.

 

Gerla gizon famatürik / sobera beita ezagün

Bakezale bat oraikoan / botzik ohora dezagün !

 

1. jelkaldia

1914ko üztailaren 31an, Parisen, jelki René Cassin, Paul Ramadier (ikasle lagün ohia, abokatüa hori ere) eta horren emaztea.

Ramadier

Aspaldiko lagün hona / bozten nüzü ikusteaz

Eta oritzapen zonbaiten / zurekilan egarteaz.

 

Cassin

Lan txipi zonbaiti esker / hein batetan bizi nüzü

Irakasle izateko / doktoregoari prestatüz.

Züzenbidea enetzat / errelijione bat düzü

Mündüko jente bakoitxa / zerbütxatü behar beitü.

 

Ramadier

Abokatügoala heltürik / sartü nintzan politikan

Eta izkiribaino nüzü / L’Humanité den kasetan.

Nazioarteko aferak / hor aipatü behar ditit

Berri gaiztoak dirade / nahi dügünaren despit.

 

Cassin

Alemania sentorik da / Europako arranoa

Begietan dizü Frantzia / eta haintian errusoa.

 

Emaztea

Gure jaunkillotak ere / prestik dira gerlalako

Arrabantxaren hartzean / Alsaziaren biltzeko.

 

Ramadier

Kasetalat üngürü bat / eginen dizügü bertan

Azken berrien jakiteko / arratseko mezüetan.

Emaztea

 Ez dügü presa gaiztorik / lehenik aihal gitean

Dena prestik ützi beitüt / zure bideala jitean.

Tiro elibat entzüten dira kanpotik !

Emaztea – Zer debrü agitzen da ?

Oihü elibat kanpotik – Jaurès eho dizüe !

Ramadier – Ez nizün beste beldürrik !

Emaztea – Oraikoan gerla dizügü !

Cassin – Bakoitxa bere kasernala !

Emaztea – Gaixoak, agian laster arte !

 

1. sataneria

Jelki Ñapür eta Oker satanak

Ñapür

Jakin dük azken berria / Sarajevon agitüa

Ferdinand eho düela / pusazalea Serbia.


Oker

Hori, hori berri hona / gerlaren pizle haütüa

Serbiak Autrixa-Hongria / laster dikek oldartüa.

 

Ñapür

Errüsiak Serbia / lagüntüko dik prefosta

Et(a) alemanak Autrixa / süstengiko nonebeita.

 

Oker

Frantzia ber saltsan dükek / hor beita Moskuren üzkü

Jaures bakezale hona / epantxütik kentü diagü.

 

2. jelkaldia

1914ko ürrietaren 12an Lorrainan, Saint-Mihiel altean : alde gorritik jelki aleman armada, urdinetik Frantziakoa.. René Cassin hortan dago, berriki kaporal eginik.

 

Alemanek kanta « Heben girade Aimonen lau seme » koblaren airean .  

Heben dagozü aleman armada

Erroma zaharraren, hau dügü segida

Honi bühür leiteanik (leitinik) lür osoan ez da (ezta)

Frantsesen lehertzeko bertan gira fida, bertan gira fida (bis).

 

Frantsesek kanta « Vous n’aurez pas l’Alsace et la Lorraine » kantorearen airean :

Bil dezagün Alsazia-Lorraina

Prüsiarrek ebatsi zeiküena

Ber denboran, azken gerlari pentsa

Eta bertan, arranbantxa bortxa !

 

 

Güdüka.

Bi armadak badoatza..


Kolpatürik egon dira René Cassin , Louis Veïsse mauletar kapitaina eta Battitta Borthiry larraintar koblakaria . Erditik jelki Dompcevrin herri txipiko erretor xaharra.

Lehenik Cassinengana heltzen da, eta esküa belarrean ezartez, otoitzegiten dü :

 

Apeza - Gure Aita zelüetan zirena, gizon hau salba (e)zazü, gazteegi beita hiltzeko, amen !

Cassin – Jauna, jüdio nüzü…

Apeza - Seme gaixoa, zaude bakean, ber otoitzea dit denentako, kiristi, jüdio ala pagano, ber Aita beitügü oroek !

 

Louis Veïsse kapitaina oso gaizki da.

Veïsse – Jaun erretora badakit / azken hatsetan nizala

 Xahüki joan nahi beiniz / uste düzü hala dela ?

Apeza - Anaia, Jinko honak grazia hori eman deizü, zoaza bakean, amen !

Battitta Borthiry gaztea üdüriz arinkiago hunkirik da.

Apeza - Eta zü, motiko gaztea, fite sendotzen lagünt zitzala, amen !

 

Hiruak eraman :

Veïsse andetan (civière delako atze batetan)

Cassin jargia ibilkari batetan

Borthiry txainkü bi lagünen artean..

 

Kanta

Alargüntsen kantorea

Alargüntsa niz eta bihotza tristerik

Ene senarra beita gerla hontan hilik.

Aski pena ez düdan hartaz gabetürik

Seme bat Salonikan badüt kolpatürik

Bestetto bat Belgikan presoner hartürik.

Ehün milaka bada emazte Frantzian

Gaixoak gü bezala mindün bihotzean

Hiler dolüz beigira oro tristezian.

Ikara bizi gira, nigarra begian

Zer süerte tristea biziz desgrazian !

 

Kreatüra flakia beita emaztea

Emazte izatea, izate tristea !

Ardüra penatüa, dolorez betea

Zer kalamitatea hola bizitzea !

Ez ote lizatea hobexe hiltzea ?

 

Hobe dela hiltzea, oi ele torpea !

Ez da hori egia, ez ene fedea !

Sakrifikatzen gira nahiz bitoria :

Emazteek ez dügüa lagüntzen Herria ?

Ohoratzen mündüa eta familia.

 

Hitzak : Laplace eskiulatarra

Ahairea : Jean-Louis Aramburu, Bidabe .

 

3. jelkaldia

1915 hastean, Antibes (Antipolis) herrian, Nizarik hüllan, jelki Gabrielle (ama), Simone Yzombard andere gaztea, eta René Cassin jargia ibilkari batetan.

Cassin

Arraitañi Samuel Dreyfus / Alsaziatik heltürik

Baionan agitü züzün / ingelesek kolpatürik.

Napoleonen armadan / gerla eginik Espainian

Hantik ützültzean / arren erori Baionan.

Neskatila gazte batek / artatü beitzüan ontsa

Esposatü ziren eta / nolaz ez naiteke lotsa ?

Simone

Gisa hortako beldürra / senditzen beitüt nik ere

Bakean ütziko zütüt / amarekin sarri arte.

Simone badoa..

Ama

Neskatila galant horri / nola mintzatü zitzaio ?

Gaitzitürik joan zaizü / sarri esküsa zakitzo !

 

René

Zaude bakean amatto / arrailerian ari ginen

Zurekilan ützi nizü / plazer zeizüla eginen.

 

Orai sei urte badizü / algar ikusten dügüla

Hastetik estimatü dit / adiskide bat bezala.

 

Ama

Emazte hona zünüke / segürretik ari nüzü …

René

Begi hona beitüt ama / ni ere hortan niagozü !

Ama

Zeren haidürü zirade / xahartzearen oitean ?

René

Ahal bezain sarri date / agian daigün urtean.

 

4. jelkaldia

1917ko martxoaren 29an Parisen, VI. arrondizamentüko üdaletxean (herriko etxean, merian), jelki aüzapeza (mera), Simone Yzombard, René Cassin, Pau Ramadier lehen jakile (kolpatü ohia hau ere), eta emaztea ….

 

Simone eta René

Jaun aüzapeza bai eta / lagün andana fidela

Jakinarazten deizüegü / heben ezkontzen girela.

Auzapeza

Errepüblikarenganik dütüdan potereen izenean, züen baimenak orai berean entzünik, René Cassin eta Simone Yzombard, ezkontzaz esposatürik ziraiela diot.

Simone

Ene maitea entzüten dizüt mendiz mendi horra dela

Harri batetik besteala jauziz, orein gaztea bezala

Gure mürrüala hüllantüren da, gibelean baratüko

Horko leihotik so egin eta hortik eni mintzatüko.

René

Bihotzekoa, jeiki ziteala, eta tziauri berehala

Ikus kanpoan eijertü düala, eta negüa badoala

Atertü dizü eta bellotü, txoriñi bat hasi kantüz

Liliak erriz ürxapalari, sasu berria mezütüz.

Simone

Ezar nezazü bihotz gainean, erredola bat bezala

Eta besoan tzistakatürik, zigillü baten gisala

Herioa bezain indartsü düzü amorosen maitarzüna

Sü eta gar da, sügar azkarra, Jinkoak eman deigüna.

René

Ühaitzak eta üharrak ere maitarzüna ezin ito

Ihork ezin dü sosez erosi, eta hor giaudetzü kito

Güziz ederra, eman esküa biziko mendien goiti

Ürrin honeko lilien gainti, elorrien artekati(k).

Hitzak : J-L. D., Bibliako Kantiken kantikatik asmatürik : 2 (8-13) eta 8 (6, 7, 14). Marcel Etchehandyren ützülpenean 1060, 1070 eta 1071 ostoaldeetan.

Airea : Alain Guimon.

5. jelkaldia

Parisen 1918ko azaroaren hamekan, jelki René Cassin, Georges Clémenceau lehen ministroa eta gerlari ohi zaurtü andana bat.

 

Cassin

Gobernüak igorririk / Frantziaren defendatzera

Gütarik hanitx hor gaude / astoa bezain desferra.

Gerlari ohi bat

Eginbidea beterik / ordaia merexi dügü

Haren zerbütxüko zauriak / betatxatü behar deizgü.

Beste bat

Lehenik gure pentsioneak / hanitx ahülak dirade

Estropiatü bizi dena / miserian egon daite.

Clémenceau

Zentzüzko galtoa zaigü / hortan düdarik ez dügü

Pentsioneen emendatzea / bihardanik segür düzü.

Cassin

Eta zonbat alargüntsa / zonbat haur aitarik gabe

Amoinan ala ohointzan / nola bizi behar düe ?

Clémenceau

Gure gain dretak dütüe / lagüntü behar dütügü

Ordaisariko züzena / Estatüan legestatüz.

Cassin

Lege berriaren alde / jo arren aitzina beti

Parlamentari bakoitxa / hortara lehiaraz bedi.

Kaltetü güzien alte / jünta gerlari ohiak

Politika bazter ütziz / bil ahal bezain güziak.

6. jelkaldia

Jelki türk andereak, Alemaniaren mezülari.

Greta

Plegatü behar dügü / zepoan hartürik

Nahiz Aliatüek / ez güntüen goitürik.

Erika

Amerikar astoak / tzapel handieki

Jin zaitze lagüntzera / eta guri jeiki.

Monika

Et(a) ingeles piratek / itsasoz tinkatü

Aleman popülüa / gosean zerratü.

Lorelei

Jüdü bizkar okerrek / praubea haxitü

Herriari nabela / bizkarretik sartü.

Greta

Nahiz gibel hasirik / ez ginen galdürik

Azkar zagon armada / mügala bildürik.

Erika

Bake xüxenago bat / ardiets giniroan

Gorriak jüdüekin / ez baziren joan.

Monika

Gerlaren pakatzea / gure bizkar dago

Beste pizlerik bazen / oro dira kito.

Lorelei

Kaporal txipi batek / hori bera dio

Xede handirik badü / gaüzen xüxentzeko.

Greta

Herria piztüko dü / makila hartüko

Versaillesko tratüa / indarrez hautseko.

Erika

Ützül arren etxerat / gorrien heztera

Jüdüen erraustera / berriz armatzera.

Ahairea : Louis Ligetx

 

7. jelkaldia

1919an Baionan, jelki René Cassin eta Battitta Borthiry larraintar koblakaria.

Cassin

Nola zabiltza Battitta / gure zauriaz geroztik

Eta zer berri deigüzü / Xibero Herri goxotik ?

Borthiry

Bigerren kolpe tzar batek / ützi nizü gütitürik

Traholaz bizi behar dit / etxalteaz etsitürik.

 

Gaztetarzüna emanik / Frantziako armadari

Estropiat ezarri nizü / pentsione xühür batekin.

 

Handiek txipien aitzi / haxitü gütüe lazki

Daigün aldi batez berek / joan behar lükeie naski.

Cassin

Jaunek algar ezagützen / haatik ez algar ehaiten

Haien honetan txipiek / ütsüki algar epaiten.

Borthiry

Berrogei urtez petiko / gizon güzien lerroan

Hamarretarik hiruak / ments dütügü Xiberoan.

 

Orotara mila martir / gure lürralde txipian

Beste hanitx erdi hilik / familiak miserian.

Cassin

Kaltetüen batarzüna / sortürik beitüt berriki

Hor sartü behar zünüke / dezagün algar etxeki.

Biak koblakan

 

Borthiry

Hamalaueko gerla zinez itsusia

Ezin errana düzü gük han ikusia

 

Urd(e) ehaiten üdüri, algar seinatzea

Lohian botitürik hil(a) eta bizia.

Cassin

Laborarien arteko masakre larria

Kanu egilentako mozkin ütürria

 

Eüskaldünen ehorzle segür lazgarria

Bier elki diküzü oi osagarria.

Borthiry

Han kolpatü naiana ez dit ezagützen

Bena ni bezalako gizon gazte bat zen

 

Bizirik egoiteko gure tirokatzen

Hebentik ari nüzü hura non ote den.

Cassin

Gerla goxorik ez da, bena hau zen pisa

Ondokoa, sordeia, dezagün epantxa

 

Eta gobernü oro lagüntzera bortxa

Kaltetü den jentea dezala peretxa.

 

Ahairea : Battitta Berrogain.

 

8. jelkaldia

Nizarik goiti, Mercantour bortü saldoan, Nostra Dama de Fenestra deitü ermitaren üngürüan, jelki Cassin semar- emazteak eta artzainak artaldearekin.

 

Frédéric

Heben etxen zirade / Nizako bortüan

Bakea goza (e)zazü / gure konpainian

Gerla itsusi hura / bego hürrünean

Ahal güziez ahatz / bere ifernüan.

Cassin

Nizako herria dit / segür aberria

Eta eki sargian / Baion(a) amerria

Han kantatüren beitüt / itsasoz joaitea

Heben dügün ohora / Mercantour bortüa.

Mistral

Batzarri berezi bat / zuri anderea

Nahiz lürralde hau den / halaber zurea

Izan ziteala beti / Renéren argia

Eta biek etxeki / Probentza herria.

Simone

Mercantouren üdüri / hantxe Pirenea

Nahiz lehena düdan / osoki enea

Bien mintzajez kanta / mendiko jentea

Hanko poeta batek / hontü kantorea.

Hitzak : J-L. D.

Ahairea :Orioko balearena .

Kanta

La plenta deu pastou

 

Aulhers de totas las contradas

Ca vietz audir nostes dolors

Qu’ei fenit a jamei

De veder tan d’aulhadas (bis)

Sus los nostes camins

Tot pingorlats de flors (bis).

Au bèth miei deu primtemps

Vriuleta berojina

Que deishavas lo loc

Tau banèth saboros

Tu qu’ei seras tostem

Ço qui’m va mancar hèra (bis)

Qu’ei lo son tan plasent

Deus charmants tringuerons (bis).

Auprès de tu ma mie

Que’n plori de tristessa

Sovien’te d’aqueth temps

Un cop secat l’arros

Qu’enviavam lo Pigon

Guardar las aulheretas (bis)

E tos dus sus gason

Cantavam ua cançon (bis).

 

Adara tot solet

Capsus de la montanha

Co qui’m turmenta mes

Que las nostes amors

Qu’ei de saber que lèu

Sus aquera pelosa (bis)

Non cherirei pas mei

Los petits anherons (bis).

Hitzak : G. Sanchette.

Ahairea : JC. Coudouy

 

9. jelkaldia

1929ko ürrietaren 7an, Genèven, « Société des Nations » (SDN) delakoan, jelki Aristide Briand frantses ministroa, René Cassin, eta Streseman aleman ministroa.

Briand

Aleman eta frantsesak / lüzaz egonik bakean

Behar gabe sartü ginen / atzo gerla hilgarrian.

Zentzü honeala ützüliz / leize hori dügün zerra

Holako itsuskerier / betiko eman bizkarra.

Streseman

Algarri esküa lüza / gure mügak orai beta

Eta gerlaz epaitea / gure artean debeta.

Cassin

Jentea ezar dezagün / legegintzaren erditan

Estatüaren züzenak / hortan etxek izaritan.

Streseman

Nazioneen alkartea / dügün algarreki berma

Bakearen zerbütxüko / denetan bego lehena.

Cassin

Etxea da fundamena / jentearen hoinarria

Nazionearen gainetik / bakoitxaren aberria.

Streseman

Aleman eta frantsesek / heben dügü denen giltza

Gure bi herrien artean / Europako bakegintza.

Briand

Aitzinago joan gitean / Europaz dügün xedean

Europaren batarzüna / ezar dezagün bidean.

Hain hüllan diren herriak / esküz eskü jar balite

Bakean eta denetan / indar handia lükeie !

Federazione batetan / güziak jünta gitean

Europa dügün eraiki / bakearen egitean !

2. sataneria

1933 urte hastean jelki Gogobeltz eta Gogoñi satanak.

Gogobeltz

Bozkak irabazirik / Hitler diagü nausi

Eta haren bertütez / Alemania nazi.

Gogoñi

Fuera demokrazia / sozialdemokrata

Bardin haren haurride / kristaudemokrata.

Gogobeltz

Estatüa da Jinko / gure zerbütxüko

Harekin ifernüa / jüdü horientako.

Gogoñi

Zer arraza hastiala / bere Bibliarekin

Abraham him-ham eta / hamar manüekin.

Gogobeltz

Kiristiak ez dütük / hanitxez hobeak

Jüdütar Jesüs baten / adorazaleak.

Gogoñi

Haatik aleman pürrak / diren horiekila

Elizen koditzeko / denbora behar da.

Gogobeltz

Arte hortan gerla dü / Hitlerrek piztüko

Eta gük arraheinki / süiala buhatüko.

Gogoñi

Ifernürik ez bada / eternitatean

Guri esker badate / oraiko jentean.

Fu ! buhatzen düe biek, eta dantza bat emaiten.

10. jelkaldia

 1933ko setemere-bürüilan, SDN delako Nazioneen Biltzarrean, jelki Cassin, beste bürüzagi elibat eta Bernheim, Silesiako jüdüa (jüdioa).

 

Kontseilüko presidenta

Zure pleinta hartü dügü / nazi gobernüari bürüz

Bai eziz eta jüdüer / ari zaizüela mendeküz.

Bernheim

Silesiako jüdüer / lotzen zaigü gisa oroz

Neskak bortxatüz, haurrak joz / eta zonbait gizon ehoz.

Etxerik elkitzen eta / herritik ohiltzen gütü

Langitea debetatzen / hots ezin bizia dügü.

Presidenta

Orai ager dakigüla / Hitlerren mezülaria

Eia nola hartzen düan / holako pleinta lazgarria.

Goebbels agertzen da basaki, nazi gazte talde batekin.. Mintzaldi llabür eta gogor bat egiten dü, geroztik ezagütü deiogün ber gisa hartan.

Goebbels

Gixolot horren erranak / ez dira züen afera

Ez deizüegü kontürik zor / estatü libro bat gira.

Ikazkina etxeko jaun / errege bere funtsetan

Zer eginik ez düzüe / Alemaniako lürretan.

Nahi düana eginen dü / bere peko herritarrez

Komüniste, sozialiste / liberal eta jüdüez.

Arraza bat, Estatü bat / bürüan Führer azkar bat

Hori da gure legea / eta züena pubelalat !

 

Goebbelsek paper osto bat marruskatzen dü eta zikinontzialat (zakarrontzira) urtukitzen.

Herman

Eine Rasse, ein Staat, und an seiner Spitze einen starken, charismatischen Führer

Das ist unser Gesetz, das, wonach wir streben,

Während Ihre Rasse, die schwach ist, zu den Versenkungen und zum Mißerfolg verdammt ist.”

Kanta

Nazien kantorea


Alemania / denen goitik / erresuma / hoberena

Arraza da / herriaren / aragia / eta fundamena

Odoletik / horra zaigü / manatzeko / dretik azkarrena.

Odol garbi et(a) azkarra behar dügü begiratü

Jüdüaren zikinetik aberria gogorki xahatü

Et(a) Europa demokraten minbizitik ber gisan pürgatü.

Indarra da jüstizian eskübiden ütürria

Versaillesko tratü hori etsaiaren lege bühürria

Bil gitean eta jeiki, arma dadin gure aberria.

Arraza bat, popülü bat, aberri bat, gidari bat

Hitlerrekin bazter gabe jo aitzina Europa güzialat

Gora Hitler, gure Führer, gida gitzak orai nausigoalat !

Hitzak : J-L. D.

Müsika : Argonnerwald um mitternacht, Argonneko basoa gaüerditan (aleman armadako zapürren kantore bat ).

 

11. jelkaldia

 Jelki Cassin, Chamberlain (Bretainia Handiko lehen ministroa) eta Daladier (Frantziakoa).

 

Cassin

Gerla dikezügü laster / nazi basa horiekila

Barbaro hütsak dirade / moda berriko vandalak.

Ordü deno algarrekin / bürü eman behar zaie

Bestela bederazka / güziak janen gütüe.

Bortizkeria llabür eta / mügatü bati esker

Mündüko bigerren gerla / bertan dezakegü bazter.

Chamberlain

Lo dagon arrano beltza / ützi behar da bakean

Pazentzia har dezagün / ikasiko dü artean.

Cassin

Gü gira lo auherrean / eta hura lan tzarrean

Fite nausitüko zaigü / Txekoslovaken herrian.

Bonbak erorten beitira / Xangaien eta Gernikan

Laster lehertüko dira / gure herriko karrikan.

Daladier

Süiari parte bat ütziz / dügün eztiki mügatü

Ahalke zonbaiten saria / bakeak merexi beitü.

Cassin

Ez bagira bertan igitzen / segür dizügü kobleta

Biak batetan jinen zaizkü / ahalkea (e)ta zifleta !

12. jelkaldia

1940ko arramaiatzaren (ekainaren) 22an, Parisen jelki türkak.

Oi garaipen ederra / uste gabekoa

Etsairik gogorrena / osoki pekoa.

Arroila zimentatzez / betuz aterpetüz

Lürpeko maratoia / nahi züan lüzatü.


Hamalauko güdüka / berritü bazüan

Irabaz zezakean / gure higatzean.

Oso burratü dügü / joküa kanbiatü

Txilimistak bezala / bürüan kolpatü.

Maginot bazter ützirik / Belgikala bildü

Bien artetik sartü / gibeletik hartü.

Hen jeneral zaharrak / hürrün ametsetan

Gureak aldiz gazte / lehen herroketan.

Frantzia zühür horrek / sosa beitü prunki

Ahal dügüna oro / dezaiogün elki.

Guri Parise lerdena / bai eta Champagna

Bordeleko gorria / kanpaña gizena.

Guri langile gazte / Renault beribilak

Jüdüen hontarzünak / artiste abillak.

Fini libertatea / frantses ürgüllua

Eta goza (e)zazüe / gure akülüa !

Ahairea : Alain eta Battitta.

Kanta

PANZERLIED :

Ob's stürmt oder schneit,

Ob die Sonne uns lacht

Der Tag glühend heiß

Oder eiskalt die Nacht

Bestaubt sind die Gesichter

Doch froh ist unser Sinn

Ist unser Sinn

Es braust unser Panzer

Im Sturmwind dahin

Mit donnernden Motoren

Geschwind wie der Blitz

Dem Feinde entgegen

Im Panzer geschützt

Voraus den Kameraden

Im Kampf steh'n wir allein

Steh'n wir allein

So stoßen wir tief

In die feindlichen Reihn

Wenn vor uns ein feindliches

Heer dann erscheint

Wird Vollgas gegeben

Und ran an den Feind!

Was gilt denn unser Leben

Für unsres Reiches Heer?

Ja Reiches Heer?

Für Deutschland zu sterben

Ist uns höchste Ehr.

Mit Sperren und Minen

Hält der Gegner uns auf

Wir lachen darüber

Und fahren nicht drauf

Und droh'n vor uns Geschütze

Versteckt im gelben Sand

Im gelben Sand

Wir suchen uns Wege

Die keiner sonst fand.

13. jelkaldia

1940ko arramaiatzaren (ekainaren) 24an, Donibane Lohizunen, jelki Cassin, Simone emaztea, Raymond Aron, Guy Menant adiskidea, eta hiriko polizia bürü den komisarioa.

Cassin

Zer miseria bide hoitan / jente gaixoak milaka

Ahal oroz lagüntürik / orai gitean ezkapa.

Aljerialat abioan nintzan / güdükaren lüzatzera

Bena Petainek ontzirik / üzten ez dü partitzera.

Aron

Marexalak ez dü nahi / konkürrentik Aljerian

Poterez gose da eta / bürütus bere xaharrean.


Menant

Gure jeneral berri bat / mintzatü da BBCtik

Bai eziz eta gerla hau / doi-doia dela hasirik.

De Gaulle jeneral horrek / bühürtzera deitzen gütü

Dela nor bere xokoan / dela haren ganat heltüz.

 

Simone

Lehen alemanak motoz / Baionara heltzen dira

Arren Espainia hortara / bertan gitean erretira.

Cassin

Francok batzarri honik / ez dikezü guretako

Ontzi bat xerka dezagün / Londreserat abiatzeko.

Komisarioa

Ingeles ontzi bat jüstoki / partitzeko prestik dago

Azken xantza dükezüe / Ingalaterralat joaiteko.

Cassin

Goatzan arren istantean / azken leküen hartzera

Eta izarren argitan / boga boga mariñela, mariñela !

Badoatza beraz Aron, Cassin eta. Simone.

Hor baratzen dira komisarioa eta Menant..

14. jelkaldia

1940ko arramaiatzaren (ekainaren) 29an, Londresen jelki de Gaulle eta Cassin.

 

Cassin

Zure deiari jarraikiz / hona güdari bat haboro

Haatik exkerreko nüzü / eta lehenik jüdio .

 

de Gaulle

Gisala xuria nüzü / eta zü arren gorria

Bien artean dizügü / llabürbiltzen aberria.

Frantzia larrü buxinkaz / eginik den arropa da

Haren orratza ni nüzü / eta zü hari azkarra.


Beso esküina zütüket / eta hobeki exkerra

Exkerret ützi beigütü / Frantziako esküin okerrak.

 

Cassin

Errepüblikar ideia / balin badüzü legean

Zure gizona nükezü / nahi dükezün leküan.

 

de Gaulle

Errepüblika ez da hil / heben dizügü bizirik

Eta bitoriari esker / etzi Parisen ederrik.

Lege gizona beitzira / xüxen zitzaigü erorten

Ene zerbütxü güzien / gidari zütüt ezarten.

 

Hona zure lehen lana / tratü baten prestatzea

Churchillekin aliantzaren / gisa horrez finkatzea.

 

Kanta

Emazteen gerla

Bizia sortzen, hazten, garbitzen, eta berotzen etxean

Iheslaria gorda sabaian, opila pausa labean

Presonerari koli bat igor, gizon lana har elgean

Xaharrak arta, haurrak eraiki, makiak haz bordaltean.

Emaztena da gerla xüme hau, kasik armarik gabea

Ezpiritüaz, arimaz eta sabelaren axolbeaz

Denborarekin goitüren dügü zezen beltzaren oldarra

Indar astoa higa dezagün gogo-bihotzen azkarraz.

Nork erranen dü plaza betean gure borroka torpea

Gure lan ülün eta barnoia, bazter et(a) esker gabea

Popülüaren erroa gira, gizona da zütabea

Bien artean ontsa parteka lili, frütak, poterea.

 

Arrapika

Gerla hau ere ürrentüko da, ekar dezala bakea

Züzenarekin bardintarzüna, botz emaiteko legea

Gerlan bezala, gerlatik landa, hor dagola emaztea

Mündü güzian bürüa libre, gizona bezain jentea.

Hitzak : J-L. D.

Müsika : J-L. Aramburu,Bidabe.

15. jelkaldia

 1940ko agorrilaren (abuztuaren) 7an Londresen, Downing Streeteko 10.ean, lehen ministroaren egoitzan, jelki Wiston Churchill, de Gaulle, Cassin eta horien emazteak.

 

de Gaulle

Esker mila Churchill jauna / zure batzarri erneaz

Eta gure borrokari / ekarten düzün bermeaz.

Egiazko Frantzia gira / bien etsaiari bürüz

Petainek üko egin dü / eta Frantzia zatitü.

 

Churchill

Frantzia txütik behar dit / eta züekin hala da

Hitler horri bühürtzeko / dügün beti algar süsta.

Hona tratü horren zola / alkarlaneko gogoa

Eta bide xüxen hortan / algarri berme osoa.

Bretainia Handiak arren / bardineko adiskide

Sosez, armaz, gisa oroz / lagüntü nahi zütüe.

de Gaulle

Gure armada berria / züekilan esküz-eskü

Bien etsai güzien aitzi / güdükan sartüko dügü.

 

Frantziaren meneko dauden / lürrak dütügü zaintüko

Eta züenak halaber / gogorki defendatüko.

 

Cassin

Oraidanik eskertzen düt / züen bankako lagüngoa

Horri esker bizi beita / gurekila soldadoa.

 

16. jelkaldia

 Orkestrak Nafarroako Ereserkiaren airea eman elkitzean eta ützültzean..

1941eko maiatzaren 17an Londresen, jelki René Cassin eta Manuel Irujo nafartarra : lehena « Conseil de Défense de l’Empire français » delakoaren izenean, bigerrena « Euskadiko Batzar Nagusia » delakoaren izenean. Honek Espainiako gerlaren ondotik kanpo joan den

euskal gobernu autonomoa ordezkatzen dü, Aguirre hürrünean izanez.

 

Cassin

Eskerrak adiskidea / Euskadiren lagüngoaz

Bai eta haste-hastetik / erakutsi süntengüaz.

Irujo

Süstengü hori berritü / nahi deiot de Gaulleri

Et(a) ahalaz emendatü / zerbait haboro ekarri.

Cassin

Popülü txipi batentzat / hanitx egiten düzüe

Eüskal güdari gazteak / gurekin haütü dirade.

Ordaiz hego eüskaldüna / frantses inperio güzian

Aterpetü nahi dügü / eta lagüntü nekezian.

Irujo

Amerikar Estatüetan / hedatü den eüskaldünak

Azkartü nahi lütüke / züekiko harremanak.

Euskadikoek hitzarmen bat / behar günüke züekin

Eüskal armada txipi bat / Ingalaterran sor dadin.

Printzipiozko baimena / de Gaullek eman diküzü

Eta lehen ofizierak / laster honartü gei ditizü.

 

Cassin

Eüskaldün armada baten / hedatzeko Ingalaterran

Churchillengana banoa / baimenaren eskatzera.

Churchillek ezetz erranen deie, Francoren neutro etxekitzeagatik.

Haatik eüskal batailu bat bildüko da 1945eko bedatsean Akitanian : parte hartüko dü Pointe de Graveko güdukan, eta de Gaullek Bordelen goretsiko dü garaipeneko ibilaldian, ikurriña agurtüz eta erranez : « Frantziak ez dü sekülan ahatzeko eüskaldünek harentzat egin düena.. »

Kanta

Jeiki zite herritarra !

Jeiki zite, herritarra, lotsaren ülünpetik

Etsaien aztaparretik argiaren hartzera

Libertatearen süiaz egünaren piztera

Goiz berri bat sor dezagün gaü horren sabeletik.

Aski gezür, aski laido, herri bat heben dago

Bere bihotzaren jabe, bere hizkuntzan mintzo

Bere gisan bizi beita, lür hau ez dü saltzeko

Altxa dezagün bürüa, hobitik elkitzeko.

Libra dezagün herria, libra jente bakoitxa

Oroz gainetik jentea dügün beti peretxa

Estatüak zain dezala behar düan bezala

Artzain honaren bidetik otsoa ken dezala.

Beste herririk badago, zapazaleen despit

Esküak eman algarri, algar süstenga beti

Güziak libra gitean, heben eta lürrean

Denek batean etsaia sar dezagün sarean.

 

Hitzak : J-L. D.

Müsika  : J-L. Aramburu, Bidabe.

 

17. jelkaldia

1944eko arramaiatzaren (ekainaren) seia.. Sonüz eman Beethovenen V. Sinfoniaren hastapena .

Jelki aingürüak.

 

Aingürüek, aldizka

Heben Londres.

Gaüerdi ondoa da, arramaiatzaren seia.

Lo ez ziraienek beharria zabal ezazüe.

Hona mezü bat meteotik.

 

Aro gaitza dügü, denbora gaiztoa,

Itsasotik irazarria, aize beltza, euri azkarra eta kazkaburra.

Axolbean dena han egon dadila,

Kanpoan dena bertan aterpealat hel bedi !

Eta hona beste mezü bat.

 

Aingürü talde bat mintzoz

Les sanglots longs des violons de l’automne

Blessent mon cœur d’une langueur monotone.


Beste bi aingürü kantüz (airea : Oihaneko zühainetan).

Larrazkenez arrabitak heiagorra lüze hotza

Kornamüsaren hasperenean ebaki dereit bihotza (berriz).

 

Badoatza.

 

Saint-Lô hirian, Erich Marks aleman jenerala orano bülegoan dago.

Normandiako kartaren ikertzen ari da, etsaia nontik jinen zaion asmatü beharrez.

Verlaine poetaren bertseta entzün dü, harritürik.

Malür handi baten mezüa zaio.

Jeneralak leihoa zabaltzen dü.

Zelüa burrunbaz ari da, itsaso bazterra txilimistaz.

Armada bat horra da, lazgarrikoa !

 

18. jelkaldia

« Utah Beach » plaja kantüan, jelki aleman saldo bat, Erich Marks jeneral antinazi estropiata bürü. Begi bat eta zanko bat Errusiako borontean galdü zütüan. Etsaia horra dela borogatürik, bere soldadoak zotükarazten dütü.

 

Marks (kantüz)

Horra da mementoa

Jeiki soldadoa

Etsaia ez dük hürrün

Burrunbaz dük ezagün

Pitz arren kanua (bis).

 

Bonba bat horra bada

Ene ala hire

Bata badü ebaki

Bestea bedi jeiki

Irabazi arte (bis).

Heben galtzen badügü

Fini da gurea

Denek altxa bürüa

Eta kalit etsaia

Plaja bazterrean (bis).

 

Hitzak : J-L. D., Jon Miranderen « Banin (banüan) adiskide bat » gogoan.

Airea : aleman armadako ahaire zahar bat (1830).

Jelki Aliatüak : paraxütista-jauzkari gazte talde bat, 101. Airbornekoa,Taylor jenerala bürü.

 

Taylor (kantüz)

Güdüka handilako / hona tenorea

Lüzaz egü(rü)ki dügü / horren ohorea

Bakoitxa prestik dago / zeren lüzatzea ?

Ezin gira gibeltü / orai da jauztea (bis).

Zainak hon dütügüno / goatzan arren haurrak

Züen haidü(rü) dirade / hantxek herritarrak

Oro libra ditzala / züzenen oldarrak

Eta betiko suntsi / nazien indarrak (bis).

 

Hitzak : J-L. D. Airea : Goatzan mendirik mendi (Eusko Gaztedia).

Güdüka. Aliatüak garaile. Hilik amerikar bat eta Erich Marks aleman jenerala.

Beste alemanak ihes.

 

Kanta

Libertateari

 

Askatarzün ederra

Azkorrian izarra

Kartsüki sartzen gira

Zure sentoralean

Maitarzünez düzü josten

Ezpatak moztü düana

Jenteak haurridetzen

Zure hegalen pean.

Gain zohardian ekia

Alagera dabila

Zü bardin haurridea

Libertatearen bila.

Tiranoenganik libra

Beharrünanta lagünt

Esperantxa denentzat

Herio gaztigürik ez

Galdü dena bizi bedi

Denek dügün arrapika :

Ogendantari parka,

Presontegia zerra !

Algar besarkatüz denek

Mündüari potak eman

Algar etxek gainetan

Izar argia dügünek.

Hitzak : J-L. Davantek egokitürik, ütürria Fiedrich Schiller delarik,1785.

Müsika : Beethoven, 1824 (9. Sinfonia).Orai Europako himnoan ere egarten da.

19. jelkaldia

1948ko setemere-bürüilaren bian, Parisen, jelki Eleanor Roosevelt anderea eta René Cassin, hau libürü bat esküan..

Eleanor

Giza eskübideen alde / ageri horren hontzale

Batzordeko aitzindari / kargüa dit orai bete.

Haatik horren idazlea / zirriborroan zü zirade

Eta parka izan baniz / ausartziaren mügazale.

Cassin

Ageri hau ene ustez / dekalogo berritüa

Prefosta laikoa da / bena bardin sakratüa.

Jente oro ikus bedi / mündüko herritar trebe

Erresumaren gainetik / eskübide hoien jabe.

Estatüa ez da Jinko / jente bakoitxa da haütü

Zaintü behar dügü eta / oroz gainetik lagüntü.

Eleanor

Estatüaren heztea / ezin da klarki aipatü

Bena sinatü tratüa / bakoitxak bete behar dü.

Cassin

Estatüa behar dügü / arbitre-jüje bezala

Bena bazter batekila / jentea peretxa dezala.

Lür osoko jüstizia / sor dadila horren berme

Errespetazen ez düen / gobernüen beharzale.

Eleanor

Egün batez jinen düzü / agian lan honi esker

Haatik orai tratügei hau / saldü behar dügü dener.

Cassin

Eskerrak adiskidea / kontseilüen zühürtziaz

Eta izen handi batez / lan honen aterpetzeaz.

 

20. jelkaldia

Parisen, 1966 ürrentzean, Cassinen etxean, jelki René Cassin eta Piarres Charritton apeza.

Cassin

Boga, boga, mariñela, mariñela …

(Mintzatüz) - Azkenean eüskaldün bat heben ! Zoinen botzik nizan … Zer berri da Baionan ?

Charritton

Herritik horra nitzaizü / lagüngoa baten eske

Hegoaldetik jiniko / iheslari hoien alde.

Franko lüzaz gobernüak / hartü dütü arraheinki

Bena berriki hasi da / horien hürrüntzen bortizki.

Eskübideen idazlea / beitzirade mündüan

Iheslarien aterpea / berma dirozü Frantzian.

Cassin

Estatüak sinatzen dü / eta bertan hitza jaten

Epantxü zaion legea / behar ordüan (ordin) bazter üzten.

Arrano horren hegala / hein bat ahültü behar da

Lüma zonbait Europari / beste zonbait eskualdeka.

Eüskaldünen borroka hoi / Europaren alde doa

Europaren etsai beita / Estatüen nausigoa.

(Gero elestaz)

Eüskaldünetik ere badit, baiones hanitxek bezala. Neskatoak eüskaldün ginitizün, eta eüskara txipitik entzün dit etxen. Eüskal kantore andana badakit, bereziki « Boga, boga, mariñela ». Nahi düzüa biek eman dezagün ?

Charritton

Bai gogo honez !.

Boga, boga, mariñela, mariñela !

Joan behar dugu urrutira, urrutira

Bai Indietara, bai Indietara.

Ez dut, ez dut, ez dut nik ikusiko

Zure plai ederra, plai ederra

Agur, agur, agur, Donibaneko itsaso bazterra.

Mariñela, boga ! mariñela …La, la, la… Mariñela !

Hitzak eta müsika : herrikoak.


21. jelkaldia

1968ko abentüaren bederatzüan, Oslon jelki René Cassin,Olav V Norvegiako erregea, erregiña, Aase Lioanes andere parlamentaria eta beste jente zonbait .

Aase

Bakearen Nobel saria / gogotik emaiten deizüt

Jente güzien honetan / lan hanitx egin beitüzü.

Cassin

Eginbidea bete dit / oparirik ez dit hartze

Züzenbidezaleen alde / honartüren dit halere.

Züzenen berme handiena / abürü püblikoa da

Bakoitxak zaintü behar dü / mündüko herritar bezala.

Bakea hortik horra da / demokraziari esker

Arren opari eder hau / hel dakizüela güzier.

Aase

Egün zü zirade jauna / mündüko herritar lehena

Eta zure aholküa / nazioneentzat hoberena.

Cassin

Prometeo bezala, jentea tai gabe

Goiti ari nahi da, tiniala hel arte

Han haurridekila bat egin dezake

Bizia eman liro xede horren alt(h)e.

Azaroak ez daki norentzat den ari

Ez eta ereileak üztailaren berri

Gük ere zor deiogü bihia lürrari

Ondokoen honetan sor dezan hazkürri.

Ahairea : Alain Guimon.

22. jelkaldia

1976ko barantailaren 20an Parisen, jelki René Cassin,erizain eta bedeziak…

Cassin

Erizain eta barberak / bihotzez esker deizüet

Kontratüa fini beitüt / laster ütziko zütüet.

Zelüko bedeziari / ez düt auzi egiterik

Bizi lüzea ützi deit / lan ederrenez beterik.

 

Jelki aingürüak eta kanta :

Abrahamen seme hona / sar bedi bere pausüan

Sinain agertü legea / zügünki bete beitzüan,

 

Bai eta laikotürik / mündü osoan hedatü

Eskübideak argitüz / jente güzia lagüntü.

Jente bakoitxa eraikiz / legediaren tinian

Sakratü erakutsi dü / jinko honaren heinean.

Cassinen irakaspena / zabal dadila mündüan

Horrez boztario günüke / lürrean eta zelüan.

 

Ahairea : Battitta Berrogain.

 

Kanta

Cassin

Ene Jauna, Jinko Jauna

Zeren arren ützi naizü ?

Ni otoizka zuregana

Bena zü gor eta mütü.

Saintüa zütügü alta

Israelen Jaun gorena

Haren deia entzün eta

Hura libratü züana.

Ni aldiz harra bezala

Jenteak nai mespretxatzen

Jaunaz ere da trüfatzen

Erranez : « eraik dezala ! »

Azkenean entzün naizü

Eta galtzetik altxatü

Lehoaren züntzürretik

Zezenaren adarretik.

Kantatüko zütüt beti

Haurrideen aitzinean.

Jüstizia bizi bedi

Ondokoen bihotzean.

Ahairea : azken otoitzeko üsatüa.

 

Azken perediküa

 

Frantziak ohoratzen dü / Panteonean etzanez

Et(a) eüskaldünek Sohütan / trajeria bat emanez.

Hainbeste hon egin züan / dener mündü zabalean

Jenten züzenak ereinez / lege ünibertsalean.

Erresuma hanitxetan / ez beitira honartürik

Borroka franko badago / popülüetan piztürik.

Elkibide hoberena / demokrazian da hazi

Horrekin bake züzena / tirano güzien aitzi.

Kültüren hanixtarzüna / zer estakürü okerra

Diferentzien gainetik / jentea beti jente da.

 

Herri aberatsetan ere / zer egina bada beti

Orano tortüratzen da / mündü zabalean gainti.

 

Genozidak ari dira / franko lekütan isilka

Et(a) emazte hanitxentzat / bardintarzüna hürrün da.

 

Mündüa bat egiten da / salerospen eta sosez

Halaber egin dadila / jüstiziaz eta dretez.

 

Hori da René Cassinek / eman deigün helbürüa

Bide hortarik agian / horra da mündü berria.

 

Esperantxa handi hortan / laster ütziko zütüegü

Et(a) eskerrik hoberenak / bihotzetik dereitzüegü.

Bakearen bidea

Aingürü, satan, kiristi, türkeria

Aspaldian bizi dramatürjia,

Ütz Pastoralari urdin (e)ta gorria.

Bikuntarzünak eman trajeria,

Idazten gizonen historia.

Filosofo argitü, bakezale

Fededün edo korpitz geinazale

Eretzean aldiz genozida pizle

Kiristien edo gorrien alde

Gizona da usteberezi hüme.

Egünko haurra biharko gizona,

Zonbaitek ez üken jakitatea

Utsütarzün honek gaizten zaurria,

Berpizten gerla, bere deiadarra,

Auzirik gabe ürratzen arima.

 

Arrapika

Giza eskübidek ez düe sekülan

Lekü handirik gure historian

Bakezaleak ere izan badira

Gerlakoak dütügü ohorean

Jeiki Cassin, Lüther King, Gandhi

Türmentean dügü berriz gizaldi

Agian gure jeiak zabaltüko mezüa

Bakoitxak orit etxek bakearen bidea!

 

Hamalaueko gerla zen isiltü

Odol mainüz gizonak ziren greütü

Miliuka haur behar üken lürpetü

Bi Hamarkada, ondokoa piztü

Ahatzerik ehoka, günüala goitü.

 

Igaran mentea, hilgarriena

Nolakoa dükegü oraikoa ?

Amerika, Afrika, Asia, Europa,

Ote, Testamentüko lau zaldünak ?

Ote, gizadiaren argizainak ?

Hitzak : B.Berrogain eta J-L. Aramburu.

Ahairea : Jean-Charles Sans.

monzon

 

 

Edirengia

 

Lehen perediküa.

 

Jelkaldiak :

 

Satanak sü emaile.

 

1 - Eüskaraz ikasteko, baserriala.

 

Kanta I : Bai eüskarari.

 

2 - Aberriaren aldeko mitina, emaztegeiarekin.

 

3 - Ezteiak Maria Josefa Ganuzarekin (Aingürüak).

 

Kanta II : Amodioaren hatsa.

 

4 - Madrileko ganbaran depütatü.

 

5 - Militarrak altxatü direla. Eüskal gobernü bat eraiki nahi dü Agirrek,

 

armen erostera igorten dü Monzon (Barne ministroa da).

 

6 - Eibarreko güdüka : Eüskaldünak irabazle.

 

Kanta III : Itxaropena.

 

7 - Agirre eta Monzon gerlaren norabideaz elestan. Güdüka.

 

Eüskaldünek galdü.

 

Kanta IV : Zuri Eüskal Herria.

 

8 - Emaztearekin Ameriketan, Mexicon (Marseillatik abiatzen da

 

Alsina itsasuntzian)

 

9 - Iparraldealat horra dira.

 

10 - Artzainak Eüskal Herriko mendietan.

 

Kanta V : Bortüetan artzaina.

 

11 - Eüsko güdarostea desarmatü behar dü Leizaolak.

 

12 - Gobernütik hürrüntzen da Monzon,

 

Agirre-ri agurra.

 

Kanta VI : Batasuna.

 

13 - Agirre Lehendakaria hiltzen da Parisen 1960/III/22,

 

haren korpitza hartzen dü Monzonek etxen (Aingürüak).

 

14 - Antzerkigintzaz gazte multzo bati mintzo, Jean Hiriart-Urruty-k

 

deitürik, Garroko jauregian, 1960-ko abentüan.

 

15 - E.T.A-ko elibatekin Kordelieren karrikan.

 

Kanta VII : Itziar-en semea.

 

16 - Anai Artea Alkartea aita Larzabal eta Anjel Arregirekin.

 

17 - Burgoseko Auzia (1970/XII), garaile Eüskaldünak

 

(Etxabe, Larzabal eta Monzon-ekin).

 

Kanta VIII : Lepoan hartu.

 

18 - Gose oporra Baionako katedralan, 1971/V. Frantziako gobernuak

 

kanporatzen dütü Eüskaldünak (prefeta mezülari).

 

19 - Algortan hiltzen Txikia 1973/IV/19-an.

 

ETA-k ehaiten dü Carrero Blanco 1973/XII/20-an.

 

Kanta IX : Txikia.

 

20 - Franco hilik, Madrileko Türk emazteak 1975/XI/20an.

 

21 - Hegoaldera deitürik dira Telesforo eta Maria Josefa.

 

22 - Monzon berriz depütatü. Libertatearen ibilaldia Herri Egüna

 

1977/X/28 Arazuri mendian.Türkek üngüratürik preso ezarten düe.

 

23 - Popülüak hortara behartürik, Monzon libro üzten düe.

 

Kanta X : Irabazi dügü.

 

24 - Monzon Baionan hiltzen da 1981/III/9an.

 

Kanta XI : Monzonen azken otoitza.

 

Azken perediküa.

 

Kanta XII : Larraine, gure herria !

 

 

 

 

 

17

 

Lehen perediküa

 

1 - Agur bat beroa dügü

 

kantatzez nahi hedatü

 

Honat jin* zideen oroer                                       etorri

 

historia bat kontatü.

 

 

 

2 - Monzonen bizitzea da

 

egünko gei* berezia                                         gaia

 

Trajeria* honekilan                                           pastorala

 

ikertüz haren bizia.                                            (eta ez tragedia)

 

 

 

3 - Hau sortürik zen Bergaran

 

ikasi züen gazterik

 

Tolosa ondoan eüskara

 

arbasoen xendetarik.

 

 

 

4 - Haütatü züan Maria

 

emazte zoin berezia

 

Ekintzetan, nekezietan

 

lagüntza paregabea.

 

 

 

5 - Bere eüskaldün ideiak

 

goizik zütüan asmatü

 

Eta politika mailan

 

bere bidea haütatü.

 

 

 

6 - Eüskal Herriko bozketan*                                   bozkak : bozketak,

 

haütatürik ordezkari                                                    hauteskundeak

 

Izentatürik izan zen

 

barne ministro güdari.

 

 

 

7 - Gerla galdü bezain sarri*                                     laster

 

hürrün* ihes egin züan                                              urrunera, urrutira

 

Ameriketan zen hasi

 

antzerki idazlanetan.

 

 

 

8 - Geroztik iparraldean

 

Donibane Lohizunen

 

Et(a) Eüskal Herri barnean

 

goraki obra hedatzen.

 

 

 

9 - Anai Artea Alkartea

 

sortürik ihesliarren*                                                    iheslarientzat

 

Bere zonbait lagünekin

 

düe hanitx salbatüren.

 

 

 

10 - Prentsaurreko eta mitin

 

eginen dü hanitxetan

 

Gose oporra*, presoa                                                 gose greba

 

dirate ondoramenetan.

 

 

 

 

 

11 - Abertzale handietan

 

date* haren historia                                                     izanen da, izango da

 

Izan beita egiazko

 

eüskaldün zerbütxaria.

 

 

 

12 - Orai gitean goxoki

 

so-egile maitagarriak

 

Pastoral baten izadian*                                               munduan

 

sar lasaiki oro lotüak.

 

 

 

Satanak sü emaile

 

Jelki tiatre zolatik Lazkarro* eta Lozabi* satanak.

 

(Latza eta Listafina, liztor txikia)

 

Lazkarro

 

13 - Nontik horra* hiz Lozabi                                       heldu, etortzen

 

nahasbide ezaririk

 

Hegoaldeko bidetik

 

ala Xibero aldetik.

 

 

 

Lozabi

 

14 - Zure menpean nükezü

 

güdarier bühürtzeko*                                                    buru emateko

 

Poesiaz, antzerkiaz*                                                      teatroaz

 

behar bada trüfatzeko*.                                                 burlatzeko,

 

                                                                                           adarra jotzeko

 

 

 

Lazkarro

 

15 - Behar diagü nabarki*                                             klarki

 

izan süpizle gidari

 

Tilet* zonbait haütatürik                                                 zizta, ziztada

 

traputzak gure bazkari.

 

 

 

Lozabi

 

16 - Gizon pardeildünentako*                                      traste, piltzar

 

badit dantza egiteko

 

Altxa detzagün aztalak*                                                 orpoak, trakoiak

 

Pekü* sordei* ezarteko.                                                kalte tzarragoa,

 

                                                                                           gaiztoagoa, makurragoa

 

 

 

1. jelkaldia

 

Baserriala joaiten da Monzon bere eüskararen trebatzera.

 

Jelki Monzon, Aita, Ama, Isidro anaia, Lizardi, Amaia...

 

 

 

Isidro

 

17 - Zeren gü heben* ützirik                                                    hemen

 

joaiten hiz baserriala

 

Entelegatzen* ez diat                                                                ulertzen, konprenitzen

 

aitak et(a) amak bezala.

 

 

 

Monzon

 

18 - Ago bakean Bergaran

 

etxekoak* lagünt goxoki                                                            aita-amak, gurasoak

 

Nik behar diat emeki

 

eüskara hezi osoki.

 

 

 

Aita

 

19 - Arren* hola denaz gainen                                                beraz

 

abiloa* bihotz arin                                                                      habil, hoa

 

Gü botzik* gütükek beti                                                              pozik, kontent

 

harremanetan hirekin.

 

 

 

Ama

 

20 - Urkizun ene semea

 

badük arren* adiskide                                                                beraz

 

Eüskaldünak dira oro

 

egin etzak hire kide.

 

 

 

Lizardi

 

21 - Ni ere han bizi nüzü

 

haütatürik ber bidea

 

Agian ene lagüna

 

sari* dükek ber fedea.                                                                 laster, berehala

 

 

 

22 - Errepüblika horra da

 

non da eüskaldün gogoa

 

Behar da egün hedatü

 

heben abertzalegoa*.                                                                  patriota

 

 

 

Kanta I

 

Bai euskarari

 

 

 

Eta bai !, eta bai !

 

Nik euskarari bai (e)ta bai.

 

 

 

Uso* zuria, uso gorria                                                                    ürzo

 

Dantzan nabil* suaren gain...                                                      nabila, ibilten niz

 

Uso gorria, uso zuria,

 

Herriak euskarari bai !

 

Neure kabia* daukat garretan                                                     habia

 

Neure umeak, neure zain* !                                                         haidürü, beha

 

 

 

Nago odoletan garretan

 

Txinparta* gainetan.                                                                       txinka, pindarra

 

Neure umeak, neure zain...

 

Uso zuria aurkitu* dute                                                                   ediren, kausitü

 

Hotzak dardaraz* erd(i)hila...                                                         ikaraz

 

Uso gorria garretan dator

 

Euskal Herriaren bila*...                                                                  xerka

 

Uso zuria lehengoa duzu,

 

Uso gorria geroa...

 

Euskal Herritik uso bakar bat

 

Eguzki aldera doa...

 

 

 

Sanjuan loreek* usaina dute,                                                         liliek

 

Eta herriek arima...

 

Euskal Herria euskara barik*                                                         gabe

 

Irin gabeko ogia !

 

Euskal Herria euskara gabe,

 

Hegal gabeko usoa !

 

Uso gaztea airatu hadi

 

Eta eguzkiraino hoa !

 

Eta bai !, eta bai !

 

Nik euskarari bai (e)ta bai !

 

 

 

Eta bai !, eta bai !

 

Guk euskarari beti bai !

 

 

 

Hitzak : Telesforo Monzon

 

Ahairea : Herrikoa

 

 

 

 

 

2. jelkaldia

 

Aberriaren aldeko mitina.

 

Jelki Monzon, Maria Josefa emaztegeia, Miren, Usue,

 

Begoña, Terexa eta Ajuriagerra, alderdiko bürüzagia.

 

 

 

Maria Josefa

 

23 - JEL alderdian sartürik

 

Eüskadiko buru batzar*                                               biltzar

 

Eta laster depütatü

 

badüzü indar non ezar.

 

 

 

24 - Emazte güzientako

 

balükezü egiteko

 

Eta prefosta* ere bai                                                   jakina, bistan dena

 

Eüskaldünen laüdatzeko.

 

 

 

Monzon

 

25 - So egizü* üngürüan                                             begira(tu)

 

herriaren zerbütxüan

 

Bagira hanitx bidean

 

abertzaletarzünean.

 

 

 

26 - Bena bestalde zuretzat

 

ene bihotza zitazüt

 

Aldikal* süaz beztitü                                                      aldiro, aldi oro(z)

 

egün aitortzen dereizüt.

 

 

 

Maria Josefa

 

27 - Beti plazer handia dit

 

nik ere zure ondoan

 

Zü ezagütüz geroztik

 

amodioa düt gogoan.

 

 

 

Andoni

 

28 - Zoinen eijer* amodioa                                           pollit

 

hitzik gabe begietan

 

Plazer düt züen ikustez

 

gaineala ber bideetan.

 

 

 

Ajuriagerra

 

29 - Algarrekilan xedeak

 

hola dira egingarri

 

Emaztea gizonaren

 

zonbat ordüz altxagarri.

 

 

 

30 - Bena bizi dük jentea

 

tenore lazgarrietan

 

Behar diagü plantatü

 

irabazi bai bozketan*.                                                      bozketak, hauteskundeak

 

 

 

 

 

 

 

3. jelkaldia

 

Monzonen ezteiak, Maria Josefa Ganuzarekin.

 

Jelki Monzon, Maria Josefa, auzapeza eta Monzonen

 

lagünak. Erditik apeza eta aingürüak.

 

 

 

Auzapeza

 

31 - Egün gira plazerekin

 

bi bihotzen jüntatzera

 

Heltü* oro algarrekin                                                            arribatu, ailegatu, iritsi

 

hau beita biltzar ederra.

 

 

 

Apeza

 

32 - Maria Josefa Ganuza, hartü nahi düzüa esposetako,

 

Telesforo Monzon, hortxe dena ?

 

 

 

Maria Josefa

 

33 - Bai.

 

 

 

Apeza

 

34 - Eta zük Telesforo Monzon, hartü nahi düzüa

 

esposatako Maria Josefa Ganuza, heben dügüna ?

 

 

 

Monzon

 

35 - Bai.

 

 

 

Apezak (benedika)

 

36 - Jinkoak eman deizüe

 

amodioa, fedea

 

Ez desegin deüserengatik

 

gure legea eliza.

 

 

 

Aingürüak

 

37 - Egün zidee* ezkontürik                                                                      zarete, zaudete

 

Jinkoaren aitzinean

 

Hor lagün eta lankide

 

borrokarien bidean.

 

 

 

38 - Bizia lüze dateke

 

beharko norabidetü

 

Ertza* eder ikusteko                                                                                     bazterra, hegia

 

algarri beti fidatü.

 

 

 

 

 

Kanta II

 

Amodioaren hatsa

 

 

 

Igaraiten denean, bi jenten artean                                                       buru eman,

 

Ez da behar bühürtü*, holako denean                                                 aurka egin

 

Aspaldian gogoan, edo ühülgüan*                                                      durunda, trumoia

 

Heltzen zaikü oroer, bihotzen barnean.

 

 

 

Amodioan oreka, hauskor artetarik

 

Hartzen dü zonbaitetan, molde orotarik

 

Ordüan egon azkar*, ez ützi arterik                                                       indartu

 

Hola beita egiten, bizi bat ederrik.

 

 

 

Amodio goxoa, zoiñen miresgarri

 

Batean solasbide, bestean pizgarri

 

Aize gorri bai xuri, beti sendigarri

 

Ausarki* dü etxeki, esposer lokarri.                                                      joriki, nasaiki,

 

                                                                                                                     ugari

 

Arrapika

 

Amodioaren hatsa, heltzen da isilik

 

Haren hegalaren pean, ez üken axolik

 

Mendre ala pare gabe, ez da haütatürik

 

Alta zahar edo gazte, denak aldatürik.

 

 

 

Hitzak : Jean Bordaxar

 

Ahairea : Jean-Louis Aramburu

 

 

 

 

 

4. jelkaldia

 

Monzon, Madrileko parlamentüan depütatü, beste gazte

 

zonbaitekin. Kiristien aldetik, jelki eüskaldün depütatüak.

 

Türken aldetik, espaiñolak eta horien lagünak Doña Zorri,

 

Doña Zozo, Doña Usain, Doña Ttonttor, Doña Sabelkoi.

 

 

 

Monzon

 

39 - Eüskal Herriak goraki

 

erakutsi dü bozketan

 

Autonomia dü nahi

 

geroa hartüz esküetan.

 

 

 

Don Justo

 

40 - Badakiagü oroek

 

probintzia güzietan

 

Gei düzüela berriz jarri

 

hori nahaskerietan.

 

 

 

Agirre

 

41 - Hegoaldeko indarra

 

eraiki behar dügüla

 

Popülüaren galtoa*                                                                            eskaria

 

ez düt ahazten seküla.

 

 

 

Don Astolarri

 

42 - Eüskaldüna lanjerosa* arriskutsua

 

emaiten dü arrenküra

 

Beti danik gure traba

 

hedatzen beitü gezürra.

 

 

 

Irujo

 

43 - Zer den egün züen lotsa*                                                         beldurra

 

askitan ikusi dügü

 

Eta züer üztartzeko

 

ez girate aski bürüngürü*.                                                                zorabiatuak

 

 

 

Don Kasko

 

44 - Erresumaren* honetan                                                             Estatua,

 

har dezagün Nafarroa                                                                        batzuetan erreinua

 

Eta ikusiren dügü

 

eüskaldün ahoberoa.

 

 

 

Kiristien aldetik badoatza eüskaldün depütatüak,

 

türken aldetik espaiñolak.

 

 

 

5. jelkaldia

 

Militarrak altxatü direla, Eüskal gobernü bat eraikitzen dü Agirrek,

 

armen erostera igorten dü Monzon gerla hüllan beita.

 

Jelki Agirre, Leizaola, Irujo eta Eüskaldün zonbait.

 

.

 

Agirre

 

45 - Eüskadiko Lehendakari

 

Bozken* bidez haütatürik                                                 bozketen

 

Orai behar düt altxatü

 

gobernü bat bertan txütik.

 

 

 

46 - Gerla zibila beitügü

 

behar diagü armatü

 

Monzon abiloa* zale                                                          habil, hoa

 

erosle haigü haütatü.

 

 

 

Monzon

 

47 - Banoazü orai bertan*                                               berehala

 

Europa düt kurritüko

 

Ertzaintza* bat airatürik                                                     euskal polizia

 

heben züen zerbütxüko.

 

 

 

Leizaola

 

48 - Frankistak dira hüllantzen*                                       hurbiltzen

 

behar dügü Gipuzkoa

 

Ifernütik begiratü

 

zaintüz eüskaldün gogoa.

 

 

 

Irujo

 

49 - Bizkaiko gazteria

 

Date* bihar güdaria                                                           izanen da, izango da

 

Altxa dezagün armada

 

segitzez Lehendakaria.

 

 

 

6. jelkaldia

 

Eibarreko güdüka 1936-eko setemerez, armak heltzen itsasotik.

 

Jelki eüskal güdariak : Monzon, Agirre, Urreztieta, Beldarrain,

 

Rezola, Irujo, Leizaola, Pikaza..

 

 

 

Monzon

 

50 - Itsasotik heltzen zaikü

 

Lezo de Urreztieta

 

Nik erosi* armekilan                                                           erosiriko

 

har detzagün esküetan.

 

 

 

Agirre

 

51 - Lehen beno lehen dütügü

 

horik oro karreiatü

 

Eibarren ekürüarazi*                                                             geldiarazi

 

otso beltzak kanporatü.

 

 

 

Pikaza

 

52 - Ni aldiz Ertzaintzarekin

 

banoazü Bilborano

 

Konpainia bat hartzen düt

 

güdarien lagüntzeko.

 

 

 

Beldarrain

 

53 - Orai lürreko armada

 

ontsa dügü antolatü

 

Goratü behar düt Lezo

 

harek beitü baldintzatü.

 

 

 

Rezola

 

54 - Aski badit bülegoan

 

eginik lan itzalpean

 

Italiano, aleman

 

ezar ditzagün kanpoan.

 

 

 

Leizaola

 

55 - Lürrean eta zelüan

 

faxistarren alkargoa

 

Behar dügü beheratü

 

eta garaitü otsoa.

 

 

 

Jelki, Türken aldedik : Mola bere soldadoekin, Alemananak

 

Schmidt eta Wandel eta Italiano zonbait.

 

 

 

Mola

 

56 - Egün heziren zütüegü

 

ontsa lagüntürik gira

 

Suntsitürik beitateke

 

Eüskaldünen aberria.

 

 

 

Schmidt

 

57 - Gure hegazkin arinak

 

dira zure zerbütxüko

 

Bonba tornü* bat barnean orgatara,                                                  gurditara

 

aisa dügü hedatüko.

 

 

 

Güdüka.

 

Schmidt eta Wandel hilik.

 

Eüskaldünak garaile. Frankisteak ihes Türken aldetik.

 

 

 

Irujo

 

58 - Etsaia gibel* hasi dük                                                                  gibelera, atzera

 

agian beita düdatü ?

 

Beste güdükarik badate

 

behar dükeagü prestatü.

 

 

 

Monzon

 

59 - Popülüa ari zaikü

 

presoneren porrokatzen*                                                                     xekatzen

 

Ekürüarazi behar diat

 

ez beitüe gogozkatzen.

 

 

 

Agirre

 

60 - Ehüneta lauetan hogei

 

hilik ezin ekürüarazian

 

Egin ditzegün ordari

 

ehortzetak agerian.

 

 

 

Kanta III

 

Itxaropena

 

Itxaropena* eder, haurraren begian                                                    esperantza

 

Egoiten balinbada, haren bizitzean

 

Zure itxura argi, gaühaldi beltzean

 

Ezaxol zirateke, beti bihotzean.

 

 

 

Esperantxaren garra, batean desbardina

 

Goiz edo berant zira, bai dolore mina

 

Esküak apaltürik, gogoan jakina

 

Bena zer egin behar, goatzan aitzina.

 

 

 

Gizon ala emazte, ber itxaropena

 

Amets baten izarra, hori da ororena

 

Zü zira ederrena, gaü eta egüna

 

Bakoitxari eskentzez, gogoan dügüna.

 

 

 

Arrapika

 

Itxaropena beti, behar da ospatü

 

Zühainaren erroak, barnatik lantatü

 

Eüskaldün izateko, zütügü haütatü

 

Gogoa zurekilan, gira abiatü.

 

 

 

Hitzak eta ahairea : Jean Bordaxar

 

5

 

 

 

7. jelkaldia

 

Eüskadiko bürüzagiak eta güdariak gerlaren norabideaz elestan.

 

Jelki Agirre, Leizaola, Monzon, Beldarrain, Castet, Irujo, Ajuriagerra.

 

 

 

Agirre

 

61 - Ixterbegia* orotarik                                                       etsaia

 

orai heltzen ari zaikü

 

Ihesbiderik ez dügü

 

behar dügüa etsitü ?

 

 

 

Monzon

 

62 - Eibar, Durango, Elgetan

 

gure hilen omenetan

 

Ez dezagün ützi ere

 

Bilbo haien esküetan.

 

 

 

Leizaola

 

63 - Egün Bilboko karrika

 

etxeki behar dügüla

 

Hori da ene xedea

 

haien menpean seküla.

 

 

 

64 - Heben diren presonerak

 

lagüntüko dütüagü

 

Lekü segür batetara

 

ez da behar mendekatü.

 

 

 

Jelki Mola, Mancini, Beato, Biagio eta soldadoak. Güdüka.

 

Mola hilik eta Castet komandanta. Eüskaldün bürüzagiak

 

ihes, egon Ajuriagerra eta Mancini, soldadoekin.

 

 

 

Ajuriagerra

 

65 - Bilbo galdü bezain sarri*                                                                   laster

 

Agitü* niz ordezkari gertatu

 

Enetako da kargüa

 

izateko tratülari.

 

 

 

66 - Armak pausatzen dütügü

 

segürtatüz larderia

 

Nahi dizügü halere

 

presoneren ohorea.

 

 

 

Mancini

 

67 - Gerla galdürik düzüe

 

baldintza* xüxenak dira                                                                                   kondizione

 

Hartzen düt erabakia

 

eta hortan ba(ra)tzen gira.

 

61

 

 

 

Kanta IV

 

Zuri Eüskal Herria

 

 

 

Nork ikusi dü, goiz azkorrian, leinürü* paregabetan                                   distira

 

Nork ezarri dü, besten menpean , betikoz dolü batetan

 

Bere legeak eta foruak, galdürik gaü zabaletan

 

Eüskal Herria, bere jentea, egün pena handietan.

 

 

 

Gure bihotzez eta begiez, zütügü beti miratü*                                              miretsi

 

Paregabeko izar berezi, kantüz ere izentatü

 

Bena etsaiak egün zanpatü, dolürik gabe zapatü

 

Ikusi gabe, argiñabarra, behar düzü akabatü.

 

 

 

Arrapika

 

Hebenko lürraldea, beitzen lotsagarri*                                                        beldurgarri

 

Joan behartü zaikü, ützirik lokarri

 

Bena egonen gira betikoz güdari.

 

Zuri Eüskal Herria, lotürik egarri.

 

 

 

Hitzak : Jean Bordaxar

 

Ahairea : Niko Etxart

 

 

 

8. jelkaldia

 

Eüskal Herritik joan behar dü Monzonek, bere emaztearekin.

 

Jelki Monzon eta Maria Josefa.

 

 

 

Maria Josefa

 

68 - Lehen beno lehen dügü

 

behar orai abiatü

 

Franco-ren esküpeetan

 

ez beita behar baratü*.                                                       gelditu, egon

 

 

 

69 - Donibane Lohizüne

 

behar dizügü haütatü

 

Ezagützen dit etxe bat

 

behar beitügü gordatü.

 

 

 

Monzon

 

70 - Ez girateke gorderik

 

Frantzian beit(a) alemana

 

Egün güziez ondoan

 

goatzan Ameriketara.

 

 

 

Maria Josefa

 

71 - Marseillatik abiatüren

 

gira itsasuntziarekin

 

Mexicon egonen gira

 

beste lagün zonbaitekin.

 

 

 

9. jelkaldia

 

Monzon, bere emaztearekin, horra da Ameriketatik 1946-an, gerla

 

Europan ürrentü bezain sarri. Donibane Lohizünen egonen dira,

 

harremanetan sartzen dira Begiraleak taldearekin.

 

Jelki Monzon eta Maria Josefa, Gaxuxa, Maider, Dominika, Usue,

 

Terexa, Maitena, Begiraleak taldekoak eta Larzabal apeza.

 

 

 

Monzon

 

72 - Züen agurtzera nüzü

 

egün horra plazerekin

 

Jakinik antzerkietan

 

ahal badela zer egin.

 

 

 

Larzabal

 

73 - Guretako ohorea

 

zure heben ükeitea

 

Aisa dizügü eginen

 

zerbait ikusgei haütüa*.                                                             hautuzkoa, bikaina

 

 

 

Gaxuxa

 

74 - Entzün dit Ameriketan

 

ere idatzi düzüla

 

Antzerki bat edo biga

 

egia hori hon deizüla ?

 

 

 

Dominika

 

75 - Nik badakit besten ganik

 

egin düzüla kantore

 

Eman ezagüzü otoi

 

Gaur entzüteko fabore.

 

 

 

Maider

 

76 - Audela* ments badizügü                                                      gaineala, gainera

 

gure taldean arizale

 

Aisa emanen deiküzü

 

dritxoa* oroer zalhe.                                                                       ditxoa, zirtoa

 

 

 

Maria Josefa

 

77 - Nik uste dit Telesforo

 

"lau kantari eta txori bat"

 

Horiekilan emaiteko

 

izan ahal lizate bat.

 

 

 

Monzon

 

78 - Ikusten dit ez düdala

 

orai mintzatü beharrik

 

Ordüan dütüt gogo honez

 

züekilan hartüko kargüak.

 

 

 

10. jelkaldia

 

Jelki artzainak, 1946-eko üztailan, bortüko bazkalekü batetan.

 

 

 

Battitta

 

79 - Eüskal Herriko mendia

 

bedatsean zoin berdea

 

Gogoan aldiz artzainak

 

bere aberri maitea.

 

 

 

Antoni

 

80 - Hortxe diaigü gure lürra

 

alde batetik faxisma

 

Bestetik lagüntzalea

 

horren esküetan arma.

 

 

 

Mattin

 

81 - Iratzar hadi lagüna

 

Heltü* dük libertatea                                                                              arribatü, iritsi

 

Frantzian bai Espainian

 

orai beitügü bakea.

 

 

 

Johane

 

82 - Goatzan arren* kantatzera                                                             beraz

 

Ahüzkiko ütürriala

 

Antsiaren* ohiltzeko                                                                                arrangura, kezka

 

ahal bezain berehala.

 

 

 

 

 

Kanta V

 

Bortüetan artzaina

 

 

 

Bortüetan artzaina, bedatsean ageri

 

Ardi saldoarekin, han dü bizigarri

 

Lagün zonbaitekilan, hartürik lokarri

 

Eüskal Herri orotan beita maitagarri.

 

 

 

Botzik egoiten bada, bortüan berbera

 

Ezagützen ere dü, hanko goi behera

 

Haro* gaitza denean, ardien biltzera aroa

 

Eta ments badelarik, baxen* ikertzera.                                                     amildegia,

 

                                                                                                                          erroitza

 

 

 

Beti danik badaki, zer den batarzüna

 

Ardane, Nabolegi, ber alkartarzüna

 

Lürralde güzietan, ber anaitarzüna

 

Artzaina bortüetan, zer handitarzüna.

 

 

 

Arrapika

 

Bortüetan artzaina, behar da aipatü

 

Herria maite beitü, harek dü moldatü

 

Arbasoen indarra, ere ohoratü

 

Süharki gure lürra, betiko laüdatü.

 

 

 

Hitzak : Jean Bordaxar

 

Ahairea : Robert Larrandaburu

 

73

 

 

 

11. jelkaldia

 

Eüsko güdaroztea desarmatü behar dü Leizaolak.

 

Jelki Leizaola, Ordoki eta güdariak.

 

 

 

Leizaola

 

83 - Berri txarra behar deizüet

 

zorigaitzez jakinarazi

 

Desarmatü behar dela

 

armada hel bezain sarri*.                                                        laster

 

 

 

Ordoki

 

84 - Frantzian gerla eginik

 

güdüka bat irabazirik

 

Ordai deüsere ez dizügü

 

ükenen horien eskütik?

 

 

 

Leizaola

 

85 - Ikustaterik* ez düe                                                           begirunea,

 

Frantzian eta mündüan                                                          esker ona

 

Amerikak ützi gütü

 

jarriz Francoren aldean.

 

 

 

Ordoki

 

86 - Eüskal Herriko mendian

 

prestik dira batailuak

 

Zer erran behar deiegü

 

horik orotan hedatüak ?

 

 

 

Leizaola

 

87 - Bürüaz beste egite

 

lükek Francori lotzea

 

Lagüngoa gabetarik

 

ezinezko dük leizea.

 

 

 

88 - Deitü behar dütük oro

 

gobernüaren izenean

 

Ez dük best(e) elkibiderik*                                                       aterabiderik

 

egoera ahül hontan.

 

 

 

12. jelkaldia

 

Gobernütik hürrüntzen da Monzon, erakustez bere

 

ezadostarzüna Lehendakariari. Jelki Agirre eta Monzon.

 

 

 

Monzon

 

89 - Agur Lehendakari jauna

 

atzoko gazte lagüna

 

Egün deiat aipatüko

 

ene gogoan düdana.

 

 

 

90 - Enetako gobernüa

 

gaur dük sütondo xokoan

 

Eta eüskaldün jentea

 

etsaiaren üztarrian.

 

 

 

91 - Eüskararen ikaskuntza

 

eta ondare güzia

 

Orai galtzen ari dira

 

zinez ahalkegarria.

 

 

 

Agirre

 

92 - Eüskadiren altxatzeko

 

behar dük entelegatü

 

Eüropan demokrazia

 

nahi dügüla lantatü.

 

 

 

93 - Audela Errepüblika

 

arrajinen dük Espainian

 

Enetako harekilan

 

egin behar diagü lan.

 

 

 

Monzon

 

94 - Enetako ez dük hola

 

behin ere salbatüko

 

Horrengatik hürrüntzen nük

 

Eüskadiren bermatzeko.

 

 

 

Kanta VI

 

Batasuna

 

 

 

Aupa gizona, jaiki mutil !

 

Atzar emazte (e)ta neskatil !

 

Borrokarako dei eginez

 

Irrintzi bat dabil !

 

Euskal Herria diagu zai,*                                                           zain

 

Presoak* eta hilak ere bai !                                                       presonerak

 

Abertzale izan ezkero* gaur,                                                       izanez geroz

 

Gauden denok anai !

 

Borrokari, luza zaidak eskua !

 

Huna hemen nerea zabalik !

 

Euskaldunok banan-banan* hiltzea,                                        bederazka

 

Otso beltzak ez dik beste nahirik !

 

Euskadiren alde

 

loturik bagare,

 

Goaz borrokara !

 

Nagusituko bai gare !

 

Gerokoak geroko utzi !

 

Gaur herriak ziok :

 

Nahi diat bizi !

 

 

 

Otso beltza gauaren gauaz heldu,

 

Artzainak zebiltzala kalakan...

 

Goizean goiz, odolez gorrituak

 

Hamaika ardi hilak belarditan...

 

Artzain kalakari,

 

Atsoa dirudi,

 

Har makilak eskuan

 

Eta lotu etsaiari !

 

Anaien aurka* ez habila !                                                  aitzi, kontra

 

Otso beltzarentzat atxik makila !

 

Agur agur ! Ander(e) askatasuna !*                                 libertatea

 

Agur agur ! biharko Euskadi

 

"Eguzkitan dantzatuko gaituzu"

 

Errana diot maiteñoari !

 

Besoak loturik,

 

Ez dugu pestarik,

 

Nola dantzatuko

 

Biok belaunikaturik ?

 

Lehenik urratu katea*,                                                       kateña

 

Gero libro izanen dantza egitea.

 

 

 

Hitzak eta ahairea : Telesforo Monzon

 

 

 

13. jelkaldia

 

Agirre Lehendakaria hil da Parisen 1960ko martxoaren 22an.

 

Jelki Maria Josefa eta Telesforo. Kanpotik horra zaie Irala,

 

Lehendakariaren idazkari nausia.

 

 

 

Irala

 

95 - Berri gaixtoz horra nüzü

 

Agirre zentü ziküzü

 

Lehendakari berria

 

Leizaola dikezügü.

 

 

 

Monzon

 

96 - Gizona, harritzen naizü

 

nolaz ote da posible ?

 

Eri* zenik ez dit entzün,                                                          gaxorik

 

Azkarra* züzün Agirre!                                                            indartsua

 

 

 

Irala

 

97 - Arrenkürek* higatürik                                                      kezka

 

gaizkitü da bihotzetik

 

Eta denbora gütiñiz

 

baratü* hatsa galdürik.                                                           gelditu, egon

 

 

 

98 - Haren azken nahia da

 

Donibanen pausatzea

 

Nola ikusten düzüe

 

ehortzeten plantatzea ?

 

 

 

Maria Josefa

 

99 - Elizalako bidean

 

etxe hau harena date*                                                           izanen da, izango da

 

Eta jentetze güziak

 

heben bisita dezake.

 

 

 

Monzon

 

100 - Parropia (e)ta herriko

 

bürüzagi jaunekilan

 

Behar dena eginen düt

 

ohoreak üken ditzan.

 

 

 

Irala

 

101 - Zinez eskertzen zütüet

 

adiskide hoberenak

 

Politikaren gainetik

 

oro hartzen gütü penak.

 

 

 

Jelki korpitza, Mgr Mathieu Akizeko apezküpü hazpandarra, apezak

 

eta aingürüak. Jelki Leizaola eta beste bürüzagiak, Fidela eta beste.

 

 

 

Mgr Mathieu

 

102 - Egün joan zaikü beraz

 

heben borrokatü eta

 

Deitürik Jinkoak bere

 

zelüetako alorreta(ra).

 

103 - Eüskal Herriarentako

 

eman dü bere bizia

 

Horren gatik ere orai

 

üken dezala zelüa.

 

 

 

Aingürüak

 

104 - Ezagütü düzü pena,

 

gerla eta franko neke

 

Zelüko Jinkoarekin

 

har ezazü otoi bake.

 

 

 

105 - Zure bizia llabür zen

 

bena izan da betea

 

Bihar ikusiren düzü

 

zure lürra salbatüa.

 

 

 

"Gerlaz" dantza, Agirre eta güdarien omenez.

 

 

 

14. jelkaldia

 

Ikastaldia Garroko Jauregian 1960-ko abentüan, Jean Hiriart-Urruty

 

apezak deitürik. Jelki Hiriart-Urruty apeza, Eüskaldün gazteriako

 

Joana, Maite, Henri, Daniel, Maritxu eta beste gazte zonbait.

 

 

 

Hiriart-Urruty apeza

 

106 - Egün gurekilan dügü

 

Telesforo Monzon jauna

 

Antzerkigile, poeta,

 

ihardesle ezagüna.

 

 

 

Monzon

 

107 - Antzerkia*, poesia                                                                 teatroa

 

zoinen diren miragarri

 

Bizitzea hola beita

 

gabezia harrigarri.

 

 

 

Henri

 

108 - Zure idazlana dügü

 

beti danik amiatü

 

Indar emaiten osoki

 

nahi nüke ohoratü.

 

 

 

Maritxu

 

109 - Talentüz beterik zira

 

kantü ederren hontzeko

 

Gogo honez nüzü beti

 

prestik horier behatzeko.

 

 

 

Joana

 

110 - Badakigü aberria

 

düzüla lehentarzüna

 

Aipa izagüzü otoi

 

nola egin batarzüna.

 

 

 

Monzon

 

111 - Aberria, batarzüna

 

Herriaren hontarzüna

 

Egün oroz behar üken

 

gogoan alkartarzüna.

 

 

 

Maite

 

112 - Iparraldean behar da

 

giro berri bat moldatü

 

Eüskaldünak aküilatü

 

jentartea bai aldatü*.                                                             kanbiarazi

 

 

 

Monzon

 

113 - Ikusten düt gazteria

 

kartsü dela heben ere

 

Plazer düt hola ikustez

 

geroko date fabore.

 

 

 

15. jelkaldia

 

ETA-ko elibatekin, Kordelieren karrikan.

 

Jelki Monzon, Iñaki, Xabier, Joseba, Pantxika, Itziar, Semea, Maddi.

 

 

 

Iñaki

 

114 - Agur Telesforo Jauna

 

ikusi düzü güdüka

 

Gük aldiz orai gorderik

 

egiten dügü borroka.

 

 

 

Andoni

 

115 - Ezinezko zapatzeaz

 

gira ahoak tapatürik

 

Orotan da polizia

 

armaz ere kargatürik.

 

 

 

Pantxika

 

116 - Ehünka düe zehatü*                                                           zanpatu

 

abertzale (e)ta langile

 

Demokraziarik gabe

 

diktatüra beita jabe.

 

 

 

Monzon

 

117 - Ikusten diat maleruski

 

zertan den gure Herria

 

Askatü* behar da bihar                                                                  libratu

 

horrez gure aberria.

 

 

 

Xabier

 

118 - Hanitx lagün badirade

 

heben presontegietan

 

Oinazkatürik gogorki

 

egartezin gogoetan.

 

 

 

119 - Bortizkeria dateke

 

bihar gure epaikari

 

Libertatearen alde

 

etsaia dezagün bahi.

 

 

 

 

 

Kanta VII

 

Itziar-en semea

 

 

 

Itziar-en semeak

 

Ez du laguna salatzen...

 

Eta zakurren aurrean*,                                                                             aitzinean

 

Tinko ta isilik egoiten.

 

 

 

Itziar-en semea, hori duk mutila !

 

Nihor salatu baino nahiago du hila...

 

Harro* egon litake Maddi neskatila,                                                       fier, burgoi

 

Ezpetxetik* jali (e)ta joanen zaio bila !                                                    presontegia

 

Maddi neskatila, hori dun mutila !

 

Nihor salatu baino nahiago du hila !

 

"Haurra, zer egin haute holan agertzeko ?

 

- Ama, jo egin naute mintza arazteko !

 

- Izenik eman al duk ? Esantzak* egia !                                                erran

 

- Ez ama, ez dut eman ! Jalgi naiz garbia !

 

- Jalgi haiz garbia ?

 

- Bai ama, egia !"

 

(E)ta amak eskaini zion klabelin* gorria...                                             krabelina,

 

                                                                                                                       julufraia

 

 

 

Zazpi gizon nituen joka inguruan...

 

Makilaz hartu naute ostikoz lurrean...

 

Baina nik ez dut eman lagunen izenik !

 

(E)ta hantxen gelditu dira fitsik jakin barik* !                                          gabe

 

Lagunen izenik ez baitut eman nik...

 

(E)ta hantxen gelditu dira fitsik jakin barik !

 

 

 

Lau aldiz sartu naute urean burua...

 

Zangotik euki* naute zintzilikatua...                                                          eduki, atxiki

 

Baina nik ez dut eman lagunen izenik !

 

(E)ta hantxe gelditu dira fitsik jakin barik !

 

Zangotik zintzilik, ni beti isilik !

 

(E)ta hantxen gelditu dira fitsik jakin barik !

 

 

 

Izerdia (e)ta odola burutik behera...

 

Ezpainak urratu (e)ta azazkalak atera...

 

Baina nik ez dut eman lagunen izenik,

 

Ta hantxen gelditu dira fitsik jakin barik !

 

Odolez beterik, ni beti isilik !

 

(E)ta hantxen gelditu dira fitsik jakin barik !

 

 

 

Itziar-en semeak

 

Ez du laguna salatzen...

 

Eta zakurren aurrean*,                                                                      aitzinean

 

Tinko (e)ta isilik egoiten...

 

Ezpetxerat igorri dute,

 

Amak ez du ezagutu...

 

(E)ta Maddik, polliki polliki,

 

Eman diozka bi musu...

 

 

 

Hitzak eta ahairea : Telesforo Monzon

 

103

 

 

 

16. jelkaldia

 

Anai Artea alkartea eraikitzen da 1969-urtean, iheslarier heltüra

 

egiteko. Jelki Aita Larzabal eta Arregi, Fagoaga bedezia eta Monzon.

 

 

 

Monzon

 

120 - Bada hanitx borrokari

 

hegoaldean bilatürik

 

Behar dügü zerbait egin

 

balin bada batarzünik.

 

 

 

121 - Alkarte bat sor dezagün

 

iheslarien hartzeko

 

Lana eta segürantxa

 

horier heben eskentzeko.

 

 

 

Aita Larzabal

 

122 - Etxalte bat ikusten düt

 

Donibane Lohizünen

 

Holaz hegatz* bat dükegü                                                                       teilatua

 

Orai danik behardünen.

 

 

 

Aita Arregi

 

123 - Ni bezala lagün franko

 

badira ihes joanik

 

Emanen deiküe orai

 

lagüngoa bihotzetik.

 

 

 

Fagoaga

 

124 - Nik ere parte hartzen düt

 

alkartearen lanetan

 

Bedeziaren* beharra                                                                                 medikua,

 

beitate zorigaitzetan.                                                                                  sendagilea

 

 

 

17. jelkaldia

 

Burgoseko auzia, 16 Eüskaldünentako, 1970-ko abentüan.

 

Ber denboran, Donostiako aleman kontsüla ETAk hartzen dü.

 

Jelki Monzon, Aita Larzabal eta Etxabe.

 

 

 

Etxabe

 

125 - Bihar bertan den auziaz

 

erran behar da berria

 

ETAk hartürik dela

 

Donostiako Beilh kontsüla.

 

 

 

126 - Burgoseko adiskideen

 

zortea ikusi eta

 

Haren bizia dateke

 

Eüskaldünen bermegoa.

 

 

 

Aita Larzabal

 

127 - Behar dügü arrunt* erran                                                     berehala

 

elkarrizketa egitez

 

Mündüko berrikarier

 

alkartearen hots bidez.

 

 

 

Monzon

 

128 - Banoazü erraitera

 

hel ditean guregana

 

Aipa dezegün halaber

 

presoneren izatea.

 

 

 

Hiruak badoatza kanpo. Jelki Onaindia, Izko, beste hamalau lagün

 

eta Franco, espainol militar auzitegikoekin (guardak).

 

107

 

Franco

 

129 - Manzanas eho* düzüe                                                            hil, erail

 

terroristak beitzidie

 

Holako tzarkeriekin

 

hiltzea merexi düzüe.

 

 

 

130 - Eüskaldün abertzalegoa

 

Erauzle* baizik ez beita                                                                     iraultzaile

 

Mündüari behar dügü

 

erakutsi eztabada.

 

Auzitegiko presidenta

 

 

 

131 - Audela* Iruñan ere                                                                  gaineala,

 

sartü dira presontegi(a)n                                                                 gainera

 

Esküak armaz beterik

 

zer behar da horier egin?

 

 

 

Izko

 

132 - Ez gira gü ehaileak*                                                               hiltzaileak,

 

nahi günüan libratü                                                                           eraileak

 

Arantxa gure lagüna

 

hau beitzünüen zerratü*.                                                                   hetsi, itxi

 

 

 

Auzitegiko presidenta

 

133 - Isilik egon ziteie

 

nahastiar ezinagoak

 

Zer da züen helbürüa*                                                                       xedea, jomuga

 

Eüskaldün bürü beroak.

 

 

 

Onaindia

 

134 - Nahi dügü Eüskadi bat

 

sozialista eta libro...

 

 

 

Auzitegiko presidenta

 

135 - Ago isilik ertzoa

 

armak eraiki armada...

 

 

 

Onaindia

 

136 - Gora Espainiako langileak

 

Gora Euskadi Askatuta*...                                                                            libraturik

 

Presonerek kantatzen

 

Eusko gudariak gera

 

Euskadi askatzeko

 

Gerturik* daukagu odola                                                                               prestik

 

Bere aldez emateko.

 

Irrintzi bat entzun da

 

Mendi tontorrean* :                                                                                         tüntür, hegi,

 

Goazen gudari danok                                                                                    kasko

 

Ikurriñen* atzean !                                                                                          bandera

 

 

 

Kanpo eramaiten dütüe garda zibilek eüskaldün presonerak,

 

baratzen dira Franco eta auzitegiko presidenta.

 

 

 

Auzitegiko presidenta

 

137 - Bederatzü ehaiteko*                                                              hil, erail

 

besteak aldiz presoner

 

Azkenekoz hori dükegü

 

eskentzeko Eüskaldüner.

 

 

 

Franco

 

138 - Kontsüla libratü düe

 

mündüa zaikü mintzatü

 

Presoner ditiat üzten

 

hori diat egün finkatü.

 

 

 

Kanta VIII

 

Lepoan hartu

 

 

 

Lepoan hartu (e)ta segi aurrera*,                                                         aitzina

 

Lepoan hartu (e)ta segi aurrera.

 

 

 

Gazte bat lurrean aurkitu* dugu                                                             ediren, kausitü

 

Lore gorriz beterik kolkoa

 

Burdinen artetik ihesi dator

 

Euskal gazteriaren oihua.

 

Mutilak, eskuak elkar gurutza

 

Ekin (e)ta bultza*                                                                                       bulka, pusa

 

Denak batera,

 

Bidean anaia erortzen bazaik

 

Lepoan hartu (e)ta segi aurrera !

 

La-la-ra...

 

 

 

Ez dugu beldurrik,

 

Ez dugu lotsarik

 

Nor geran,

 

Zer geran,

 

Aitortzeko.

 

Ez gaituk lapurrak*                                                                                     ohoinak

 

Ez eta zakurrak

 

Kataiaz* loturik ibiltzeko                                                                             kateaz, kateñaz

 

Gizonak bagera

 

Jo zagun aurrera,

 

Gure herriaren jabe egin arte,

 

Askatasunaren hegal azpian

 

Kabia* egiten ohituak gare,                                                                        habia

 

Ibiltzen aspaldi ikasia dugu

 

Otsoak eskutik hartu gabe.

 

La-la-ra...

 

 

 

Arrotzek ezpataz hil nahi banaute

 

Izituko gaituztelakoan.

 

Zutitu (e)ta euskeraz mintzatuko naiz

 

Nere hiltzailearen aurrean.

 

Mutilak, ez gero nigarrik egin

 

Erortzen banaiz

 

Gau ilunean.

 

Izar berri bat piztutzera noa

 

Euskal Herriko zeru gainean...

 

 

 

Hitzak eta ahairea : Telesforo Monzon

 

 

 

18. jelkaldia

 

Gose oporra Baionako katedralan, 1971-ko maiatzean.

 

Frantziako gobernüak kanporatzen dütü iheslariak.

 

Jelki Monzon, Txillardegi eta lagünak.

 

 

 

Txillardegi

 

139 - Administrazioak ez dü

 

iheslarier onartzen

 

Lanean heben aritzea

 

zer egin behar da horien ?

 

 

 

140 - Gaineala gütüe nahi

 

kanporatü zerentako

 

Uste nüan demokrazia

 

bazela ororentako.

 

 

 

Monzon

 

141 - Gaüza horien salatzeko

 

egin dezagün Baionan

 

Gose opor* bat oroek                                                             bakantza ;

 

katedralaren erditan.                                                              hemen greba

 

 

 

Jelki Mgr Vincent erditik, gose opor egileer mintzatzen da.

 

 

 

Mgr Vincent

 

142 - Horra nüzü jakitera

 

zerentako katedralean

 

Zidien egün jüntatü

 

nork nahi dü zerbait erran ?

 

 

 

Monzon

 

143 - Heben gira erraiteko

 

nahi girela bizitü

 

Eüskal Herriko lürretan

 

beikütüe debekatü.

 

 

 

Mgr Vincent

 

144 - Ezarten düzüe segür

 

zatikatze baita beste

 

Galtegiten dereizüet

 

hebentik kanpo zoazte.

 

 

 

Monzon

 

145 - Zure maitarzün eleak

 

hola balin badirade

 

Gure lürretik kanporat

 

bortxaka joanen girade.

 

 

 

Mgr Vincent

 

146 - Aski badüt gaüza horiez

 

audela* züen entzütez                                                                                          gaineala, gainera

 

Ikus dezazüen arren

 

egoitea hobe denez !

 

 

 

Mgr Vincent joaiten da.

 

Jelki prefetak igorririk frantses hedexuriak.

 

 

 

Komandanta

 

147 - Legea dezagün sararaz

 

bühürtzen diren oroer

 

Bürümakila eskentzez

 

Eüskaldün kasko gogorrer.

 

 

 

Prefeta

 

148 - Txillardegi eta Monzon

 

Gers departamentüalat

 

Eraman beharko dira

 

horik beitira nahasleak.

 

 

 

19. jelkaldia

 

Algortan hiltzen Mendizabal "Txikia" güdüka batetan 1973/IV/19-an.

 

Madrilen hiltzen da Carrero Blanco 1973/XII/20-an, ETAk jauzarazten

 

dü bonba batez. Jelki Mendizabal bere lagünekin honen aldetik.

 

Türken aldetik jelki Carrero Blanco bere soldadoekin.

 

Güdüka. Txikia hilik, Eüskaldünak erretira.

 

 

 

Carrero Blanco

 

149 - Arrunt eho* behar dira                                                 hil, erail

 

holako asegarriak

 

Bakearen ükeiteko

 

goatzan hola Frankisteak.

 

 

 

150 - Gora Espainia bakuna

 

zeha Eüskadi libroa

 

Zapa dezagün eüskara

 

eta eüskaldün gogoa.

 

 

 

Jelki ETAko gazte zonbait. Güdüka, bonba. Hiltzen da Carrero

 

Blanco, besteak ezkapatzen dira.

 

 

 

Argala

 

151 - Hau zen Francoren lagüna

 

haren gogozko semea

 

Segi dezagün borroka

 

beitükie ahülezia.

 

 

 

152 - Behar dügü popülüa

 

gurekilan azkarkiago

 

Hel gitean bürützera

 

Eüskadiren askatzeko.

 

 

 

153 - Marxismo-leninismoa

 

beharko gure geroa

 

Ez beita esküintiarretarik

 

kanbiatüren giroa.

 

 

 

 

 

Kanta IX

 

Txikia

 

Txikia zuen guda* izena                                                    gerla(ko)

 

Bera gizon osoa izan arren*                                            izana gatik

 

Mendizabal, Sasetaren urrena*                                      ondokoa

 

Biak txiki, bizkor eta lerden

 

Saseta hil zen gudarien aurrean*                                   aitzinean

 

Mendizabal hil zaigu bakarrik

 

Baina biok daukate Herri osoa

 

Atzo (e)ta gaur heuren* atzetik                                         beren

 

Euskadirentzat hil dire-ta

 

Gorputzak arantzaz* beterik.                                             elorri beltza

 

Harro hadi Kantauri itxasoa

 

Ta heien betiko loa

 

Betiko kanta zak,

 

Geroari esaiok* olatuetan                                                erran

 

Herri-izarrak ez direla itzaltzen

 

Gure haurrek biharko ikastoletan

 

Heien izenak abestu ditzaten

 

Arantzetan biak hil baitziren.

 

 

 

Harro hadi Kantauri itxasoa

 

(E)ta heien betiko loa

 

Betiko kanta zak,

 

Geroari esaiok olatuetan*                                               (h)ur naia

 

Herri-izarrak ez direla itzaltzen

 

Gure haurrek biharko ikastoletan

 

Heien izenak abestu* ditzaten,                                        kantatu

 

Herriarentzat biak hil baitziren.

 

 

 

Hitzak eta ahairea : Telesforo Monzon

 

129

 

20. jelkaldia

 

Franco hilik, jelki Madrileko türk andereak. Haien erregiñak dira

 

Doña Lehu, Doña Gazi, Doña Pertika, Doña Sarde, Doña Piper,

 

Doña Lozebiña, Doña Küküso, Doña Ainarba, Doña Errausle,

 

Doña Basuil, 1975eko azaroaren 20an.

 

 

 

Doña Lehu

 

154 - Franco hil da maleruski

 

hartü behar da segida

 

Eüskaldünen zapatzeko

 

gorets dezagün armada.

 

 

 

Doña Gazi

 

155 - Aldakatü nahi dügü

 

güdü ideologia

 

Gora Espainia bardina*                                                                            berdina, bakuna

 

eta haren monarkia.

 

 

 

Doña Pertika

 

156 - Erabili beharko da

 

oroetan castellanoa

 

Horrek beitü ezariko

 

izate bat hobeagoa.

 

 

 

Doña Sarde

 

157 - Frantzian bürüzagiak

 

gurekilan dira bertan

 

Erauzleen* ezarteko                                                                                      iraultzailea

 

zerrategien* barnean.                                                                                   zerrakua, esparrua

 

 

 

Doña Piper

 

158 - Goatzan bertan bozkatzera

 

Eüskaldünen tapatzera

 

Mündüaren aitzinean

 

orai pezü egitera.

 

 

 

Doña Lozebiña

 

159 - Gero ixilka dezagün

 

horier kuntre heda herra

 

Ez dezen sekülan ikus

 

plomatürik egoera.

 

21. jelkaldia

 

Hegoaldera deitürik dira Maria Josefa eta Telesforo.

 

Jelki Maria Josefa eta Telesforo. Kanpotik jin Elkoro, Bergarako

 

depütatü-auzapeza, emaztearekin.

 

 

 

Elkoro

 

160 - Franco tirano zaharra

 

hil ziküzün azkenean

 

Ordü da berriz Eüskadi

 

sar dadin askatarzünean*.                                                          askatasuna,

 

libertatea

 

 

 

161 - Indenpendentzia piztü

 

dinamika bat abiatü

 

Behar lizate guretzat

 

norbait herri(a)n abokatü.

 

 

 

Maria Josefa

 

162 - Egünkari zonbaitetan

 

ikusi düt pizten dela

 

Orain zerbait igidüra

 

gertakizün bat badela ?

 

 

 

Mari Carmen

 

163 - Horren gatik horra ginen

 

züer galto egitera

 

Beharrezko lizateke

 

gurekilan etortzea.

 

 

 

Monzon

 

164 - Asmüa düt aspaldian

 

abertzale mündüaren

 

Biltzea denek hartzeko

 

bozketan* sail geroaren.                                                                            bozketak,

 

                                                                                                                        hauteskundeak

 

 

 

165 - Goatzan beraz algarrekin

 

aihari baten egitera

 

Bergarako etxeala

 

gauza horien aipatzera.

 

 

 

Lauak ützül algarrekin.

 

 

 

22. jelkaldia

 

Monzon berriz depütatü. Libertatearen ibilaldia.

 

Herri Egüna 1977/X/28an Arazuri zelaian.

 

Jelki Monzon, Maria Josefa eta gazte zonbait.

 

 

 

Xabier

 

166 - Berriz depütatügoala

 

haütatü zütü herriak

 

Monzonen behar handia

 

Beitü beti aberriak.

 

 

 

167 - Independentziarentzat

 

egin dezagün ibilte

 

Eüskal Herriko bideetan

 

Arazuri zelai arte.

 

 

 

Mikele

 

168 - Apala adiskidea

 

nahi dü kanpo igorri

 

Frantziako poliziak

 

ez da behar gaüza hori.

 

 

 

169 - Hortako nahi günüke

 

züen bien lagüngoa

 

Hel gitean ehün mila

 

bidetarik bilgiala.

 

 

 

Monzon

 

170 - Gogoa bero düzüe

 

hori dügü preziatü

 

Eüskal Herriarentako

 

behar dügü borrokatü.

 

 

 

171 - Kantore bat hontüko düt

 

gaur ützüliarentako

 

Altxa dezagün mündüa

 

denek Eüskadirentako.

 

 

 

Oro joaiten dira.

 

 

 

Jelki kanpotik Monzon eta lagün zonbait ihes joanik zirenak,

 

ixilka arra horra dira Eüskal Herrialat, honen aldetik aldiz

 

auzapez zonbait eta popülüa horra dira kantatzez.

 

 

 

Euskal Herria jaiki hadi

 

(E)ta eman hadi bidean

 

Erreka ondoan jarriko haiz

 

Argi hastea sortzean.

 

 

 

Ibil (e)ta ibiliz ibilian

 

Aurkitzen* baduk askatasuna                                                                                       ediren, kausitu

 

Esango* diok gure herria                                                                                              errango, erranen

 

Bidez bide bere bila* dabila.                                                                                         xerka

 

143

 

Monzon

 

172 - Altxa dezagün Eüskadi

 

zazpi probintzietarik

 

Esküetan ikurriña

 

aitzinean airatürik.

 

 

 

173 - Indenpendentzia date*                                                                   izanen da, izango da

 

gure dagün hitzordüa

 

Aski zapatze, tiroka

 

gora Eüskadi berria.

 

 

 

Makilak altxatzen dütüe oroek erraitez : independentzia,

 

independentzia...

 

Jelki garda zibilak.

 

Jentea moldegaizki barreatzen düe. Monzon arrestatzen

 

düe, hor preso sartzen bazterrean.

 

 

 

23. jelkaldia

 

Popülüa biltzen da, Elkoro bürü. Manifestaldia. Monzon libratü

 

behar düe garda zibilek. Jelki Elkoro, Maria Josefa eta popülüa.

 

 

 

Elkoro

 

174 - Ez da demokraziarik

 

heben ordüan ahalgarri ?

 

Presontegiak beterik

 

hori zaikü asegarri.

 

 

 

175 - Altxa berriz oroek botzak

 

askatzeko güdariak

 

Zehatürik beitirade

 

sala holako gaizkiak.

 

 

 

Maria Josefa

 

176 - Badakigü armadarrak

 

herra düala guretako

 

Oro baliatzen dütü

 

güdarien ehaiteko.*                                                                        hiltzeko, erailtzeko

 

 

 

177 - Adin hortan düt senarra

 

berriz ere zerratürik*                                                                       hetsirik, itxiturik

 

Bihotzetik akitüa

 

heltüko zaikü zentürik.

 

 

 

178 - Ütziko düenez arren

 

enekilan etortzera

 

Güdaldeitze honekilan

 

banoazü jakitera.

 

147

 

Monzon libratürik da garda zibilek. Herri Batasunak

 

antolatürik mitin batetan parte hartzen dü Gazteizen.

 

 

 

Monzon

 

179 - Hitz indar hitz erraiteko

 

abertzale mündüari

 

Altxa dezagün Eüskadi

 

beti borrokan güdari.

 

 

 

180 - Zumalakarregi zer zen ?

 

Santa Cruz, Agirrek zer züen ?

 

Orai bardin da gazteen

 

Eüskadi da eüskaldünen.

 

 

 

181 - Argala, Etxebarrieta

 

Eüskaldün zerbütxariak

 

Olhagaray, Mendizabal

 

denak ziren güdariak.

 

 

 

Oro joaiten dira kantatzez.

 

 

 

Eusko gudariak gera

 

Euskadi askatzeko

 

Gerturik* daukagu odola                                                           prestik

 

Bere aldez emateko.

 

Irrintzi bat entzun da

 

Mendi tontorrean* :                                                                     tüntür, hegi,

 

Goazen gudari danok                                                                kasko

 

Ikurriñen* atzean !                                                                      bandera

 

 

 

 

 

Kanta X

 

Irabazi dugu

 

 

 

Irabazi, irabazi dugu,

 

Odolez (e)ta malkoz* irabazi dugu.                                          nigar txorta

 

Irabazi, irabazi dugu,

 

Burdinen atzetik* irabazi dugu.                                                 gibeletik

 

Hi, Gudari, Herriko zaindari,

 

Gernikako sua begietan argi...

 

Hau loria*, Burgosko auzia,                                                      boztarioa

 

Ezpatari nausitu zaio Herria.

 

 

 

Ekin*, ez etzan lotara, bideari ekin.                                          egin

 

Dator*, odoletan dator argi-hastea                                          horra doa

 

Mugarik gabeko

 

Ludi* zabal bat dugu nahi.                                                        lür osoa,  mündüa

 

Armadak suntsitu*, urrea be bai,                                             desegin, ezabatü

 

Askatasuna dugu nahi.

 

Euskadi berri bat dago gure zain*.                                           haidürü

 

 

 

Irabazi, irabazi dugu,

 

Odolez (e)ta malkoz irabazi dugu.

 

Irabazi, irabazi dugu,

 

Burdinen atzetik irabazi dugu.

 

Hi, Gudari, Herriko zaindari,

 

Gernikako sua begietan argi...

 

Hau loria*, Burgosko auzia,

 

Ezpatari nausitu zaio Herria.

 

 

 

Bultza*, bidean ez jarri, izerditan bultza,                                bulka, pusa(tü)

 

Bultza, eskuak odoltuz, bultza (e)ta bultza.

 

Gure eskuak odoltuz bultza (e)ta bultza.

 

Gure lurrazpitik*                                                                          lürpetik

 

Hilek irabazi dute.

 

Txakurtegietan, oinazetan*                                                      sofrikarioa

 

Deiadarka* dabiltzatenok                                                        dei azkarra,

 

Aberri gazte bat sortu digute.                                                  indartsua

 

 

 

Irabazi, irabazi dugu,

 

Odolez (e)ta malkoz irabazi dugu.

 

Irabazi, irabazi dugu,

 

Burdinen atzetik irabazi dugu.

 

Hi, Gudari, Herriko zaindari,

 

Gernikako sua begietan argi...

 

Hau loria*, Burgosko auzia,

 

Ezpatari nausitu zaio Herria.

 

 

 

Hitzak eta ahairea : Telesforo Monzon

 

 

 

24. jelkaldia

 

Baionako ospitalean hiltzen da Monzon, 1981/III/9an.

 

Jelki Maria Josefa, Telesforo, Isidro, apeza, bedezia.

 

 

 

Isidro

 

182 - Popülüak aldi hontan

 

zinez zure dü bozkatü

 

Herri Batasunarekin

 

zira berriz depütatü.

 

 

 

Monzon

 

183 - Lotü nüzü borrokari

 

nahi benüan aldatü*                                                                            kanbiatü, kanbiarazi

 

Giro berri bat ezari

 

Eüskal Herria jüntatü.

 

 

 

184 - Egün ütziren zütüet

 

gaüza hanitx egiteko

 

Jinkoak hartü nai bere

 

alorraren ikusteko.

 

 

 

Maria Josefa

 

185 - Pena egiten deitazüt

 

hola mintzatzez senarra

 

Ez besoak apal otoi

 

beitügü zure beharra.

 

 

 

Monzon

 

186 - Adio ene lagüna

 

banoazü ordezkari

 

Jinkoaren ikustera

 

etxekirik Herriari.

 

 

 

Azken otoitza kantatzen dü Monzonek.

 

Jentea ikurriñekin korpitzaren bila eta sonü bat berezia.

 

 

 

Kanta XI

 

Monzonen azken otoitza

 

 

 

Herioaren itzala, da enegatü

 

Ikusi gabetarik, ez nüan galtatü

 

Banüke estakürüa, sentipen, bekatü

 

Argiñabar heltzea, ezin ezeztatü.

 

 

 

Abertzalegoari, eman düt bizia

 

Hortaz izanen sarri, gei elestaldia*                                               mintzaldia

 

Aitaren aitzinean, aipatüz Herria

 

Zer date arren ene*, gaur erabakia ?                                            enetzat,

 

                                                                                                              enetako

 

 

 

Han ere erranen düt, zer ahalkegarri

 

Azkarraren legea, zoinen asegarri

 

Eta ez balinbada, nihor epaikari

 

Ütziren düt borroka, hortan lagünari.

 

 

 

Adio abertzale, handi txipiari

 

Ezari düt makila, bidean ageri

 

Berriz har dezazüen, ene ordezkari

 

Izan dadin Eüskadi, bihar süstagarri*.                                            bulkatu,

 

                                                                                                                bultratu,

 

                                                                                                               bizkortarazi

 

 

 

Hitzak eta ahairea : Jean Bordaxar

 

 

 

Azken perediküa

 

 

 

187 - Eskerrik hanitx oroer

 

egün beitzen miragarri

 

Omenaldi baten hatsa

 

züekin zoin altxagarri.

 

 

 

188 - Gizon handi batekilan

 

egin dügü bidajea

 

Bere denbora güzian

 

üken beitü sinestea.

 

 

 

189 - Kantore eta antzerki

 

itzaleko borrokari

 

Historiaren ardürak

 

merexi dü oritgarri

 

 

 

190 - Eüskaldünen altxatzeko

 

zütüan gano* güziak                                                         gogoa, dohaina

 

Haren lanaren segidan

 

zabal detzagün begiak.

 

 

 

191 - Eüskaldünek üken düe

 

müga bat üsü erdian

 

Eta noiz ahal dateke

 

ibilten ber baratzean.

 

 

 

192 - Eüskararen jarraikigoa

 

behar da gogoan hartü

 

Arbasoen* irakaspena                                                 gure aitzineko jendea

 

gure üngürüan sartü.

 

 

 

193 - Orit gitean halaber

 

Europa egiten dela

 

Eta Eüskaldünak ere

 

presoetan badirela.

 

 

 

194 - Demokrazia dateke

 

agian gure salbamena

 

Eta gazteriarentzat

 

esperantxa hoberena.

 

 

 

195 - Gur(e) Eüskal Herri maitea

 

laüdatü züan Monzonek

 

Ahalaz egin dezagün

 

geroari indar denek.

 

 

 

196 - Hortan üzten zütüegü

 

guri soegile güziak

 

Parka gure hüts txipiak

 

berriz ere goraintziak.

 

 

 

Kanta XII

 

LARRAINE, gure Herria !

 

 

 

Errepika

 

LARRAINE, gora da bortüan,

 

Jarririk, ORHIren altzoan,

 

Sartürik ene odolean,

 

Ta bürüa txütik, EÜSKAL HERRIan !

 

 

 

ARGALArekin besarka,

 

Jarraiki düzü borroka,

 

Estatüek honar dezela,

 

Eüskal Herri, Bat ta Librea !

 

 

 

MONZON jauna, zü bezala,

 

Larrainen oldartzen gira,

 

Herri honen düintarzüna,

 

Nihork ez dezan, aztaparka !

 

 

 

LARRAINE, gora da bortüan,

 

Jarririk, ORHIren altzoan,

 

Sartürik ene odolean,

 

Ta bürüa txütik, EÜSKAL HERRIan !

 

 

 

Heben hüilant ez dadila,

 

Erhia südür peala,

 

Bestelan izanen beita,

 

Berriz ere ke eta txinka !

 

 

 

Larrainen Eüskal Herrian,

 

Libreki bizi gitean,

 

Etxek makila esküan,

 

Entelegüa bihotzean !

 

 

 

LARRAINE, gora da bortüan,

 

Jarririk, ORHIren altzoan,

 

Sartürik ene odolean,

 

Ta bürüa txütik, EÜSKAL HERRIan !!!

 

 

 

MONZON jauna zük bezala,

 

Jarraik dezagün borroka,

 

Estatüek honar dezela,

 

Heben nausiak, gü girela !!!

 

LARRAINE, gora da bortüan,

 

Jarririk, ORHIren altzoan,

 

Sartürik ene odolean,

 

Ta bürüa txütik, EÜSKAL HERRIan !

 

Ta bürüa txütik, GURE LÜRREAN !!!

 

 

 

Hitzak eta ahaidea : J.-Do Iriart,

 

Larraine Intxauspekoa

 

Solfakan emanik : Lucien Afios

 

 

 

 

 

E S K E R R A K

 

 

 

• Herriko etxeari

 

• Herriko dendarier (andere jostüner)

 

• Larraineko lagüntzale güzier

 

• Diharüz lagüntü gütüen güzier

 

Monzon pastorala alkartea

 

Bereziki, eskertzen dütüt :

 

• Bergarako herriko etxea

 

• Jean-Louis Davant (batuazko hitzentako)

 

• Monzon fondazionea

 

• Larraintarrak

 

• Ene familia

 

J. Bordaxar

 

mendiagueaff

 

 

Edirengia

Lehen perediküa.

Jelkaldiak :

 

Satanak sü pizle.

 

1 - 1848an, François Mendiague eta Catherine Mendiague-Larregain horren

emaztea, Aldudetik Hazparnerat horra dira.

2 - François eta Catherine Mendiague Hazparnen. Ikusten düe

langabezia ; beste gazte hanitx bezala, beren bi haurrak joaiten dira Euskal

Herritik, Martin Argentinarat eta Denis Bertrand Txilerat.

Kanta I : Bihozminez.

3 - José Mendiague bere erakasleekin, Michel Ellissanburu eta

Gratien Zalduby, kürütxatzen ere dü Jan Batista Otxalde bertsularia

eta Xemartin Harriague bere lagüna.

4 - 1865ean José Mendiague Urüguairat joaiten, han bizitze gogorra ikusten dü.

Kanta II : Joan Girenak.

5 - 1866an Uruguaiko Bühürriak kanpotik jiten direnez trüfatzen.

6 - 1870ko "Triple Alianza" gerla ürrentzen, eta Juan Idiarte Borda Uruguai

eskualdean güdükan ari.

7 - 1875an, Argentinarat joaiten da José Mendiague, ikusten dü hor zer agitzen

den. Julio Argentino Roca eta Indianoak güdükan.

8 - José Mendiague 1880 urtealano Puerto Ruiz herrian egoiten da, gero joaiten

da berriz Urüguai aldealat.

Kanta III : Montevideoko Manera.

9 - 1881 urtean, martxoaren 29an, San José de Mayo Hiriko katedralan

ezkontzen da José Mendiague, Margarait Gandollarekin.

Hanko kantore bat saldo batek eskentzen dü.

Kanta IV : Candombe para José.

10 - Ostatü bat hartzen düe eta lehen haurrak badütüe, lau haurretarik biga

hiltzen dira, Maria eta Francisco.Haur talde bat agertzen da burasoekin.

11 - 1887 urtean José Mendiague, Remigio Galdos eat Martin Mendiaguek

sortzen düe alkarte bat, hau da "Euskaldunak Bat", ae ttabako enpresa bat

zabaltzen ere Remigio Galdosekin.

Kanta V : Kantuz.

12 - Maneko plaza berrian pelota partida famatüa izanen da, Luis Sorhuet

eta Belissario Lerrena, Pedro Arretche eta José Mendiagueren kontre.

13 - 1894an Juan Idiarte Borda Urüguaiko lehendakari, denbora haarkto bizia.

Kanta VI : Euskaldun baten kontseilua Montevideoko Presidentari.

14 - 1897-ko martxoan güdükan Blancos eat Colorados alderdiak,A paricio

Saravia alde batetik eta gobernüko güdariak bestetik.

Agorrilaren 25an, Avelino Arredondok ehaiten dü Juan Idiarte Borda

Lehendakaria, Montevideoko katedraletik elkitzean.

15 - 1897-ko abentüaren 13an, Jan Batista Otxalde bertsularia hiltzen da,

Harguindeguy apezak ez dü korpitza Bidarraiko elizan sartzera üzten,

eta ehortzirik da mezarik gabe, Aingürüak heltzen dira.

Kanta VII : Otxalderi kantorea.

16 - Jan Batista Otxalde hilik, Bidarraiko Hurbenedikatüetako Igelak agertzen

dira, trüfatzen dütüe joanik diren Eüskaldünak.

17 - 1900an, Buenos Aireseko Euskal Etxea eraikitzen düe, Errecaborde, Jaka,

Passicot, Aita Lapitz eta beren lagünek, eta gero zaharretxea, ikastegia,

eliza eta beste.

18 - 1900an, goresmenak Euskal Herritik joanik izan diren poeter, Iparraguirre,

Otxalde eta Otaño.

Kanta VIII : Euskaldun Bertsulariak.

19 - 1912an, Montevideo-ko "Euskal-Erria" Alkartearen lehendakaria Nikolas

Inziart ospatürik da bere etxean 1912ko agorrilaren 15ean, hor agertzen dira

kantari saldo bat eta José Mendiague, kantatzen dütüe Mendiaguek idatzi

bertsuak (Gure Elgartasuneko Presidentari).

Zonbaitek Fandango bat emaiten düe.

20 - 1912an, agertzen dira Uruguaiko Mihiokerrak, Euskaldün letxeroen eta

ostaleren jorratzeko (Kültüra gabe direlakoz eta hur ezarten ezneari).

21 - Artzainak Ursuia mendian, Hazparnen, 1914-ko gerla aipatzen düe, baita

Mendiague bertsularia.

Kanta IX : Artzainak kantan.

22 - 1916an, Hipólito Yrigoyen Argentinako lehendakari, honek plantan ezari nahi

dü beste gizarte bat; gero, Argentinako dantza bat (Chacarera) ikusten da.

Kanta X : Virgen morenita.

23 - 1930ean, Maruja Mendiague, Joséren alaba, bere senarra eta semea

Europan bidajez, horra dira Kattalin Mendiague Joséren arrebaren

ikustera Hazparnerat ere ; beren ützülia kontatzen düe.

24 - 1937-ko setemeren 12an hiltzen da José Mendiague ; horren haurrak eta

arrahaurrak agertzen dira, Apeza eta Aingürüak ere.

Kanta XI : Euskaldun guziak bat.

 

Dantzarien omenaldia

 

Azken perediküa.

 

Kanta VIIA :l garrekilan.

 



 

Lehen perediküa

 

1 - Agurtzen zütüegü oro

so egile maitagarriak

Hürrüntik jinik gütara

oro pastoralzaleak.

 

2 - Mendiagueren ürratsetan

date gure bidajea

Hau zen Alduden sortüa

gero Hazpandar gaztea.

 

3 - Mila zortzi ehun eta

hiruetan hogeita bostean

Eüskaldün hanitx bezala

behar üken züan joan.

 

4 - Ameriketan sartü zen

Urüguai eskualdean

Gero Argentinan ere

ariko da hau lanean.

 

5 - Bi eskualde horietan

izanen da gure historia

Eüskaldünen üngürüan

beitzen ere larderia.

 

6 - Bertsüak eta kantoreak

goizik zütüan asmatü

Eta kültüra mailan

bere bidea haütatü.

 

7 - Mar garita Gandollarekin

San Josén da ezkontüko

Eta biek herri hortan

ostatü bat zabaltüko.

 

8 - "Euskaldunak bat" alkartea

sortüren düe berehala

Eta pelotan ere dü

erakutsiko ahala.

 

9 - Ikusiren ere dütü

Urüguai et(a) Argentinan

Eüskaldünen semeak

kargürik handienetan.

 

10 - Gerlarik ez dü eginen

bena idatziarekin

Artekaria dateke

hanko eta hebenkoekin.

 

11 - Ez da sekülan egonen

berriz Eüskal Herrian

Bena aktore handia

date Hego Amerikan.

 

12 - Hortan üzten zütüegü

beharrezko bidajantak

Gure taldearekilan

biltzera oritzapenak.

 

Satanak sü pizle

 

Kanpotik, eskaleren goiti, Lozer eta Lakasta satanak heltzen dira.

 

Lozer

13 - Ikusten düka Lakasta

hortxeko bele saldoa*                                          talde handia

Sarri badükek segür ere

koarkarien aho tiroa.

 

Lakasta

14 - Ez har axolik tiletaz

bürüz dük jakingabea

Hor ageri direnetaz

ez dükegü ahalkea.

 

Lozer

15 - Behar diagü ordüan

ikusi Ameriketan

Zer jükütria izan zen

Eüskaldünen alorretan.

 

Lakasta

16 - Lehenik dantza batekin

ezar dezagün goimaila

Satanak dü arrakasta

hortan gure dohain saila.

 

1. jelkaldia

 

1848an, François Mendiague eta Catherine Mendiague-

Larregain, bere emaztea, Aldudetik Hazparnerat horra dira

bizitzera ; bere lehen lana (guarda zen) ützi berri dü eta ostatü

bat har tzen düe.

Jelki François, Catherine, Erramun eta Maiana horien aüzoak.

 

Erramun

17 - Agur Aldudar aüzoak*                                  auzoko, auzotar,

jinik gure ikustera                                                 auzokideak

Ala asmüa düzüe

omen heben bizitzea ?

 

François Mendiague

18 - Gure xedea bi hitzez

beste abiatze bat lükek

Aserik nük "guarda" izatez

zerbait ezagützen dükek ?

 

Maiana

19 - Entzün berri diat arren*                                beraz

karrikan* balizateke                                              burgua

Ostatü bat hartzekoa

züen ontsa* lizateke ?                                          ongi

 

Catherine Mendiague-Larregain

20 - Aspaldian asmüa düt

lan bat hortan egitea

Audela* Frantxoarekilan gaineala, gainera

plazer düket* izatea. edukiko dut

 

Erramun

21 - "Dukiaineko" ostatüan

ezagützen düt nausia

Banoazü aipatzera

züek düzüen xedea.

 

François Mendiague

22 - Eskertzen haigü bihotzez

guretako egin gaüzaz

Bihar berean prest*                                            gira prestik, gerturik

lan hortan hasteko beraz.

 

Denak badoatza.

 

 

2. jelkaldia

 

François eta Catherine Mendiague Hazparnen, ikusten düe langabezia,

beste gazte hanitx bezala, beren bi haurrak joaiten dira Euskal Herritik,

Martin Argentinarat eta Denis Bertrand Txilerat.

Jelki François eta Catherine Mendiague, Mtairn eta Denis Bertrand beren

haurrak, Maiana eta Erramun beren lagünak, eta gizon eta emazte zonbait.

 

François Mendiague

23 - Malür* hanitx üngürüan                                zoritxar, zorigaizto

gosea eta kolera*                                                 gangeri(a)

Zeri bürüz ari gira

ez dügü hon egoera.

 

Maiana

24 - Audela* heben enpresak                           gaineala, gainera

oro dira zerratzeko*                                             hesteko

Hori prefosta* oihala                                          bistan dena, jakina

heben beita erosteko.

 

Erramun

25 - Laborantxan ere dira

egiazko bide gaixtoan

Gaztainatzeak* eritürik                                        gaztain ondoak

aihenak ostoerdoilan.

 

Catherine Mendiague-Larregain

26 - Eta bestalde guretzat

gogor izan da bizia

Lau haur hilik orotara

nigarretan düt begia.

 

Martin Mendiague

27 - Gazteentako geroa

nik uste Ameriketan

Han aberasten dirade

Gisala* urte batetan.                                           omen

 

28 - Heben gaüzak ikusirik

hartü düt deliberoa*                                             erabakia

Argentinarat abiatzea

jarraikiz besten ildoa.

 

Denis Bertrand Mendiague

29 - Enetako ber haütüa

bena ez da ber günea

Txilerako itsasontzia

hartzen dit ama maitea.

 

Catherine Mendiague-Larregain

30 - Beste pena bat handia

haurren hürrün joaitea

Bihotza düt ürratürik

ama hanitxen zortea !

 

Oro badoatza.

 

Kanta I

 

Bihozminez

 

Goiz batez abiatü zidee*, etxetik kanpora         ziraie, zarete

Argazkian den bezala, jarri da denbora

Amaren esküetan gaur , haurraren atorra

Aitaren bihotzean, dolore gogorra.

 

Zer egiten ahal dügü, irus* ikusteko                uros, zoriontsu

Amodioa baizik ez, züer eskentzeko

Mündü zabal hortan züen berriz lagüntzeko

Bagünü eskü (e)ta begi ere hedatzeko.

 

Etxen ikasi arloa, jadanik badoa

Har ezazüe semeak, funtsezko ildoa

Bihotzean begiratüz*, eüskaldün erroa           atxikiz, eutsiz

Eta haurrer irakats otoi, hebenko giroa.

 

   Arrapika :

   Gogoan baratzen, ororen nigarra                  gelditzen, egoten

   Eta ezin gorde*, algarren beharra                 ezkuta

   Behin egizüe, honarat ber indarra

   Ikusteko berriz, eüskaldün ibarra.

 

Hitzak eta ahairea : Jean Bordaxar

 

 

3. jelkaldia

 

José Mendiague bere erakasleekin, Michel Ellissanburu eta Gratien

Zalduby. kürütxatzen ere dütü Jan Batista Oxalde eta Xemartin Harriague.

Jelki Michel Ellissanburu, Gratien Zaldubi erakasleak, Jan Batista

Otxalde bertsularia, Xemartin Harriague, José Mendiague

eta gazte zonbait.

 

Gratien Zalduby

31 - "Frereta"* eskolan zira                                fraideen

aspaldian bürüzagia

Egün egiazki zurekin

han hor sartzen da fedea.

 

Michel Ellissanburu

32 - Badakit gazte badela

Jinkoa ere galdürik

Eta abiatzen direla

lagünak heben ützirik.

 

Jan Batista Otxalde

33 - Biek düzüe Jinkoa

beti aitzina ezarten

Ahal lirate artetarik

koblak* gazteer irakasten.                                  bertsoak

 

Gratien Zalduby

34 - Heben ikusi berri düt

kantari eta bertsulari

Hortxe bi gazte horietan

badira bi xarmagarri.

 

Jan Batista Otxalde

35 - Agian hasiko dira

koblakan bertan gurekin

Bi godalet* edan eta                                            baso, edalontzi

beren gazte lagünekin.

 

José Mendiague

36 - Züer esker hanitxetan

kantatzen dügü jeietan

Gurekin ez da galdüko

eüskal kültüra batetan.

 

Xemartin Harriague

37 - Gaur dira Zelaiko bestak

famatürik handienak

Goatzan harat bertan*                                        denak berehala, fite,

ikus bertsu balentriak !                                      laster

 

38 - Bidea egin dezagün

denek ezagützen dügü

Apezak guri fidatü

ez gira arras bürüngürü !*                                  burtzoro,

                                                                                zentzugabe

 

Denak erretira.

 

 

4. jelkaldia

 

1865ean, José Mendiague Ur uguairat joaiten, han bizitze

gogor ra ikusten dü.

Jelki José Mendiague, Martin bere anaia, honen lagün bat,

Maria, eta beste jente zonbait.

 

José Mendiague

39 - Orai badik urte zonbait

honarat heltürik hizala

Plazer diat hire ikustez

egin diat hik bezala !

 

40 - Zer da hebenko bizia

han zernahi entzüten da

Egün jakinen düt beraz

zer den gazteen segida.

 

Martin Mendiague

41 - Ikusten dük ez nizala

orano aberastürik

Heben lanak gogor dira

orenak ez kontatürik.

 

Maria

42 - Eüskaldünak oro gira

hargin edo eznekari

Ala bardin maiastürü

gogoa dügü ezari.

 

43 - Emazteak üsü aldiz

latsari eta neskato

Lisazale, zerbütxari

josle aberatsentako.

 

José Mendiague

44 - Laneko ez düt düdarik

hortxe nüzü zerbütxüko

Züen artean izateak

bihotza dereit* berotüko.                                     deit, deraut, dit

 

Martin Mendiague

45 - Kantüko* ostatü hortara                              ondoko, alboko

joan gitean orai denak

Algar kontatzeko arren*                                      beraz

hanko, hebenko berriak.

 

Kanta II

 

Joan girenak

 

Joan girenak, abiatü gira, ützirik Eüskal Herria

Egon da beti, Eüskal Herria, guretzat xarmagarria

Eskualdeetan, xarmagarria, ütürri zoin berezia

Paregabea, zoin berezia, ametsen bazkazalea.

 

Joan girenak, izan girade, izarren kontazaleak

Hanitx günetan, kontazaleak, bideen zabalzaleak

Haütü gabeak, zabalzaleak, mündüan ikerzaleak

Bigabostetan, ikerzaleak, nigarren gordazaleak.

 

Joan girenak, gure herrian, zer ote horkoen soa* ?           behakoa,

Amerikano, horkoen soa, edo zü Parisekoa !                      begirada

Gü kanpokoa, Parisekoa, zeren ez Afrikakoa ?

Lagün goxoa, Afrikakoa, badügü egitekoa !

 

Joan girenak, deitürik omen, arrotzak, gosejaleak

Fede gabeak, gosejaleak, leküko lan harzaleak

Geroztik gira, lan harzaleak, orotan ezagütüak

Besten artean, ezagütüak, leküak irabaziak.

 

Hitzak eta ahairea: Jean Bordaxar

 

 

5. jelkaldia

 

1866an, Urüguaiko bühürriak kanpotik jiten direnen trüfatzen.

 

Xantxola

46 - Orai honarat heltzen dira

herrietarik joaile horik

Zer ote eginen diñe ?

segürik zerbait okerrik.

 

Tzintzarri

47 - Lagüntüko ditiñagü

beren artean nahasten

Gosetzen balin badira

hasiko dütün ebasten.

 

Teka

48 - Hebenko lürrak hartürik

kabalez hau kar gatürik

Sekülan aski ez diñe

handitarzünak hantürik.

 

Faizutsü

49 - Han hor politikan ere

kanpokoak hasten dira

Bena zer baratüko da

herrian gü nausi gira.

 

Xapata

50 - Gü orotan etxen gütün

Ameriketan erregiña

Sosaren ütürri alde

eta debalde seküla.

 

Karruin

51 - Aski egünko erranik

egon gitean ezkapa*                                            eskapuan

Horien artean ez beita

hobetüren gure sapa.

 

 

6. jelkaldia

 

1870 urtean, Guerra Triple Alianza ürrentzen, Paraguaiko

lehendakaria Solano Lopez hilik, irabazle Br esil, Argentina eta Urüguai. Juan

Idiarte Bordak gerla aipatzen dü Urüguai eskualdean güdükan ari delarik.

Jelki Juan Idiar te Borda, Francisco Caraballo eta güdariak.

 

Juan Idiarte Borda

52 - Francisco Solano Lopez

gerokoz da matatürik*                                         zapaldua

Orai bakea dateke

gobernü bat bertan* txütik !                                berehala, fite, laster

 

53 - Ehünka hilak badira

nausi oso horren gatik

Lürrak dener zabaltürik

popülüa gosetürik.

 

Francisco Caraballo

54 - Heben ere entzün dügü

badirela hüilantzen* ari                                       hurbiltzen

Irailtzale talde zonbait

denentako lotsagarri.

 

Jelki türken aldedik, Timoteo Aparicio, Benitez Innocent

eta beren lagünak.

 

Timoteo Aparicio

55 - Lehendakari hirokinak*                               ustelak

behar dira tirokatü

Ifernüan horientako

lekü eder bat zabaltü.

 

Benitez Innocent

56 - Lorenzo Battle dügüno

kargürik handienean

Ez date bakerik heben

bizizalean artean.

 

Güdüka. Kanpotik jiten da Lorenzo Battle,

Urüguaiko lehendakaria.

 

Lorenzo Battle

57 - Orai aski gerla bada

bakea düt gaur txerkatzen*                                 bilatzen

Esküak eman detzagün

kargüak dütüt zabaltzen.

 

 

7. jelkaldia

 

1875ean, Argentinarat joaiten da José Mendiague, hor agertzen da ere

Martin horren anaia jinik ikustera, aipatzen düe zer pasatzen den 1880 arte.

Jelki José Mendiague, Martin Mendiague, Alberto eta Clara,

horko bi bizizale.

 

José Mendiague

58 - Ikusten dük(a) anaia

Urüguain zen bizia

Nik uste hobe dügüla

heben zerbait egitea.

 

59 - Atzaman düt heltü eta

lan bat fabrika batetan

Eta ez baniz gustatzen

date* besterik zerbaitetan !                                 izanen da, izango da

 

Martin Mendiague

60 - Lanaz beste ikusten diat

heben ere gerla dela

Eta txipiaren ere

ürkatzen ari direla.

 

Alberto

61 - Orai berrixko armada

hasi da Indianoer

Armaz hartzen beren lürrak

emaiteko hebenkoer.

 

Clara

62 - Patagonia (e)ta Chaco

armadaren itzalpetan

Gaixo popülü xaharrak

laster horik azken hatsetan !

 

José Mendiague

63 - Bazter güzietan bada

handiaren alkar goa

Popülü txipi düen ber

zapatzeko ber gogoa.

 

Joaiten dira honen aldetik.

 

1879an, jelki türken aldedik, Julio Argentino Roca bere

soldadoekin, eta honen aldetik Patagoniako "Mapuche" Indianoak.

 

Julio Argentino Roca

64 - Egün heziren* zütüegü                                bezatuko, menperatuko

ontsa armatürik gira

Züen lürrak hartü eta

Argentinan aberria !

 

Indianoa

65 - Gure arbasoak ziren

nausi* hebenko lürretan                                     agintari, jabe

Egün gira bühürtüko

odol dügüno zainetan.

 

Güdüka : Indiano hilik, besteak baztertürik dira abrekeria

azkar batekin.

 

Julio Argentino Roca

66 - Gizon eta emazteak

dütügü han bereziko

Ez düe haurrik eginen

arraza da negatüko !*                                           nekatuko

 

67 - Desertü hau guretako

badügü zer egiteko

Ene lehendakarigoa

popülüak dü honartüko.

 

Denak elkitzen dira.

 

 

8. jelkaldia

 

José Mendiague, 1880 urtea arte, Puerto Ruiz herrian egoiten da, gero

joaiten berriz Urüguai aldealat. San José de Mayo herrian kokatzen da.

Jelki José Mendiague, Margarita Gandolla bere emaztegeia, Martin

Mendiague, Rémigio Galdos eta lagün zonbait.

 

José Mendiague

68 - Puerto Ruiz herrian dütüt

iragan bost urte beraz

Orai San Josen dateke*                                     izanen da, izango da

geroa zernahi gisaz !

 

Martin Mendiague

69 - Heben kanbiatü dük dena

Lorenzo Latorre horrek

Ezari dik bahidüra

laster ahal* kanpo dükek.                                   agian

 

Margarita Gandolla

70 - Merak oro kanporatü

lan gabekoak zapatü

Honen gatik etxautesak*                                     karrikatik urrun

dira herrialat heltü.                                               daudenak

 

Rémigio Galdos

71 - Blancos eta Colorados*                             gorriak

beti dirade güdükan

Armada hau handiekin

beti txipier mendekan.*                                       mendekuz

 

José Mendiague

72 - Orai banoazü bertan*                                   berehala, fite, laster

kantore baten hontzera*                                      moldatzera

Eüskaldünen ohidüren

gureganik hedatzera.

 

Kanta III

 

Montevideoko manera

 

Montevideoko manera

Orai noha kondatzera,

Egia hainitz erraitera,

Gobernuari kontrario hainitz baitzaio atera,

Bota beharrez kanpora,

Berak sartzeko barnera,

Hau da oraiko afera.*                                           arazoa, gaia, kontüa

 

Orai gerlan dira ari,

Anaiak tiroka elgarri.

Ez deia dolu-e(g)ingarri?

Akabatu-eta, eginen dute gizon handi hoiek irri,

Emanez jende pobriari,

Sakrifikatu denari

Ospitalia jauregi.

 

Kontent zirenak hastetik,

Urrikituiak ondotik:

Zenbait badaude engoitik,

Batzuk zangoak, bertzek besoak, gorputzetik galdurik.

Bertze hainitz berriz trixterik,

Ez izanez sokorririk,

Partitu dira mundutik.

 

Montevideo-rat jin bedi,

Nahi duenak ikusi

Gerlak zer daukun ekarri :

Barnian bezala, malur e(g)iten du, kanpainan dagon jendeari,

Partikulazki pobriari,

Zaldi, behi eta ardi,

Denez geldi dadin garbi.

 

Xuriak eta gorriak,

Elgarri emanik eskuiak,

Zabal zaitzuie begiak !

Makurrak*, nekez, zuzentzen ditu, gerlako irabaziak.                  okerrak

Utzirik harma guziak,

Egin zaitzuie bakiak!

Hori behar du Herriak.

 

Hitzak: José Mendiague

Ahair ea: Herrikoa

 

1, 13, 17, 18, 19 gerren bersetak kantorean hartürik.

 

 

9. jelkaldia

 

1881 urtean, martxoaren 29a, San José de Mayo Hiriko katedralean

ezkontzen da José Mendiague, Magrarita Gandollarekin.

Jelki José Mendiague, Margarita Gandolla, Margaritan etxekoak,

Apeza, Martin Mendiague eta lagün saldo bat.

 

Margarita Gandollaren aita

73 - Botzik* niz ikustez egün                              bozik, pozik

bi gazte algarrekilan

Gaineala agüdo* bat                                           trebe

bihar date* familian.                                            izanen da,   izango da                                                                          

Margarita Gandollaren ama

74 - Gisa batez horier esker

espos dira bi kültüra

Italia Eüskal Herri(a)

egiazko aberastüra.

 

Martin Mendiague

75 - Egünko egünaldea

beharko dügü harrotü

Eüskaldünen ezpiritüa

heben direner agertü.

 

José Mendiague

76 - Aspaldian zuretako

ene bihotza airean

Galtatzen dereizüt otoi

ezkontzea enekilan.

 

Margarita Gandolla

77 - Isilik nintzan haidürü

hire galtoak bozten nik

Berri honez amodioan

Katedral hontan jüntatürik !

 

Apezküpüa

78 - Egün biltzen gira oro

züen heben ezkontzeko

Jinkoaren izenean

kargüa düt honartzeko.

 

79 - Margarita Gandolla, hartü nahi düzüa esposetako,

José Mendiague, hortxe dena ?

 

Margarita Gandolla

80 - Bai.

 

Apezküpüa

81 - Eta zük José Mendiague, hartü nahi düzüa esposatako,

Margarita Gandolla, hortxe dena ?

 

José Mendiague

82 - Bai.

 

Apezküpüa

83 - Benedikatzen zütüet espos goxoak,

Aitaren, semearen, eta Espiritü Saintüaren izenean

Amen.

 

Meza ürrentürik, hanko kantore bat “Candombe para José” eskentzen dü

saldo batek, Margaritan etxekoek jinarazirik.

 

 

Kanta IV

 

Candombe para José

 

En un pueblo olvidado, no sé por qué

y su danza de moreno, lo hace mover

en el pueblo lo llamaban Negro José,

Amigo Negro José.

 

Con mucho amor candombea el Negro José

tiene el color de la noche sobre la piel

es muy feliz candombeando, dichoso él

Amigo Negro José.

 

Perdoname si te digo, Negro José

que eres diablo, pero amigo, Negro José,

tu futuro va conmigo, Negro José,

yo te digo porque sé.

 

Con mucho amor las miradas cuando al bailar

y el tamboril de sus ojos parece hablar

y su camisa endiablada quiere saltar .

Amigo, Negro José.

 

No tienes ninguna pena, al parecer

pero las penas te sobran Negro José.

Que en el baile tú las dejas, lo sé muy bien

Amigo, Negro José.

 

Perdoname si te digo, Negro José

que eres diablo, pero amigo, Negro José,

tu futuro va conmigo, Negro José,

yo te digo porque sé.

Amigo, Negro José.

 

Letra y musica : Roberto Ternán

 

 

 

10. jelkaldia

 

José Mendiague eta bere emazteak ostatü bat hartzen düe, eta

familiatzen dira, bi haur galtzen dütüe, Maria eta Francisco, biga

baratzen dira, Martin eta Julia "Maruja" deitzen züena.

Jelki José Mendiague, Margarita eta hor ziren buraso eta haur saldo bat.

 

José Mendiague

84 - Ene emazte maitea

badizügü algarrekin

Eginik gaüza ederrik

denak bihotz honarekin.

 

Margarita

85 - Egia da ostatü honek

gütü gosetik hürrüntürik

Bena bestalde girade

zorigaitzak higatürik.

 

86 - Egün oroz (di)tit gogoan

Maria eta Francisco

Hain txipi joanik zelüalat

hori da züzengabeko !

 

José Mendiague

87 - Otoi ez egin nigarrik

bizia doazü aitzina

Eta gurekin hor dira

Martin bai eta Maruja.

 

Haur rak eta burasoak kantan.

 

88 - Penatürik heben gira

gure herriak ützirik

Eta baratü* direnak                                               gelditu, egon

gure lotüra galdürik.

 

89 - Esperantxaren izarra

haur güzien bihotzean

Argitzen dizü nasaiki

bakoitxaren begietan.

 

90 - Haurren botzen entzütea

gure aberastarzüna

Hürrün-minaren tapailü

handitzen dü batarzüna.

 

91 - Esperantxaren izarra

gogoan dügü baliatzen

Eta alde orotarat

Nahi direner hedatzen.

 

11. jelkaldia

 

1887 urtean, José Mendiague, Remigio Galdos eta Martin

Mendiaguek sortzen düe alkarte bat, hau da "Euskaldunak bat",

eta tabako enpresa bat zabaltzen ere Remigio Galdosekin.

Jelki José Mendiague, Remigio Galdos, Mar tin Mendiague

eta beste lagün zonbait.

 

José Mendiague

92 - Eüskaldün hanitx bagira

honat jinik lanealat

Zer egiten ahal dügü

horien biltzeko algarretarat.

 

Martin Mendiague

93 - Nik uste behar den orai

gela eder bat hasteko

Eta hedatü berria

denak dira hüilantüko.*                                       hurbilduko

 

94 - Bertsu, kantore, pelota

José hortan dük ganoa*                                      dohaina

Harrozale hizateke

berotzen beitük giroa.

 

Rémigio Galdos

95 - Beste xede handi baten

hiri ere aipatzeko

Bihar Josérekin diat

enpresa* bat zabaltüko.                                       lantegi, entrepresa

 

Martin Mendiague

96 - Alkarte bat egin dezagün

gaüza horien bürützeko

"Euskaldunak bat" dateke

izen hona horrentako.

 

José Mendiague

97 - Akort* niz lagün goxoak                                ados

züekin lan egiteko

Enpresa eta alkarte

horietan parte hartzeko.

 

Kanta V

 

Kantuz

 

Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi,

Kantuz igortzen* ditut, nik penak ihesi,            bidaltzen

Kantuz izan dudanean zerbeit irabazi,

Kantuz gostura ditut guziak iretsi,*                    irentsi

Kantuz, ni bezalakoak, hiltzea du merezi.

 

Kantuz pasatu ditut gau eta egunak

Kantuz izan dirade ardura* ene lanak,              maiz, usu

Kantuz biltzen nintuen aldeko lagunak,

Kantuz eman daitate obra gabe famak,

Kantuz hartuko ahal nau, gure Jeinko-Jaunak.

 

Kantuz eman izan tut*, zenbeiten berriak,          ditut

Kantuz gustatu izan zait erraitea egiak,

Kantuz eman baditut ainitzi afruntuiak,*              irainak

Kantuz barka ditzaten ene bekatuiak,

Kantuz egiten ditut nik penitentziak.

 

Kantuz eginez geroz, mundura sortzia,

Kantuz e(g)in beharko dut ene ustez hiltzia,

Kantuz emaiten badaut Jeinkoak grazia,

Kantuz idokiko daut San Pedrok atia,*              atea, borta

Kantuz egin dezadan, zeruan sartzia.

 

Kantuz ehortz nezaten, hiltzen naizenian,

Kantuz ene lagunek harturik airian,

Kantuz ariko dira ni lurrean sartzian,

Kantu frango utziko diotet munduian,

Kantu egin dezaten nitaz oroitzian.

 

Hitzak : José Mendiague

Müsika : G . Ler chundi, Belokeko beneditarra

 

 

12. jelkaldia

 

Maneko plaza berrian pelota partida famatüa izanen da,

Luis Sorhuet eta Belissario Lerrena, Pedro Arretche eta José

Mendiagueren kuntre.

Jelki Luis Sorhuet, Belissario Lerrena, Pedro Arretche

eta José Mendiague.

 

José Mendiague

98 - Egün plaza eder hontan

jente hanitx da jüntatü

Beharko dügü hon izan

bestela leküa hüstü.

 

Pedro Arretche

99 - Hirekilan ez nük lotsa*                                beldur

beste bi horientako

Ontsa hasirik girade

bidean irabazteko !

 

Luis Sorhuet

100 - Hartza eho* beno lehen                          hil, egin

biek larrüa saldürik

Azken püntüa hel arte

kasü ez dügü galdürik.

 

Belissario Lerrena

101 - Ene gain dük azken hüts hau

hortan lau püntürengatik

Galtzen diagü partida

biba egün irabazleak!

 

Pedro Arretche

102 - Jentea botzik* dügüla                              bozik, pozik

ikusten diat plaza hontan

Agian hontüren* deikük                                     molduko

kobla zonbait hor segidan.

 

José Mendiague

103 - Ospetsüki nahi nüke

dener kantarazi gora

Gure aheri* ederra                                              abesti, kantu

hau Gernikako arbola.

 

Denak elkitzen dira kantatzez Gernikako arbola, sonüak

lagüntürik (hau denek kantatü züen egün hartan, eta prentsan

agertü zen).

 

Gernikako arbola

da bedeinkatua,

Euskaldunen artean

guztiz maitatua

eman ta zabal zazu

munduan frutua

adoratzen zaitugu,

arbola santua.

 

 

13. jelkaldia

 

1894an, Juan Idiarte Borda Uruguaiko lehendakari.

Jelki Juan Idiarte Borda, Julio Herrera Obes aitzineko lehendakaria,

orai aholkari, eta Battle y Ordoñez horren alderdiko lehendakaria.

 

Julio Herrera Obes

104 - Hogeita bi egün beraz

igaranik* bozkatzeko                                          iraganik

Gerokoz zira hartürik

Lehendakari denentako.

 

Juan Idiarte Borda

105 - Orai gobernü bat azkar* indartsu

behar düt ezari plantan

Eta bakearen gisan

popülüa gurekilan.

 

106 - Montevideoko portü,

herrien arteko bide,

Eskola haur güzientzat,

denak oro ene xede.

 

Julio Herrera Obes

107 - Ene bermea badükek

gaüza horien egiteko

Eta behar bada haboro

lanez hire lagüntzeko.

 

Battle y Ordoñez

108 - Ni alderdiko nausia

orai berri* haütatürik                                          berriki

Indar eginen düt ere

adiskideek bermatürik.

 

Juan Idiarte Borda

109 - Eüskaldün seme nizala

erakutsiko düt dener

Altxatzeko gizarte bat

gustatüren dena oroer .

 

 

Kanta VI

 

Euskaldun baten kontseilua

Montevideoko presidentari

 

Karga handien azpian* jarria zirade,                pean

Izan duzun kar gua gora izanik ere;

Lurrian dena ezin altxa laguntzarik gabe,

E(g)in ahala egizu herriaren alde,

Zure obra ederren, denak beha gaude.

 

Zure baitan daukagu gure esperantza,

Laguntzalerik gabe ez gitazke altxa,

Beharretan girela badakizu ontsa.

Jendeak hartuz geroz zutan konfiantza,

Zuk ere ez dukezu laguntzalia falta.

 

Nahi gabe ezartzen zaituzte ohoretan,

Euskal Herrietako moda ederretan,

Erakuts diezozute, obra guzietan,

Ez zirela bakarrik "vasco" arropetan*,               jantzietan

Euskaldunen odola duzula zainetan!

 

Euskaldunen sinestia, hau da zuretako,

Makurrak dituzula ontsa arranjatuko ;*             antolatuko

Uste dugu ez girela hortan tronpatuko,*           nahasiko,

Denbora jinen denian obren ikusteko,             enganatuko

Oihu eginen dugu: "Emak-hor , Juazinto!".

 

Gizonek egin obrak ez ditazke gorda,

Guziek bistan dugu Artigas-en obra,

Konfidantzan emana, zure eskuian hor da:

Hori, behar bezala ditaken kontserba*,            atxiki, begiratu

Entsegu bat egizu, Idiarte Borda !

 

Hitzak : José Mendiague

Ahairea: Sophie Larrandaburu

9, 10, 16, 17, 18 gerren bersetak kantorean hartürik.

 

 

14. jelkaldia

 

1897ko martxoan, güdükan Blancos eta Colorados, Aparicio Saravia

alde batetik eta gobernüko güdariak bestetikA. gorrilaren 25an, Avelino

Arredondok ehaiten dü Juan Idiarte Borda Lehendakaria Montevideoko

katedralatik elkitzean.

Jelki Aparicio Saravia eta bere güdariak türken bortatik.

 

Aparicio Saravia

110 - Gure Lehendakari hau ez

bere aldekoen baizik

Saihets üzten dütü besteak

gosez ahoak zabalik.

 

111 - Behar dügü borrokatü

Idiarte Borda kanporatü

Beste gizarte bat orai

hobeago adelatü.

 

Muñiz

112 - Idiarte Bordaren ganik

kargüa düt lehertzea*                                          zapaltzea, zapatzea

Oldarzale, bühürrien

armez gaur igaraitea.

 

Güdüka, bi aldetan hil, Blancos taldea ützül beren aldetik,

eta Colorados taldea kiristien bortatik.

Sartzen dira erditik Juan Idiarte Borda eta bere lagünak.

 

Juan Idiarte Borda

113 - Katedral handi hontan

entzünik meza ederra

Orai behar dügü denek

bidea hartü behera.

 

Avelino Arredondo

114 - Ni beti bazter ützirik

alderdikoek trüfatürik*                                        isekaturik, adarra jorik

Egitate honez orai

nizate mendekatürik.

 

Tiro bat entzüten da.

 

Juan Idiarte Borda

115 - Adio* ene Herria                                        agur

kargüa, (e) ta familia,

Zelüalat joan behar

hilik niz denaz etsia.

 

Hilik erortzen da Juan Idiarte Borda, bere alderdiko kide batek

ehorik (Avelino Arredondo), lagünek eramaiten düe ixilik.

 

 

15. jelkaldia

 

1897-ko abentüaren13an, hiltzen da Jan Batista Otxalde

bertsularia, Harguindeguy apezak ez dü korpitza Bidarraiko elizan

sartzea üzten eta ehortzirik da mezarik gabe.

Jelki Harguindeguy apeza, Antxordoki mera, serora bat,

Otxalderen aüzoa eta lagün zonbait.

 

Otxalderen aüzoa

116 - Egün Herrian badügü

gizon handi bat zentürik

Hau da Otxalde poeta

mündüan ezagütürik.

 

117 - Züer bürüz hortarakoz

horra nintzan hitzartzeko

ehortzeta* nola dügün                                        ehorzketa

algarrekin plantatüko.

 

Antxordoki mera

118 - Ameriketan ützirik

familia bat osorik

Honat jin zaikü auherrik*                                   alferrik

ez dü merexi ohorerik.

 

Serora

119 - Izen horren entzüteak

biloa* deit eraikitzen                                            ilea

Okerkeria baizik ez dü

bere üngürüan hedatzen.

 

Harguindeguy apeza

120 - Mezarik gabe dateke*                                izanen da, izango da

gaur honen omenaldia

Debekatzen deiot arren

eliza hontan sartzea.

 

Otxalderen aüzoa

121 - Jinko Jaunaren etxea

ez da denen aterbea ?

Sinestea hola ikustez

sortzen zait düda handia !

 

Oro joan.

 

Jelki aingürüak, eta kanta.

 

122 - Jinko honaren legea

ez da gizonen elea

Behin denak ohitüren

galdürik dela fedea.

 

123 - Amodio hatsarekin

heltzen gira eskentzera

Guri behatzen direner

zelükoen izaera.

 

Jelki José Mendiague eta bere emaztea.

 

Margarita

124 - Entzün düzüa berria

Otxalde bertsularia

Hil dela Eüskal Herrian

zer gizon maitagarria.

 

José Mendiague

125 - Lantüren düt kantorea

bai eta omenaldia

Ameriketan hau beitzen

egiazki preziatüa.

 

 

Kanta VII

 

Jean Bautista Otxalderi

 

Otxalderi hasten naiz bi bertsu kantatzen ;

Esperantzan nauela zerutik aditzen.*               entzuten

Nahiz gure aldetik apartatua* den,                   bereizia,

Obra ederra frango utzi dauku hemen,             

Haren izena aise* ahantz ez dadien!               urrundua

 

Euskal Herrian alde egin du indarra,

Ikusiz bazutela zerbaiten beharra;

Omore onarekin sortu zen mundura,

Beti ibili izan da batetik bertzera,

Gazte eta zaharren alegeratzera.

 

Bertsulari ederra Otxalde edo Borda,

Hoberik izan denez bada mila duda :

Munduan pasaturik hainitz negu eta uda,

Adinaren konforme* mundutikan joan da;       arabera

Sortzian ekarri zorra hola pagatzen* da.           ordaintzen

 

Sekulan gal ez dadin Euskaldunen fama,

Segitu behar dugu harek hasi lana.

Errespeta dezagun jaun haren izena,

Hoi da gure ganik merezi duena,

Estimagarri baita halako gizona.

 

Hau da nik Otxalderi eman dudan meza ;

Bakotxak bere partez hoinbertze egin beza !

Inkomodatu* gabe elizan apeza,                      destorbatu,

Zoin gure etxetarik eginez otoitza.                     molestatu

Jainkoak bertsulariak zeruan har bitza !

 

Hitzak : José Mendiague

Müsika : Jean-Louis Aramburu

 

1, 3, 4, 7, 8 gerren bersetak kantorean hartürik.

 

 

16. jelkaldia

 

Otxalde hilik, Bidarraiko hurbenedikatüetako igelak agertzen dira,

trüfatzen dütüe joanik diren Eüskaldünak.

Jelki Bidegarazi, Luhosopiper, Eletarrapata, Zinkurin,

Zakütto eta Sardemihi.

 

Bidegarazi

126 - Joan diren Eüskaldün horik

ezdeüs elibat* dirade                                         batzu(k)

Ürgülüz oro beterik

gü denak ados girade.

 

Luhosopiper

127 - Musak* hütsik jiten zaizkü                       boltsak

zonbait berriz herriala

Erraitez Ameriketan

Hontarzünak* dütüela.                                       ondasunak

 

Eletarrapata

128 - Bai eta koblakan ere

nausitzen ari direla

Handixko da balentria

ikusi eta nibela*.                                                  maila

 

Zinkurin

129 - Beste zonbaitek etxeak

heben dütüe erosten

Lürrak eta kabaleak

behardünanter elkitzen.

 

Zakütto

130 - Behar badügü etxeki

gure herria bizirik

Horiekilan harremanak

hobe dira bekantürik.

 

Sardemihi

131 - Ütz ditzagün kandela horik

beren artean bizitzera

Eta goatzan algarrekin

apezaren behatzera*.              entzutera, aditzera

 

 

17. jelkaldia 

 

1900an Buenos Aireseko Euskal Etxea eraikitzen düe, Martin

Errecaborde, Juan Sébastien Jaka, Jean-Pierre Passicot, Aita

François Lapitz, Pierre Goyhenexpe eta horien lagünek, eta gero

zaharretxea, ikastegia, eliza eta beste.

Jelki Martin Errecaborde, Aita François Lapitz, Juan Sébastien

Jaka, Jean-Pierre Passicot, Pierre Goyhenexpe eta horien lagünak.

 

Jean-Pierre Passicot

132 - Eüskaldünen bakidea*                            elkartea, erkidegoa

egün oso handitürik

Behar dügü zerbait egin

hortan gira adostürik.

 

Martin Errecaborde

133 - Ene lürretan badüket

aski lekü denentako

Algarrekin dügün altxa

Eüskal Etxe bat hortako.

 

134 - Sos zama handi baten ere

orai prest nük ezarteko

Trinket eta gela baten

berririk eraikitzeko.

 

Juan Sébastien Jaca

135 - Zure borontate honak

egiazki gütü hunkitzen

Hola hegatz* bat dükegü                                     teilatu

oraidanik behardünen.

 

Aita François Lapitz

136 - Ahal günüke ber gisan

eliza bat esküratzen

Ikastegi, Zahar Etxe

denak algarri kokatzen.

 

137 - Gogoan düt meza eüskaraz

sinesdüner eskentzea

Jinkoaren mezülari

ororentzat izatea.

 

Pierre Goyhenexpe

138 - Zazpi probintzietarik

heltzen dirade jenteak

Heben badükegü hola

non algar jünta ideiak.

 

Jean-Pierre Passicot

139 - Izentatü berri beniz

alkarteko nausi berri

Nahi nüke jinarazi

bizpahiru bertsulari.

 

Martin Errecaborde

140 - Gaüza horien ospatzeko

beharko dük bildü hona.

Koblakari famatüa

hau da Mendiague jauna.

 

Denak erretira.

 

 

18. jelkaldia

 

1900an, goresmenak Euskal Herritik joanik izan diren poeter,

Iparraguirre, Otxalde eta Otaño.

Jelki José Mendiague, Margarita bere emaztea, Martin Mendiague

eta Rémigio Galdos.

 

José Mendiague

141 - Deitürik niz harat honat

kantore kobla hontzeko*                                     moldatzeko

Plazerez beti noazü

üsantxaren ez galtzeko.

 

142 - Bena beti gogoan dütüt

gurekilan egon diren

Iparraguirre, Otaño

poeta handiak ziren!

 

Margarita

143 - Otxalderen hiltzeak ere

denak gütü minberatü

Audela* hau deiküe han                                      gaineala, gainera

mezarik gabe lürpetü!

 

Martin Mendiague

144 - Ez üken gaur bihozminik

zü zira ezagütürik

Urüguain et(a) Argentinan

orai denek galtatürik.*                                          eskaturik

 

Martin Mendiague

145 - Zure idazlanak ere

oro dira hedatürik

Baionan, Kalifornian

arrakastaz honartürik.

 

Rémigio Galdos

146 - Zure bizia eder da

kausitü düzü denetan

Lanean eta kültüran

hor zira aitzindarietan.

 

Margarita

147 - Badakit ene gizona

gaur zure idatz mündüan

Ahaireak eta hitzak

dirate osto gainean.

 

 

Kanta VIII

 

Euskaldun ber tsulariak

 

Lehengo bertsulari zaharren izenak,

Ez ditu ahantzi behar Euskalduna denak:

Heiek egin dituzte beti obra onak,

Zerbait ikas dezake hetarik gizonak ;

Estimagarri dira halako presunak;

Ontsa mereziturik badituzte famak.

 

Bertsulari onak ziren Katso eta Etxahun,

Halakorikan orai ote dugu nehun ?

Heiek egin dutena, guk egin dezagun:

Debrua utzi eta Jainkoa har lagun.

Bi pelegrino ziren, ohora ditzagun !

Agian Jainko Jaunak berekin (di)tu egun!

 

Jan Bautista Otxalde eta Elizanburu,

Heien obrak oraino gogoan ditugu:

Erakutsi daukate nola errespetatu,

Ez ginukela behar nehor ofentsatu;

Jaun heien konseiluak behar (di)tugu hartu,

Ez dakienak beti ikastea on baitu.

 

Putxuna, Bordaxuri, huna bi Hazpandar ,

Isturitzen Karrankak e(g)iten zuen indar .

Oi, zer bertsularia, Kanbon Lohiotxar !

Ezin bentzutu dute egundaino elgar.

Bat bertzia baino hobe, norbait izan behar .

Guzientzat nagusi izan da Xenpelar .

 

Bertze bertsulari hainitz izan da munduian,

Ontsa estimaturik gizonen artian,

Kantatu izan dutena, omore onian,

Jendez inguratuak, trankil bihotzian.

Guk desira dezagun, hetaz oroitzian,

Jainkoak atxik ditzan bere sahetsian.

 

Hitzak: José Mendiague

Ahairea: Sophie Larrandaburu

 

1, 2, 6, 7, 8 gerren bersetak kantorean hartürik.

 

 

19. jelkaldia

 

1912ko agorrilaren 15ean, Montevideo-ko"Euskal-Erria" alkarteko

lehendakaria, Nikolas Inziar te, ospatürik da bere etxean

Mendiagueren bertsuekin.

Jelki Nikolas Inziarte, José Mendiague, Beltran Bidegaray,

bi kantari eta jente saldo bat.

 

Nikolas Inziarte

148 - Agurtzen zütüet oro

jinik saldoan* gütara                                           talde handian, ostean

Euskal Herriaren hatsa

heltü da besta* hontara.                                     festa

 

Nikolas Inziarten emaztea

149 - Hebenko jei güzietan

üdüri zait han girela

Eüskal Herriko giroa

gurekilan beti dela.

 

José Mendiague

150 - Musde Intziart orai zaitugu guziek felizitatzen*,             zoriontzen

Ikus dezazun gure desira zuretzat nolakoa den;

Berrogeita hameka urte egun dituzu konplitzen*,                  betetzen

Hemendik harat bertze hainbertze agian dituzu eginen!

 

Beltran Bidegaray

151 - Montevideo-ko "Euskal-Erria"-n zu zaitugu gidaria,

Segur ez baita zure eskuan kargua gaizki ezarria:

Kontseilu onak emaiten (di) tuzu, ongi erakutsiz bidea,

Unionean* bizi dadien gure arraza noblea.                           batasunean, baturik

 

Kantariek

152 - Euskal Herriko kostuma* ederrak zuri ez zaizkizu ahanutzi usaia,

Etsenplu ona eman daukuzu, denek dezagun ikasi,

Zenbaitek aise e(g)iten ginuen oihu kantu eta jauzi,

Holakorikan ez baiginuenA meriketan ikusi.

 

153 - Zure etxean aditu dugu tanboril eta xirula

Zahar batzuek uste ginuen arras gaztetu ginela,

Hirur-hogoita-zortzi urteko bat, beroturik odola,

Ezin egonez dantzan hasi zen, mutil gazte bat bezala.

 

1, 2, 6, 7 gerren bersetak kantorean hartürik.

 

Fandango batekin ürrentzen da jeia.

 

 

20. jelkaldia

 

1912an, agertzen dira Urüguaiko emazte mihiokerrak, Eüskaldün

letxeroen eta ostaleren jorratzeko, kültüra gabe direlakoz

eta hur ezarten ezneari.

Jelki oro Türken aldetik.

Kükümarro

154 - Bazter orotarik heltü dira

eüskaldün gosegorriak

Gure lanaren hartzeko

egiazko asegarriak.

 

Nahaspuila

155 - Ezne saltzale direnak

bertan oro aberastürik

Eznean hur ezar eta

erostünak koditürik.*                                           izorraturik

 

Karrakots

156 - Ostaler nausi zonbaitek

eskentzen mehe mehea

Etxenko ardo gorria

hurarekin nahasia.

 

Kasamierda

157 - Kültürarik gabe dira

espainolik ez emaiten

Beren artean bizi dira

bestekilan ez mintzatzen.

 

Kaskopela

158 - Holako jente arraza

behar lizate atetü*                                                metatu

Itsasontzietan ezari

eta hebentik baztertü.

 

Küskühüts

159 - Aski denbora galdürik

goatzan horien zirikatzera

Oldartzen balinbadira

presontegian ezartera.

 

Denak erretira.

 

 

21. jelkaldia

 

1914an, artzainak Ursuia mendian Hazparnen, aipatzen düe Mendiague

bertsularia eta gerla. Jelki artzainak.

 

Petti Irigoyen

160 - Egün hon artzain lagünak

bortüan agitzen girenak

Amerikatik badütüt

idatziz berri xüxenak.

 

Marti

161 - Aipatzen düzü Mendiague

atzoko gazte lagüna

Honen poesia orai

heben dügü ezagüna.

 

Battitta

162 - Horri esker heltzen dira

honarat artino berriak

Eta ahaide batekin

ahazten ezinbesteak.

 

Pette

163 - Zorigaitzez gerla baten

keinüak Alemanian

Eta Frantzia dateke

gure gazten beharrean.

 

Allande

164 - Ez da bizia zeditzen*                                  gibeltzen, makurtzen, plegatzen

handien ükaldietan

Kanta dezagün goratik

esperantxa mendietan.

 

Denek kanta.

 

Kanta IX

 

Artzainak kantan

 

Artzain hanitx mündüan, hedatürik mendian

Egoiten dira berak, nigarra begian

Aizea mezülari, denez egarrian

Eüskal Herri maitea, beren bihotzean.

 

Zer lizate bizia, hazkuntza gabetarik

Hirian jente franko, bertan gosetürik

Ezagütza jinen da, behin ohartürik

Artzaina behar dela, noizbait honartürik.

 

Egon gitean beraz, ber alkartarzünean

Arbasoen xendetan, handitarzünean

Historiak beiteikü, erreka lüzean

Emanen oparia, gure bihotzean.

 

Arrapika:

Egün, artzainak, kanta goratik gure filosofia

Zelüan ar gi, bihotza laxü, güne paregabea

Ahaire batek emaiten deikü, agoñü* berezia              kalipu,

Kanta goratik egün, artzainak, gure libertatea.           kemen

 

Hitzak : Jean Bor daxar

Ahairea: Arnaud Laphitz

 

 

22. jelkaldia

 

1916an, Hipólito Yrigoyen Argentinako lehendakaria, honek plantan

ezarri nahi dü beste gizarte bat, agertzen da bere ministroekin.

Jelki Hipólito Yrigoyen, Domingo Salaberry (diruzaintza),

Honorio Pueyrredón (laborantxa), José Salinas (justizia eta eskola)

Helena Yrigoyen (bere alaba).

 

Hipólito Yrigoyen

165 - Gizarte honen hobetzeko

egün kargü bat düt hartzen

Ene ministro güziak

züekilan niz abiatzen !

 

166 - Europan gerla handia

horrek dü gose gorria

Beharrezko izanen da.

gure saihets egoitea.

 

167 - Estatüaren mozkina

behar dügü partekatü

Egünean zortzi oren

laneko ere finkatü.

 

Honorio Pueyrredón

168 - Badakit nahi dütüzüla

hazkuntza (e)ta laborantxa

Zinez aitzinarazi

eskentü ere sos lagüntza.

 

José Salinas

169 - Alokaidüen plomatzea

etxauetarik ohiltzea*                                            haizatzea, uxatu

Hori date zurekilan

xede preziagarria.

 

Helena Yrigoyen

170 - Indianoen egoera

egün beraz xüxentürik

Zuri esker dira horik

beren lürrez jabetürik.

 

Hipólito Yrigoyen

171 - Badügü zer egiteko

denak zidee* beharrezko                                    ziraie, zarete

Züekilan ez niz lotsa*                                           beldur

dena dügü kanbiatüko*.                                      aldatuko

 

172 - Goatzan arren* algarrekin                         beraz

bürüaren arintzera

Kanpoan den besta* hortan                                festa

kültüraren gozatzera.

 

Jelki, hiru kantari (gizon eta emazte) kantatzen düe "Virgen

morenita" kantorea, eta dantzari talde bat eskentzen düe

"Chacarera" dantza.

 

 

Kanta X

 

Virgen morenita

 

Virgen Morenita, virgen milagrosa

virgen Morenita te elevo mi cantar

son todos en el valle devotos de tus ruegos

son todos peregrinos señora del lugar.

 

Virgen Morenita, india fue tu cuna

porque india tu naciste, por la gracia de Dios

asi somos esclavos de tu bondad divina

asi somos esclavos de tu infinito amor.

 

Asi sera, virgen mia

mereces el respeto y la veneracion

por eso yo te canto te elevo mis plegarias

y pido que escuches mi ruego por favor.

 

Virgen Morenita, santa inmaculada

virgen morenita señora del lugar

tu gozas del respeto y cariño de tus hijos

asi los pelegrinos te rezan en tu altar.

 

Virgen Morenita, india te llamamos

porque india tu naciste por la gracia de Dios

asi somos esclavos de tu bondad divina

asi somos esclavos de tu infinito amor.

 

Asi sera, virgen mia

mereces el respeto y la veneracion

por eso yo te canto te elevo mis plegarias

y pido que escuches mi ruego por favor .

 

Hitzak eta ahairea : Herrikoak

 

 

23. jelkaldia

 

1930an, Maruja Mendiague (José-ren alaba), horren senarra

Léopoldo Tosi eta semea Lionel, Eüropan izan ziren bidajez.

Han, Kattalin Mendiague, José-ren arreba agurtü züen Hazparneko

ospitalean, beren ützülia kontatzen düe.

Jelki Léopoldo Tosi, Maruja, Lionel Tosi, José Mendiague

eta Margarita bere emaztea.

 

José Mendiague

173 - Europako üngürüa*                                 ingurua, itzulia

orai beraz ürrentürik*                                         bukaturik

Zer dira hanko berriak

horrez niz arrenküratürik.*                                arranguratua, kezkatua

 

Lionel Tosi

174 - Eni ontsa gustatü zait

alde hartan etxegintza

Lürralde miresgarrian

üken zünüan egoitza.

 

Léopoldo Tosi

175 - Zinez kanbiatü omen da

Eüskal Herrian gizartea

Industriak ekarri dü

biziaren hobetzea.

 

176 - Bena bestalde eüskara

entzüten da gütiago

Mügaren bi aldeetan

debekatürik ezinago.

 

Maruja Mendiague

177 - Hazparnen igaraitean

agurtü dügü Kattalin

Zure arreba maitea

hau zen hank(o) ospitalean.

 

José Mendiague

178 - Kattalin gurekin egonik

orai han da xahartürik

Ni aldiz ützüli gabe

nizate* heben zentürik.                                         izanen, izango naiz

 

179 - Bena bizia düdano

idatziren düt gaixoa

Herriari etxekirik

aitzina dadin geroa.

 

Oro joaiten dira.

 

 

24. jelkaldia

 

1937an, setemearen 12an, hiltzen da José Mendiague. Bere bi

haurrak agertzen dira, Martin eta Maruja, honen senarra Léopoldo

Tosi eta semea Lionel, apeza eta aingürüak.

Jelki José Mendiague, Maruja Mendiague, Martin Mendiague,

Léopoldo Tosi eta Lionel Tosi.

 

José Mendiague

180 - Egün zinez einherik* niz                         akitua, nekatua

bularreko min batekin

Azken orenak dütüt gaur

igaraiteko züekin.

 

181 - Banoazü kantarien

kobla egile lagünen

Zelüalat agurtzera

parka penadünek heben.

 

Maruja Mendiague

182 - Eüskal Herriarentako

egin düzü ezinago

Horrez orituren dira

behin Eüskaldünak oro.

 

Jelki aingürüak, eta kanta.

 

183 - Nekeziaz bizitzea

joailearen zortea

Latza herriaren hatsa

ordaritako peküa.

 

184 - Zelüko bortak ideki

bihotz hon den jenteari

Kültürer zabal denari

Jinkoak düke opari.

 

Azken otoitza kantatzen dü Mendiaguek.

 

 

Kanta XI

 

Euskaldun guziak bat

 

Lapurdi eta Baxenabarre, Xuberoa eta Nabarra

Gipuzkoa eta Bizkaia, zazpigarrena Araba,

Guziek elgar atxik dezagun, neholere ahal bada,

Aiten kostumak* segi ditzagun, galdu ez dezagun Ama.                 usantzak

 

Nahiz Frantzian ala Espainian, joan den denbora handian,

Gure mintzaia nahiz galerazi ari dirade lanian ;

Ama utzi-eta, Amaizuna har , gerta liteke orduian;

Geldi gaitezen gure Amarekin, hoberik ez da munduian.

 

Euskal Herriak gaizki gabiltza, joan den aspaldi handian,

Batzu Kastillaz, bertziak Frantsesez ari gira solasian;

Denen ikastia gizonak on du, aise ibiltzeko munduian,

Bainan euskara atxik dezagun ahantzi gabe buruian.

 

Gure Aitamen aitek erranak behar ditugu sinetsi:

Ez dela behar gure Herrian euskara baizik onetsi ;

Euskaldun sortu, Euskaldun bizi, Euskaldun hil eta ehortzi,

Munduan hori e(g)iten duenak, zerua duke merezi.

 

Hitzak: José Mendiague

Ahairea: Jean Bordaxar

 

1, 3, 6, 20 gerren bersetak kantorean hartürik.

 

José Mendiague hiltzen da, eta familiakoek eramaiten düe,

kantuz kantoriar en müsikar ekin eta azken bersetaren

kantatzez.

 

Kantuz ehortz nezaten, hiltzen naizenian,

Kantuz ene lagunek harturik airian,

Kantuz ariko dira ni lurrean sartzian,

Kantu frango utziko diotet munduian,

Kantu egin dezaten nitaz oroitzian.

 

Dantzarien omenaldia.

 

 

Azken perediküa

 

185 - Gogo honez deitzüegü

gure eskerrak eskentzen

Herri txipi hontan oro

egonik guri behatzen*.                                        entzuten, aditzen

 

186 - Betidanik hedatürik

izan dira Eüskaldünak

Oroetan famatürik

langile oso zügünak*.                                          txukunak

 

187 - Egün gure bidajea

Amerikan ützülia

Zabaltüren ote deikü

jakintzaren egarria.

 

188 - Historia ere bazen

trajeriaren barnean

Aspaldian izan beita

eüskaldünen egoeran.

 

189 - Mendiague Hazpandarra

oso zen euskaltzalea

Hürrün bizitürik ere

herriari etxekia*.                                                    atxikia

 

190 - Urteak igaran dütü

kantore (e)ta kobla hontzen

Eta poeta handia

bere denboran izan zen.

 

 

- Ameriketan eüskara

egün ere entzüten da

Eta heben baztertürik

mintzajearen segida.

 

192 - Mündüan ezagütürik

eüskaldünen izatea

Agian hortik jinen da

zazpiak baten bidea.

 

193 - Gure gizarte maitea

behar günüke laüdatü

Oroen indarrarekin

behar badü aitzinatü.

 

194 - Berriz arren esker mila

popülü maitagarria

Algarrekin gozatürik

kültüraren ütürria.

 

 

Kanta XII

 

Algarr ekilan

 

Behin herritik, abiatürik, bihotz puxka bat ützirik

Besteak aldiz, heben egonik, bena egün ohartürik

Gure xokoan, kültür erroak, beti direla bizirik

Hortakoz gira, Arrokiagesak, pastoralari lotürik.

 

Agur bero bat, mündü güziko eüskaldün hedatüari

Ikusten dira, züen semeak, bermatürik eüskarari

Eüskal Herria, jünta dezagün, züen espiritüari

Gure haurrekin, ezagützeko, hau dela baliagarri.

 

Egünko jeian, bertsularia, bai eta gizon handia

Haren eleak, eta bizia, Eüskaldünen izatea

Gure lagünak, joan zideenak, maite züez oritzea

Zabal ditzagün, zübü berriak, altxatzeko aberria.

 

Arrapika:

Algarrekilan, abiatzen gira, xede baten bürützera

Txipi handiak, gazte xaharrak, herriaren aidatzera

Düden aizea, lotsen kargüa, kültüraz gaur tapatzera

Historiaren mürrü lüzean, harri baten pausatzera.

 

Hitzak eta ahairea : Jean Bordaxar

 

 

 

ESKERRAK:

• Herriko etxeari

• Herriko dendarier (andere jostüner)

• Arrokiagako lagüntzale güzier

• Diharüz lagüntü gütüen güzier

Arrokiaga alkartea

Bereziki, eskertzen dütüt :

• Jean-Louis Davant (batuazko hitzentako)

• Euskal Argentina elkartea

• Ipar Ameriketako Euskal Elkarteak

• Leonat Egiazabal

• Arrokiagesak

 J. Bordaxar

 Xahakoa

Pastoralaren bildüma

Xahakoa pastoralak, 20. mentean Barkoxen bizi eta Xiberoan

famatürik izan den Alexis Etchecopar-Attuli idazle eta koblakariaren obra

agerialat ekarten dü.

Hontü zütüan kantoreen bidez, pastoralak bere gazte denbora aipatzen

deikü Bigerren Mündü Gerlako gertakariekin : Alemanak gure herrian

nausi, iheslarien Espainialat igaranarazleak, 1944ko üztailako sarekada,

miliziak herriko gazte baten ehaitea, eta, azkenean, libratzearen

boztarioa.

Gerla ondoak, berriz, erakusten deikü eüskal kültüraren aberastarzüna

eta inportantzia, Attuliren eta Barkoxtarren bizian. Taigabe

bazüan – eta bazüen – ohidüra edo ürazaharren berritzeko axola eta

hori bereziki agertü zen 1946ko maskaradetan, non eta emazteek

beitzütüen emazte kargüak etxeki.

1953. urtean, Martxe Eiharzet eta Pierra Bordaçarre “Etxahun-Iruri-k”

builtatürik, pastoralak kanbio handi bat bizitü züan, “Etxahun koblakari”

pastorala hontzeareki eta emaiteareki. Ezi, Eüskal Herrian lehentze zen

baliatzen eüskal historian hartü aipagei bat. Pastoral horren arizale nausietan

ziren, besteak beste, Lohidoi, Attuli…

Attulik, bere kantore eta koblen asmatzeko eta egiteko ütürria edireiten

züan kültüra agerraldietan, kantore edo koblaka zoin nausitzetan,

laborarien akodiñetan, gazteak hirialat desterritzean, ürzokako züan

aihoan, jei, feida eta merkatüetan eta – nola ez ? – eüskararen eta eüskal

kültüraren eretzeko bere maitarzün bizian.

Hanitxentako gizon misteriosa baratzen balin bada ere, koblakari

paregabeak ützi deizkü kantore eta ahaireetan aberastarzün handiko

pastak, hala nola Bedatsean, Erresiñola, Goizean goizik, Sor leküa

kitatü, Herriko bestak, Oilar zaharra… eta, oroz gainetik, bere ganore

animalaren marka den, Xahakoa.

 

Aitzin hitza

Neskenegün gaüetan

negüko gaü ixiletan

zer trahola herriko karrikan

makilak aireetan,

eta üdako gaü beroetan

ahaide deliziusetan

kantoreek oihartzüna züen,

aurten gure kartieletan

Tauladan agertüko zaitzüe,

Alemanak batetik, lagünak bestetik

historia da bena, hüllana haatik

Mügalari, kantari, errejent edo bertsolari

bidaje bat izanen da, gure iraganetik

agitü zena aipatüko da heben

eta ez dügü ahatzeko hargatik

Züer, jin zideener, eskerrak ororen partez

ohoratzen gitaitzüe honarat artino jitez

gure aldia da aurten, xiberotar kültürraren legez

eüskarari gahatürik gireno, ez gira bühürtzen bidez

pastoral maitaleak beti badirateke,

herriz herri aldizkatzez

Nahiz pastoralak aipagei düan gerla

gure artekoa izan beita düala güti herra

historiaren kantatzea ez dea plazerra

Attulik bizi zeno, üken züan ber-berra

hor dügü ützi deigün hondarea,

bada bide eginik, guri da jarraikitzea

"Ikas eta heda sügarra, bihotzeko argi ejerra"

Joanes Etxebarria

 

Lehen perediküa

1 - Pastoral adiskideak

zütüegü agurtzen

Gogobihotzez erraitez

dener honki jin1 Barkoxen

2 - Ohidüra xaharretan

urte oroz zerbait sortzen

Hogeigerreneko gei bat

dügü egün plazalatzen

3 - Herriko bizian sortü

pastoral honen herroak

Aipatüko beitütügü

egün gure etxekoak.

4 - Pastoral geia haütatzez

guretarik hüllanago

Agian da minberago

bai ere aberatsago

5 - Gur’ etxekoen gogoan

handi gerlaren zauriak

Behar ere ondotik jin

garaitzaleen erriak

6 - Eüskal kültür ildoari

eginen bi begiñika1

Lehen orai eta bihar

sortzen dü ele gillika

7 - Bena pastoral süjeta

zalhe arrezagütüko

Herriko seme poeta

kantari paregabeko

8 - Orai hortan üzten dügü

jarraikitzeko ildoa

Lagünekin deizüegü

eskentüren Xahakoa

 

1. jelkaldia

Eskolatik elkitzean, haurren solasak

Allande

9 - Egün Pierrak eramaiten

errejentaren oparia

Sakola zolan gorderik

dü Eüskaldünen harria

Battitt

10 - Ata badakik frantsesa

dügüla behar mintzatü

Errejentek gur’ eskolan

ama hizkuntza debekatü

Pierrot

11 - Bai bena Battitten gatik

niz eüskaraz elestatü

Allande

12 - Ta gük plantatü zepoan

bi zankoak gustüan sartü

Graxiusa

13 - Beti Larrajesek1 düe

errejentaren zigorra

Karrikako haurrak beno

lerratzen ago beitira

Alexis

14 - Trüfa, trüfa karrikesak

beitakizüe frantsesa

Kasü beti üngüratzen

beita errota ba(ra)tx-ba(ra)txa

Bi saldoak algarri hüllantzez

Pierrot

15 - Kolpü txarren egiteko

Germain

16 - Nous sommes les meilleurs c'est sûr

Alexis

17 - Beste gisaz aritzeko

Germain

18 - On va vous botter le cul

Teatre erditan bilaxkan hasten dira

Jelki eskolako errejenta

Achiari

19 - Ez zideeia ahalke

beti bilaxkan haur tzarrak

Frantsesaren ikasteko

bazüntüen ber ahalak

20 - Etxondoko bideak har

eta kasü züer bihar

Eüskal hitza ez dadin sar

harridünak dikek nigar

 

2. jelkaldia

Jelki aingürüak

Aingürüak

21 - Iratzar zitee otoi

Barkoxtar lagün ohiak

Eskentürik beitzaitzüe

pastoralaren argiak

Jelki Barkoxtar lagünak

Aingürüak

22 - Aurten herritarrek düe

xede berria haütatü

Züen istoria düe

gogobihotzez antzeztü

G. Lexardoi

23 - Leheneko denboretan

süjetak zütüen saintü

Gurekin pastoralean

oro düe peazgoratü

P. Lohidoi

24 - Bai erran izadak Germain

zer ote dügü eginik

Bena gure kargüetan

badatekea botzdünik

Bidegain (apeza)

25 - Aurride maiteak ez has

jokülarien jorratzen

Ohidüra düe zaintzen

eta hizkuntza lagüntzen

M. Eihartzet

26 - Zelüan urtez egonik

gure kültüraz barurik

Plazerez ezin bestean

jarraikiko dütüt gazteak

A. Attuli

27 - Nik aldiz gaine hontarik

so eginen gosez etenik

Haiek ez beitaküe

girela iratzarririk

Oro erretirat.

 

Sataneria

Jelki Brilili eta Piñolet Satanak.

Brilili

28 - Jei hontan laket izanen

gütük Piñolet xingilikan

Hilak ere arrapizten

beitütüe aldi hontan

Piñolet

29 - Idazleak ekarri dü

pastoralean iraültza

Ifernüa nahi badü

emanen deiogü giltza

Brilili

30 - Artean heda dezagün

gerla ta nahaskeria

Piñolet

31 - Lehen orai eta gero

dabila itxuskeria

 

3. jelkaldia

1939eko setemeraren 2an "mobilisazionea" Frantzia osoan.

Jelki Barkoxeko aüzapeza eta herritarrak.

Jelki armadako kolonela bere soldadorekin, petik.

Kolonela

32 - Egün hon Jaun Aüzapeza

eta herritar güziak

Egün güdaldeitzea dü

oihüstatzen Frantziak

33 - Hitlerren borrokatzera

deitürik gizon gazteak

Bai eta hartüko (dü)tügü

laborarien zaldiak

Bethular (aüzapeza)

34 - Gerla handitik ez gira

sendorik Kolonel Jauna

Ehün herritarrek galdü

beitzüen beren bizia

Maddalen

35 - Erran ezagüzü otoi

lüze datekeanez Jauna

Ama güzier ziküzü1

pizten sabeleko mina

1) zaigu

Kolonela

36 - Hitlerren armada ez da

bihar Frantzian sartüko

"Maginot" marra ükeitez

aisa dütügü zaintüko

Margaita

37 - Zure behatzez üdüri

geroa dela zohardi

Bena gerlak beti ekarri

nigar haboro beno erri

Kaiet

38 - "Apatea" aitzinean

esteki1 dütügü bohorrak2

Ta orai nola eginen

dütügü kanpoko lanak

Frantxoa

39 - Lotsa gabe ebiliko

gira aiten ürratsetan

Etsaiaren zanpatzeko

familia bihotzean

Iratzabal (apeza)

40 - Benedikatzen zütüet

partitzeko tenorean

Aitaren eta Semearen

Espiritü saintüaren izenean, Amen

Emazten kantorea

Amen nigarrak

Gerlak ebasten deizkü, egün gure haurrak

Aitzinetik eraman, ondoan senharrak

Nola gorde1, barneko dolümin azkarrak2

Algar lagüntzez, jünta ditzagün indarrak

Arrapika

Egün norek entzüten

amen deiadarrak

Egün norek ikusten

emazten nigarrak

Noiz ote bersortüko

süetenen garrak

Noiz ote argitüko

bakezko izarrak

Zertako jenteen baitan, da bortizkeria

Xuri beltzen artean, gerla ütürria

Zertako beti berrek, nahi poterea

Jinko sinheste gatik, odol isuria

Sortzen giren güziak, beigira aurride

Oro izan gitean, bakearen kide

Desbardinak bagira, zergatik ez hobe

Marda3 ützirik, egin algarrekin bide

Hitzak : Patrick Kanpo

Ahairea : Jean Bordachar

 

4. jelkaldia

1943eko arramaiatzaren 16an

Jelki Pelento eta ihesleak petik, eskaleretan üküratzen1 dira

Pelento

41 - Hebentik aitzina kasü

egizüe ihesleak

Barkoxe igaraiteko

traukatü2 behar bideak

42 - Herrian üsü kurritzen

gaüaz aleman miliza

Gorderen3 gira entzüten

bada boten herots4 latza

Teatreala igaraiten dira eta ebilten düen denboran tirokatürik dira.

Bakotxa bere alde iseatzen düe ezkapatzera. Pelento eskalere bazterrean

gordatzen da eta ihesle batek jarraikitzen dü

Pelento

43 - Aigü zalhe gordatzera5

salba ditzagün bürüak

Bagüntüan gure saldoan

Lau, bost ihesle faltsüak

Dupont (ihesle faltsüa)

44 - Orai ürhentzen joküa

igaraile traidorea

Jüdioen lagüntzalea

eginen deiat larrüa

Dupont-ek Pelento zurratzen1 düan denboran, jelki geztapoa musikarik gabe,

gainetik. Dupont lagüner mintzo.

Dupont

45 - Hau da gaüaldi ederra

ihesleak bahitürik

Ta haien igarailea

erdi hilik han ützirik

Klaus

46 - Aldi hontan lan baikorra

egin dü frantses milizak

Geztapori hitzemana

gaur etxeki dütü hitzak

47 - Oloruera eramanen

beitütügü ixtantean

Han bertan jakinen dügü

zer düen sabel barnean

Helmut (Pelentoren gana joaitez)

48 - Igarailea ezkapi

ziküzü "herr" kapitaina

Xehekirik2 zen bezala

hürrün dikezü Espainia

Klaus

49 - Gizon madarikatüa

herexatüren düzüe3

Ta hilik edo bizirik

bihar ekar ezazüe

 

5. jelkaldia

Jelki Waffen S.S.eko frantses miliza eta Attuli familia

Dupont

50 - Barda ezkapi ziküzü

ihesle igaraile bat

Züen semearekin dü

itxüraz egite hain bat1

Aita

51 - Gure semea ez düzü

aipatzen düzün gizona

Gaü orotan entzün beitüt

haren kurrunka2 ozena

Attuli

52 - Ez nüzü jaun soldadoa

hegaltatü den txoria

Barda etxen beinündüzün

gozatzen ene ohea

Helmut

53 - Eni üdüri zait aldiz

hobe dela ikertürik

Ontsa sogin ezazüe

bai, ez denez kolpatürik

Ama

54 - Orai ikusten düzüe

ez dela ez zauritürik

Etxen lotzen dena ez da

iratzartzen minhartürik

Dupont

55 - Barkoxtarrek egizüe

hebentik aitzina kasü

Arrajinen girelarik

izanen beigira kexü

 

6. jelkaldia

Gerla denboran, gazteek sonüak antolatzen zütüen Zetegitako bordan

Jelki : Attuli, Lohidoy, Larranda, Uthurri, J. eta M. Errande, A. Tiras....

Attuli

56 - Hau zen aire gaitza nüsten1

Barkoxeko karriketan

Miliza et’ Alemanak

oro beitziren zainetan2

Errande

57 - Jakin düe Barkoxerik

dela astean berritan

Iheslari igaraiten

libertate ametsetan

Lohidoi

58 - Bai ohartü nük beitüe

txakürrek gaüaz txanpatzen

Ari niz zonbat mila diren

"nazi"etarik ezkapatzen

Dantza llabür bat emaiten düe

Marie

59 - Hebenko basa soinüek

sortzen düe eztabada

Apezak eskentü deikü

kobesategiko taulota

Ana

60 - Ez dü aisa honartzen

jin gitean borda hontara

Gizonekin dantzatzera

et’ ideien kanbiatzera

Graxiusa

61 - Aranbeltzen1 omen düe

zonbaitek makia sortzen

C.F.P.ren üngürüan

gazteak emeki biltzen

Larranda

62 - Gü aldiz deitürik gira

Alemaniarat joaitera

Berrogeitabiko "klasa"2

S.T.O.ren3 egitera

Uthurri

63 - Horrengatik zonbaitek dügü

beste xederik gogoan

Espainialat ihestea

dügü orai bihotzean

Jelki kantariak oro

Argizagia jakile

Esküalde güzietan jenteak, hasi begien zabaltzen

Hitler-en lazdürek beitzütüen, beti haboro zanpatzen

Moulinen ildoan heben ere, herritiarrak1 antolatzen

Ehünka lagün hasi beitziren, bele arrotzen ohiltzen2

Arrapika

Ulünpeko güdükariek

Bele beltzak kitzikatü

Ta ihesle igaraileek

Esperantxa zirikatü

Eüskaldün makila esküetan, argizagia jakile

Barkoxetik gaüaz gaü igaran, hiru mila bat ihesle

Bele beltzek uxutürik bena, ebilten düdarik gabe

Lagünzale ümilak zütüen, Pelento ta Gorritepe

Gerla denbora lazgarrietan, biziaren itxaroan

Etsitürik egünaz pausatzen, karrika zolako bordan

Landar ühaitzaren3 jarraikitzez, ondotik bortü xendetan

Ebilten Belaiko portüala, libertate esperantxan

Hitzak : Patrick Kanpo

Ahairea : Arnaud Laphitz

 

7. jelkaldia

1943eko arramaiatzaren 24ean, Kotabarreneko itxesa.

Jelki ihesle saldoa bere igarailearekin, petik.

Jelki Kotabarren familia, gainetik.

Olazabal

64 - Egün hon etxeko jauna

parka beigira arrotzak

Espainiako ihes xendan

atzaman gütü argitzeak

65 - Gaü orotan ebilirik

horra niz galtegitera

Zure bordan pausatzea

arra biltzeko indarra

Kotabarren

66 - Jauna ez dit holaxe

nornahiri borta zabaltzen

Bena züen ikustez nola

ahal nüke ez honartzen

Olazabal

67 - Gogotik eskertzen zütüt

saldoaren izenean

Gaur arra jinen nitzezü

partitzeko ülün pean

Oro erretirat. Olazabal petik.

Ihesle saldoa gordatzera eta Kotabarren familia, gainetik.

Jelki musikarik gabe eta lasterkaz Waffen S.S.ak, petik.

Klaus

68 - Egün soldado lagünak

bada berriago Barkoxen

Salazale batek gütü

etxe hontara igorten

Dupont

69 - Iker ezazüe borda

kanpotik eta barnetik

Iheslari saldoa han

ote denez ohatürik1

Jelki soldadoren artean ihesle saldoa eta Kotabarren familia

Boris

70 - Hor (dü)tüzü "herr" kapitaina

han bahitü dütügünak

Etxe hontako jabeak

eta ihesle zügünak2

Heinz

71 - Bertan3 jakin beharda

nola heltü diren hona(ra)

Kotabarreneko denez

kaskopelat4 den gizona

Kotabarren

72 - Ez dügü deüs ikusteko

ihesle talde horrekin

Ez ganakizün5 sabaian6

zirela lo algarrekin

Durant

73 - Zer nahi gisaz norbait da

nontibaitik1 agertüko

Jüdioen lagüntzalea

ordüan atxilotüko

Klaus

74 - Lehen agerzaleari

eginen deiogü besta2

Bizi edo korpitz beitü

eginen azken "balada"

Oro erretirat : Kotabarren familia beren etxera, gainetik.

Ihesle saldoa aleman zonbaitekin Barkoxera, petik.

Waffen S.S.ak gordatzen dira taulada aitzinean.

J. Pierra Kotabarren agertzen da eskuineko bortan eta lasterkaz taulada

trebesatzen dü, Waffen S.S.ek ehaiten3 düe eta joaiten.

Jelki Kotabarreneko aitetamak.

Ama

75 - Gure haur ogengabea

hamazortzi urteetan

Aita

76 - Tiranoen balek eho

aitetamen doloretan

77 - Jinko honak madarika

ditzan S.S. soldadoak

Bai eta haiekin Frantses

salazale traidoreak

 

8. jelkaldia

1944eko üztailaren 10ean Barkoxeko gizon ororen biltzea plazan

Jelki : Wehrmacht eko Spielberg batailua petik eskalere zoletara

Spielberg

78 - Ene aleman lagünak

"Wehrmacht"eko soldadoak

Barkoxeko herriari

orai eginen agurrak

Hansberg

79 - Herri hontan gordatzen

pettarrean den makia

Gure südürraren püntan

oi! zer goitzarren1 handia

Belzberg

80 - Behar ditiagü etxeak

zolatik gain iharraustü2

Eta herriko gizonak

plaza hontara oro bildü

Gaizberg

81 - Ezar ditzagün lau kanu

plazalat üngüratürik

Hola aisa sasitarrak

egüerdiko bahitürik

Jelki Alemanak tauladala eta Barkoxtarrak txerkatzen dütüe.

Hansberg

82 - Heben dütügü bildürik

herri hontako gizonak

Ontsa so egin dezagün

hon dütüenez paperak

Spielberg

83 - Lehen soala düdatzen

gütüen jenten kenteak1

Bihar hartüko dütüe

Alemaniako bideak

Saldotik sei berezten dütüe : Léon Laberrondo, Henri Althaparro, Germain

Léchardoy, Clément Ascone, Justin Salaçar, Arnaud Hégoburu.

Belzberg

84 - Eliza ikertü dügü

salatü beiteiküe han

Gordatzen zela makia

ez dügü deüsere atzaman

Bethular

85 - Wehrmachteko Major Jauna

bahitü sei Barkoxtarrak

Hitzemaiten ahal deizüt

ez direla sasitarrak

Oro erretirat. Sei bahitürik izan direnetarik, Alemanek biga ehoko2

dütüe Tulusa ondoan (Léon Laberrondo eta Henri Althaparro),

haien korpitzak ez dira sekülan atzamanik izan.

Erdiko bortatik jelk makiako gizon bat, arma esküetan, müsikarik gabe.

Bordagarai

86 - Jinko honak begiratü

naü nazitiarren herratik

Herria ere salbatzen

dü süiaren itxesetik

 

9. jelkaldia

1945eko maiatzaren 8an, Arrikeneko trinketean, askatarzünaren besta.

Jelki herritarrak oro kantatzera.

Askatarzüna

Bost urteren bürüan, zer alagrantzia

Egün etxondoala, berriz ützültzea

Aitamen ikustea, ta besarkatzea

Herritarren artean, arrajüntatzea

Arrapika

Bake berriaren zedarri

Gira askatarzün egarri

Geroa amesten pizgarri

Alkartarzün sortzez algarri

Alkartarzünak deikü, indarra doblatü

Ingeles Amerikano, gurekin üztartü

Makiak Xiberoa, berak dü libratü

Arrano beltzak hola, azkenean goitü1

Gerlako herrak üztez, dabila geroa

Bihar eraikitzeko, mündü bat goxoa

Libertateak deizkü, zabaltzen besoak

Ahatze gabe gure, aitunen herroak

Hitzak : Patrick Kanpo

Ahairea : Sophie Larrandaburu

Arrapikaren ahairean dantzan hasten dira biazka (baltsa).

Larranda

87 - Zer goxo den senditzea

libertatearen hatsa

Abrekerien ondotik

berpiztüko esperantxa

Eihartzet

88 - Udüri zait behar dela

ohidürer arralotü

Gazteen deskantsatzeko

maskaradak antolatü

Helena

89 - Üsantxak oro dütügü

orai arte debekatü

Nahi günüke züekin

aldi hontan parte hartü

 

10. jelkaldia

Mezatik landa, Barkoxeko plazan

Jelki Salaberry apeza, Barkoxeko serorak eta emazte zonbait

Andere Handi

90 - Jaun apeza lagüngoa

nahi deizügü galtatü

Maskarada behar (dü)tüzü

neskatiler debekatü

Andere Txipi

91 - Neskatilentzat ez deia

ebanjeliotik kanpo

Jokü hortan aritzea

elizari egitez üko

Andere Xuri

92 - Beltzeriarekin kasü

Jinen delarik ülüna

Ezkont gabe ez dezen gal

beren lüma eijerrena

Salaberry (apeza)

93 - Ifernüko zepotik bil

ditzagün ardi galdüak

Gibelean beitirade

debrü txarren letaginak

Jelki ifernüko neskatilak

Gilikor

94 - Aurtenko maskaradetan

neskatilak agertüko

Kasü bertan1 aitzindari

ez (dü)tügünez ikusiko

Mihilüz

95 - Oilantekin badikiñe

motikoek zer ardüra

Etx’ aitzinetan diñagü

gaur hedatüren berdüra

Üzkütxüt

96 - Lerdo egünaz errigei

agertüko Atharratzen

Xiberoan beitütiñe

"le bordel ambulant"2 deitzen

Ororek

97 - Barkoxeko, Mari haurrak, ez plazetan dantzatzen

Ez et’ ere, behin ere, potikoekin mintzatzen

Bena gaüak, haiekilan, dütüe igaraiten

Ustez eta, Jinko Jaunak, ez dütüela ikusten

 

11. jelkaldia

1946eko maskaradak : arribada, barrikada, eta...

Xorrotxak (1946eko berseta)

98 - Barkoxeko maskaradak, aurten moda berri

Neskatila gazteak, ba(dü)tügü dantzari

Ez da ihorentako, hain estonagarri

Bozketan ez gütüeia, ber xedean ezarri

Kanta

Egünaldi eder

Egün neskatila gazteak

Goiz goizik jeikirik beitira

Harroki ezarririk toaletak2

Plaza hontan agertü dira

Ikusi nahiz aktür gazteak

Zoin eijer zalhe eta azkarrak3

Gero jinen delarik bralea

Izan nahiz haütatüa la, la, la...

Eüskal Herriko tradizione(a)k

Zaharrer (dü)tügü ikasirik

Amodioarekin beti

Haier gira fidel jarraiki

Gure herrian zahar eta gazteek

Odolean beitügü sartürik

Barkoxe izanen da beti

Muda zaharra(r)i etxeki la, la, la...

Hitzak eta ahairea : Alexis Attuli

Kadrillak emaiten dütüe

 

12. jelkaldia

Jelki Attuli aita semeak

Aita semeak (1950-1951)

Ene seme maitea igaran egünetan

Hik eman kantoreer beha laket nintzan

Begiak triste beitütük bai aspaldi hontan

Aitari erran ezak zer düan gogoan

Aita erranen deizüt zer den ene pena

Üngünetik joraiten ziztatzüt1 lagünak

Hiri xantieretan2 üztez laborantxa

Segürrago beitüe sosen ikustea

Laborantxa beitzaikü gibel ari segür

Hori zertako aldiz sosa beita zühür

Behar diagü bardin azkarki bühürtü

Jiten diren okerrer ororer eman bürü

Nekez ene ideia zurea üdüri

Zeren oraiko moder behar da jarraiki

Joaiteak handi dira jiteak aldiz ttipi

Ez da estonatzeko badoatzenean gazteak

Bihotza penatürik orai ikusten diat

Hik ere badüala lagünen deseina

Etxen ünionean praube bizitzea

Musa3 handienari desiratzeko da

Laborantxa lanetan bazterrik ez düzü

Goizetik arratseala bai ezin ürrentüz

Joaiten direnentako zortzi oren düzü

Pena apürrekilan paküak handi segür

Zortzi oren laneko hamasei pausüko

Hortan badük doblea despendiatzeko

Gazteak egün beitüe okasione franko

Defendü batere gabe gazte direlakoz

Ene bihotz tristea zer memento txarra

Alde batetik gazteak ütz ezak etxea

Bestaldetik zitazüt oihüz ari aita

Jinkoa erradazüt non düdan bidea

Aiten aitek izerdiz eraiki etxea

Bürüa apaltürik karrakatü lürra

Ikusiren dügüia kaparrek1 hartüa

Desertü bat bezala abandonatüa

Aita kontsola zite egonen nitzaitzü

Aiten aiten xedeak nik jarraikiren dütüt

Tentatü bidetarik orai niz hürrüntü

Amodio berri bat eni beitzaüt piztü

Aita baten plazera entzüten düalarik

Esperantxaren botza semearen ahotik

Familia txipi bat jiten zaiolarik

Zahartze irus bat düt ikusten segürrik

Mutil gazteak zidee orai guri beha

Otoi ez abandona züen sor leküa

Arauki etxeki aitaren kontseilak1

Züen eginbideak eüskaldün xedeak

Hitzak eta ahairea : Alexis Attuli

 

13. jelkaldia

Jelki Eihartzet eta Etxahun Iruri

Eihartzet

99 - Pierra adiskide hona

horra nitzaük agurtzera

Eta koblakariari

aholkü galtegitera

Etxahun

100 - Martxe Barkoxtar lagüna

jitez naük boztariotzen

Gure artean beigira

segretü gabe mintzatzen

Eihartzet

101 - Pastoral xede berri bat

nahi nüke plazaratü

Kiristino gei zaharrek

beinaie oso aspertü

102 - Biek behar günüke

pastorala erraustatü

Eüskaldün gei bat haütatü

nahi badük izkiribatü

Etxahun

103 - Ez diat aski dohainik

ofizio horrentako

Ta zaharrek ez deiküe

afruntüa parkatüko

Eihartzet

104 - Amesten düdan süjeta

Etxahun Barkoxekoa

Horren idaztez piztüko

Etxahun Irurikoa

105 - Gure argitzeko bada

Espilen eleberria

Ta Hazparnen emanen den

Larzabalen antzerkia

106 - Arizaletan güntüke

herriko botz ederrenak

Attuli, Lohidoi, Moxo

jokülari hoberenak

107 - Otoi abia gitean

hi idazle, ni errejent

Etxahun

108 - Ez deiat deüs hitzemaiten

ebili gabe Hazparnen

14. jelkaldia

Jelki Türk andereak

Añabeltza

109 - Hau da zurrumurrua

Martxen balentria

Plazalatü nahi din

Etxahun tristea

Añaubela

110 - Bazko zaharrez gei din

pastorala aurkeztü

Gaixkigile tzar horren

bizia laidatü1

Añaxuria

111 - Egin tin maleziak

sortzen eztabada

Itzaltürik zen herra

herri(a)n berpizten da

Kakel

112 - Herritarrak bortizki

zeitzo bai altxatü

Arizaleak baizik

doi doia tin bildü

Kakela

113 - Süjet saintüak üztez

bai eta frantsesak

Eüskaldün geiak haütatzez

janen zaragoilak1

Kakelina

114 - Kausitzeko dikeiñe

bilo hazkurdiña

Ondotik izateko

kültür lapatiña

 

15. jelkaldia

Jelki Barkoxtar lagünak

M. Eihartzet

115 - Pastoral horren sortzeko

ezagütü sofrimena

Bena ürrentü ondoan

handiago gozamena

Bidegain

116 - Etxahun Irurirekin

atzo zabaltü ildoa

Ororek jarraiki düe

eüskal geien hats beroa

A. Attuli

117 - Bizirik etxekitzeko

üsantxek behar berritü

Bena senditü behar da

non behar den üküratü1

P. Lohidoi

118 - Ez niz joan emazteak

sartü geroztik tauletan

Beren karrankak2 ez dütüt

maitatzen pastoraletan

G. Lexardoi

119 - Ez hintzan holako ertzoa

higatüren bat batetan

Emazteak ontsa txeste1

bahütü hire denboran

120 - Bai gozatüren hütüan

ordüan pastoraletan

Bai eta maskaradetan

aitzindari kargüetan

Lohidoi

121 - Badük zerbait erraiteko

mirailari egiok bi so

Erran zaharrak beitio

“etxen bele kanpoan ürzo”

Bidegain

122 - Afera berotü gabe

bego kalapitak hortan

Jinko hona isil ditean

ari(ar)az etzazü kantan

Attuli

Agian hala beita, eta oraino egia

Kantazale gaixtoa, isil ezin egona

Haietarik bagira, heben zonbait andana

Beharrien hausleak, eta hügüngarriak

Haütüak1 aldiz beha, noiz dükeen aldea

Kantari izateko, beharda botza sano

Jakin aire hanixko, eta berset haboro

Ezagützen düt bai hor, botza paregabeko

Izen txipia Pierrot, sinadüra Cherbero

Bihotzez bi hitz otoi, larga hadi Lohidoi

Lohidoiek kantatzen dü

Bi berset dolorusik, nahi dizüt kantatü

Plazer düzüelarik, jente honak behatü2

Berrogeita lau urtez, ni izan persegitü

Non ez zaitadanean, familia jelostü

Oroz arnegatürik, nahi nüzü partitü

Hartü nüan emaztea, aitak desiratüa

Ustez ükenen nüan, halaz haren bakea

Bena egin züalakoz, haren alte jartea

Eginerazi zeitan, funtsen partajatzea

Presun janerazteko, amak ützi partea

Adio Barkoxtarrak, zahar eta gazteak

Heben jente praubeari, ürrikal zideenak

Ziren gomendioetan, üzten dütüt ene haurrak

Ihoren sekursik3 gabe, diren malerus hurak

Jinkoak badakike, züek egin honkiak

 

16. jelkaldia

Jelki bi ihizlari1 gainetik eta, petik, Attuli mobiletaz

eta ihizlari arrotzak beste aldetik.

Attuli (eskaleretarik)

123 - Larrazkenarekin zaizkü

mendi bazterrak gorritzen

Ta ürzoekin batean

ihizlariak harrotzen2

Tauladala igaitez

124 - Oro zoinlehenka gira

Holtzarten gora ebilten

Güne hoberen hartzeko

azkorria3 beno lehen

Ürzo saldo bat igaraiten da eta ihizlari arrotzak aireala tiratzen dü

Attuli

125 - Nork ote deikü tiratzen

hüllankarien4 artean

Plaxotetik aireala

südürraren aitzinean

126 - Holako egiten düanak

ez da ez ihizlaria

Baizik eta aragiko

bi zankotako builtrea5

Ihizlari arrotzak teatre üngürüa egiten dü isil-isila eta mobiletako errotak xilatzen.

Attuli

127 - Gaixo ürzo ihizteka

sortzen dük bekaixteria

Eüskaldün ala arrotza

nor da honen egilea

Kantatzen dü

Kitroulérou

En revenant d'une journée de chasse

D'un pas traînant avec ou sans gibier

Le seul plaisir que rien ne remplace

C'est quand finit enfin la march' à pied

Et quand plus tard, calé sur sa machine

On sent les roues qui se fichent de vous

Pour repartir s'il faut plusieurs rustines

Il y a vraiment de quoi devenir fou.

Refrain

Qui troue les roues

Les roues des mobylettes

Ce sont les clous

Les clous de vauriens

Y en a beaucoup

Beaucoup sur la planète

De ces voyous

Filous têtes de chien.

Bien qu'elle soit le fruit de ma colère

Dans la chanson il n'y a point d'accusés

Seuls des soupçons et surtout une prière

Pour qu'un désir un jour soit exaucé

Chers inconnus, je nourris l'espérance

Qu'avant longtemps l'on puisse vous planter

Des petits clous, oui des clous là où je pense

Pour qu'en retour vous puissiez nous chanter

Refrain

Qui troue les joues

Les joues de coussinettes

Ce sont vos clous

Qui nous font un mal fou

Pitié pour nous

Pitié les gens honnêtes

Qui voudriez que nous

Restions toujours debout

Hitzak eta ahairea : Alexis Attuli

 

17. jelkaldia

Jelki Attuli, Latxaga, Camblong.

Latxaga

128 - Lüze zaüt egü(rü)kitzea1

etsitürik lanapean

Erran izadak Alexis

zer ote pentsatzen düan

Attuli

129 - Ari nük biarnes honek

entelegatzen ez düanez

Eüskara trauka ala trebes2

ta hitzordüa egün denez

Camblong

130 - Dab maquinous bearnes

agian bai zozo hanitx

Mes lous basquous que disent

hitza hitz ala gizona hits

Jelki Nafarroako artzainak ardi saldoarekin

Camblong

131 - Soizüe ene lagünak

ez nizan ez fidagarri

Nafarroako artzainak

beti izan onesgarri

Aitor

132 - Agur Xuberotarrak, anaie maiteak

Gu gira Otsagiko, nafartar artzainak

Ekartzen dautzuegu, manatu ardiak

Baina lehenik eman, elgarri eskuak

Attuli

133 - Nik entzütea banüan, bazela kantari

Nafarroako alde(a)n, baita bertsolari

Egün heben entzüten, holako bat ari

Eta gük ez dakigü, ihardesten hari

Aitor

134 - Xuberoko aldean, bai ere kantari

Orotan famaturik, Etxahun Iruri

Hola kantatzen duenak, berdin koblakari

Nahiago nuke jakin, ez denez Attuli

Attuli

135 - Mügatik bi aldetan, bizi Eüskaldünak

Ororek badütügü, berezitarzünak

Nor giren ta zer giren, denek ber züzenak

Ordüan ez ditzagün, erran gure izenak

Ororek

136 - Gaur ebiliko gira, ardien ondotik

Haiek ez beitütüe, nihontik mügarik

Hala amesten dügü, ipar hegoatik

Mügazainer adio, erraitez gogotik

 

 

18. jelkaldia

Jelki mügazainak

Baratxügaitz

137 - Ene mügazain lagünak

sartzen zaizkü Espainiatik

Ehünka zaldi et’ ardi

güziak kontrabandatik

Barbalot

138 - Hortakoz gira gertatü

bortüan goiz azkorrian

Argi ikusi beitügü

Bürdüinolatze lepoan

Basakor

139 - Orai ordü da kentzeko

begietako llaparrak

Eta ontsa zabaltzeko

züen beharri zikinak

Basalatz

140 - Güne hontan senditzen düt

biarnes ürrin bat azkar

Xehatü1 ondoan ez da

biziko jenteen bizkar

Basahotz

141 - Nik aldiz ikusten dütüt

zankapeko ardi gorotzak

Bai eta heben asmatzen

bardako artzainen botzak

Basaputz

142 - Ez dira orano hürrün

kabale, kontrabandistak

Egün oldar gitean ez

izateko errigeiak1

 

19. jelkaldia

Jelki artzainak ardiekin

Latxaga

143 - Ederretik ezkapatzen

gira mügazainetarik

Hain erreüs1 üdüri züen

lozabiek usukirik2

Attuli

144 - Bortüan kurritzez ez düt

ez nihoren beldürrik

Eziz eta3 zonbat nahi

jarraikizale(e)n axolik

Beter

145 - Üsantxaz saldo bardinez

zatikatzen artaldea

Gero txotxetan eginen

ardi saldoen haütüa

Bonetaren barnen txotxak ezar eta igaran artzainen artean.

Camblong

146 - Bat, bi, hiru, lau, bakoitxak

üken dü bere saldoa

Tratüaren bermatzeko

goza dezagün ardoa

Xahakoa igaraiten düe algarri eta kantatzen düe

Kanta

Bortütxoria (1955)

Bortütxoria behin partitürik

Kantüz joan da etxea ützirik

Aurride bati behin behatürik

Bizi berria iker nahitürik

Bazter ederrik bidean ikusirik

Heltü berrian ez da dolütürik

Bortütxoria apür ikasia

Hiri handian hersi dü pasüa1

Sartü ondoan beharrak josia

Hasperenez da han üsü-üsüa

Ükenik ere plazerez asea

Haren bihotzak salatzen gosea

Bortütxoria begira ezak gora

Hotz ala bero izanik denbora

Bihotz xokoan bizi den izarra

Eztitzen beitü penazko nigarra

Eta argitzen ikasi xaharra

Sortü leküan ostatü adarra

Hitzak eta ahairea : Alexis Attuli

 

20. jelkaldia

Jelki Attuli, Etxahun, beste kantari zonbait eta Donibane

Garaziko euskal kantu txapelketako ardüradüna

Mendiburu

147 - Ongi etorri ororer

Donibane Garazira

Egun ospatzen baitugu

euskal kantore primaka

148 - Ezkertu nahi ditugu

egunko arizaleak

Eta hasteko behatzen

ditugu Xiberotarrak

Etxahun

149 - Jaun andereak eneki

kantari gazte bat jin da

Honek eskentüko deikü

hontü düan kantorea

Attuli

150 - Aitzineko egünetan

ohargabe Ahüzkian

Gaüza baliosa nüan

galdü bortüko bidean

151 - Arratzaman ondoan

alageratü gogoa

Haren omenez idatzi

kantore hau, Xahakoa

Kanta

Xahakoa (1950. altexean)

Xahakoa (4 aldiz)

Papo gorri eder harroa

Zer adiskide arraroa

Xahakoa (4 aldiz)

Eztiki erriz txiriñoa

Üdüriz kantüz txoriñoa

Ai zer plazer ezinagoa

Xahakoaren gozoa

Ikertzen de(re)it bihotz xokoa

Alageratzen gogoa

La, la, la, la...

Düdalarik idor ahoa

Hürrrünegi ütür freskoa

Hartzen düt bular dibinoa

Eüskaldün xahakoa.

Xahakoa (4 aldiz)

Akit ondoko prezioa

Gizonaren inganioa

Xahakoa (4 aldiz)

Lankian zü gabe anoak

Segürki mehe balioa

Zabaltürik zure moskoa

Txerkatzen da xilotüa

Hasperen bat hantik badoa

Altxa ordüan besoa

Hitzak eta ahairea : Alexis Attuli

 

21. jelkaldia

Jelki, Hazparneko ostatü batetan, bertsularien txapelketatik

landa, M. de Jaureguiberry, Attuli, Etxahun, Xalbador, Mattin

M. de Jaureguiberry

152 - Pierra Xiberoan ere

azkar zen bertsularitza

Hire kantari lagünak

bihar builtaraz bagintza1

Etxahun

153 - Bai egünko lehiaketa

gozatü dit Madalena

Xede ederra lükezü2

Xiberoan has bagina

Attuli

154 - Kantore hontzea maite

dit bena idatziz baizik

Bat-batean aritzeko

ez dit halako dohainik

M. de Jaureguiberry

155 - Bena behar zünükee

Xalbadorekin ikasi

Ibar Esküinean dütü

negüko bazkak erosi

156 - Ez dezagün ütz galtzera

bertsukako ohidüra

Hizkuntza bezala doa

errekala itotzera

Xalbador

Xiberoko koblakariak

ikusi nahiz kantatzen

Etxahun ontsa ari da bainan

besterik ez da ausartzen

Eta bertsoa biren artean

hobeki da aitzinatzen

Bi koblakarik aisago dute

euskal mintzoa zabaltzen

Mattin

Entzun Etxahun nik hiretako

lagun bat diat atxeman

Berset, olerki eta kantua

nasaiki duena eman

Plazarik plaza ibili hadi

engoiti Attulirekilan

Segur nuk harek eragin ainitz

baduela gazteengan

Etxahun

Adiskide diat nik aspaldian

eta badakiat nola den

Hasteko ez züan Ligetsekilan

ikasi koblakan aritzen

Eta kantore hontzen badü ere

ez ditik üsü kantatzen

Lagün artean beha egoitez

dütü bertsoak maitatzen

Xalbador

Isilik egotea, ez da bekatua

Mattin

Salbu eder delarik, darion kantua

Etxahun

Haren hitzak kantatzen, ari dük Xiberoa

Xalbador

Izan dadila Attuli, benedikatua

Xalbador

Gisa bat edo bestez, kantuz da aritzen

Mattin

Mikroen aitzinean, ainitz du sufritzen

Etxahun

Bena gü beha gira, beti haren hitzen

Xalbador

Haren kantu guziez, baigira gozatzen

Bertsoen hitzak : Joanes Etxebarria

M. de Jaureguiberryk eta Attulik kantatzen düe

Ama hizkuntza

Gure aitunen aitek, ützi oparia

Mentez mente igaran, zer miraküilüa

Ohartü gabe jenteek, hedatü elea

Ahotik beharriala, eüskal mintzajea

Arrapika (J. A. Artze)

Hizkuntza bat ez da galtzen

Ez dakienek ikasten ez düelako

Dakienek, hitzegiten ez düelako

Baizik

Haur txipiak küinatik1, lehen hitza “ama”

Ikas egarrian dü, ondotik “aitama”

Mihi püntan bildürik, hitzen hontarzüna

Haren baitan zohitzen2, eüskal nortarzüna

Ama hizkuntza bada, nortarzün bihotza

Kantore, bertso, dantzen, ohidüren giltza

Ez ahatz bizi düan, egoera latza

Otoi bihar ez düda, eta eüskara mintza

Hitzak : Patrick Kanpo

Ahairea : P.-P. Berzaitz

 

22. jelkaldia

Jelki, Donibane Lohitzünen, Attuli, Hagola, Estekalla

eta Behagari

Hagola

157 - Egün primaka ederra

ororek dügü behatzen1

Eüskaldün giroa ere

Donibane Lohizunen

Estekalla

158 - Orai hire aldia da

epaileen aitzinean

Bena zer ote emanen

deikük itsas bazterrean

Attuli

159 - Parka bena ütziko düt

lehentarzüna epaileer

Ta kantatzeko fedea

eskentüko behazaleer2

Behagari

160 - Heben ere kantariak

oro dira goimailako

Bena ahalak badütük

egün ororen goitzeko

Attuli teatre aitzineala kantatzera, ber mementoan

borta gorritik jelki norbait, mikro bat esküan

Bihotzeko argia

Gizon batek beren bizian, sartüz geroz bide lüzean

Kantatzen dü alegrantzean, esperantxa bat bihotzean

Eüskaldün ororen indarra

Noiz nahi beti ber eskerra

Gaztea bezala xaharra

Goiz arrats bardin alagera

Kantorea gure izarra

Jinkoaren dote ederra

Ikas eta heda sügarra

Bihotzeko argi ederra

Seme baten da xarmagarri, harek entzüten düalarik

Etxondoan bere aitari, kantore zahar ala berri

Hitzak eta ahairea : Alexis Attuli

 

23. jelkaldia

Jelki barkoxtar lagünak.

Bidegain

161 - Bizi gineno bagüntü(a)n

bai nork gure segretüak

Bena zelüan sartzeko

bortan üzten balentriak

G. Lexardoi

162 - Hiruretan hogeita bieko

pastoralaren ondotik

Kantatzea hüan ützi

otoi erran zerengatik

A. Attuli

163 - Jinko Honari ez deiot

barneko mina aitortü

Uste balinbadük heben

gei düdala kobesatü1

164 - Ohidüra xaharretan

gaüzak zalhegi lerratzen

Egün teknika berriek

gainea deiküe hartzen

165 - Lehentarzüna emaiten

da jei üngüramenari

Bigerren leküa üztez

pastoral nortarzünari

G. Lexardoi

166 - Bai eta jinko sosa da

pastoralaren errege

Mihi püntan hura düe

lehen hitza, perdin ere1

M. Eihartzet

167 - Bai bena ez hiz hortako

jei denetarik hürrüntü

Zerbaitek deik kantatzeko

fedea batetan moztü

A. Attuli

168 - Txori bati bazaio

bere hüstüa2 ebasten

Bi sos egiteko saltzen

sekülakoz da isiltzen

169 - Bena ahal dütü beste

txori hümeak lagüntzen

Kantore berri eskentzez

zeitzo3 hitzak hegaltatzen

Attulik kantatzen dü

Leheneko denboran (1993)

Hitzak eta ahairea : Alexis Attuli

Leheneko denboran

Alderdi güzietan

Gazteak zaharrekilan

Nola ari ziren lanean

Emeki hatsarrean

Eskü lan arinetan

Gero gogorrenetan

Adina heltü zaienean

Egünko egünean

Eskola güzietan

Gazteak badü zer jan

Kasko betagarri bazketan

Erranez ondarrean

Hogei urteen altean

Diploma besapean

Badakiala laborantxan

Laborariek lehen

Bazakien bizitzen

Algargana jüntatzen

Berrikaz denboraren galtzen

Aste egünak etxen

Hoinetako higatzen

Atrebit hüstülatzen1

Goratik bideetan kantatzen

Orai zer da izaten

Kanpoan eta barnen

Irratiek txanpatzen

Azkarki2 beharrien hausten

Eta tresnetan gainen

Kabale hotsemaiten3

Keheilaren4 zabaltzen

Eta geroko hala üzten

Leheneko emazteak

Lanean üsatürik

Barnekoak eginik

Beti senarraren ondotik

Goizean goizik xütik

Gaüan berant etzanik

Artean josten ari

Baratzekan5 eta besterik

Orai emazte gazteak

Modala beztitürik

Ürrin6 honez beterik

Badüte beste manerarik

Aztal txütak jauntsirik

Begiak tintatürik

Diote senarrari

Badük hitzaz bekaixti denik

Jelki Türk Andereak

Oilar zaharra (1983)

Oilar zaharra hasten kantan, gaü beltz ondarrean

Espanto larri handienetan, hürrün entzüteko gisan

Oilar zaharraren küküla, errege txapela

Bai eta gorri bizi axala, ahalke balitz bezala

Oilar zaharra begi basa, deüseren ez da lotsa

Bena ustegabeko herotsa, kanbiarazten ürratsa

Oilar zaharra zanko mehe, beraz beti zalhe

Fama handia korteazale, oilo bizkar hazkazale

Oilar zaharrari adinak, hersatürik lanak

Bozkatü gabe indartsüenak, hartzen ondotik züzenak

Kantari eder bena mingar, bero eta azkar

Lümak beltzaran gorri ala ñabar, oilarrak orotan oilar

Hitzak eta ahairea : Alexis Attuli

 

24. jelkaldia

Jelki aingürüak

Aingürüak

170 - Jinko honak arradeitü

gure Barkoxtar lagünak

Utzüliño bat eginik

harro dütüe bihotzak

171 - Gizonak hiltzen badira

poetak beti bizitzen

Idatzirik hontarzünak

ez beitira itzaltzen

172 - Gure gogoan egonen

hitzen aberastarzüna

Aitzina beha dezagün

kantoreen oiharzüna

Pilotarien bitzarra (1960)

Agur, agur, jente güzik ! Agur bihotzetik !

Zaharrak eta gazteak bildürik hürrüntik

Euskaldün joko jaunari bere lür harrotik

Lili eder bat da egün zabaltzen itzaletik.

Gizon gaztentako beharra,

Ta zaharren indarra,

Gora kanta obra ederra,

Pilotarien Biltzarra

Sor leküa kitatü (1955)

Sor leküa kitatüz ikas egarrian

Lanean hasi nintzan fede azkarrean

Hainbeste igaranik besteen bazterrean

Ene bihotza bardin egoiten herrian

Arrosa bat üdüri hürrüntik batzarri1

Hiriko bizitzea hain da maitagarri

Gaztetik desiratüz lili eder hori

Ez nüan uste bazüala hainbeste elorri

Bedatsea (1977)

Bedatsea1 andere handi, ostoak arraberritürik

Gaüko zerenatik2 izerdi, perlaz beztitürik

Hur ondoak bai eta mendiak, zolatik gain lilistatürik

Oihanetan bada kantaldi, txoriek hontürik

Bedatsean txoriak oro, sor leküan jüntatzen dira

Eta kantatzen amodio, bihotza goihera3

Biazka abiatzen gero, xoko baten edireitera

Segretüan han egiteko, habia eijerra

Xorrotxen kantorea (1995)

Eskü laster agüdoenak4

Zühür eta arraheintenak5

Kantari agradableenak

Kalitate horik norenak

Kobla berriak gozodünak

Bai eta zahar ederrenak

Ihauteriari eginak

Denak dira xorrotxarenak

Builtrea (1992)

Bortüan zoin den eder zohardi1 denean

Ungürü ta üngürü builtreak airean

Hegalez dantzan ari zelü gorenetan

Aizearen sonüan odeien bidean

Halere ez dira han irustarzünean

Tai gabe Petirisanz zinkurtez2 aldean

Goiz-arrats ari behar ikerka lanean

Zelüko nekezian kurritzez mendian

Jiten direnean (1957)

Jiten direnean herriko bestak, bazterretan boztarioa

Zaharrak, gazteak bezala, hürrüntik prestatzen ari dira

Oroek emaiten beren plana, ohorez egin dadin herrian besta

Ikertzen azkar denez kesa haren grado egiten fresa

Gizona gizon

Gizona gizon

Nor bere xokoan

Lanea kanpoan

Ala sütondoan

Batean biziki trenpü3 hon

Agüdo espantxaren ildoan

Bestean zer itxüra gaxtoan

Asperena züntzür-oropiloan4

Düalarik zentzüa pikoan

Zerbütxüko indar osoan

Lagün güziak boztarioan

Haren etxen eta aüzoan

Etxahuni (1989)

Goiz oroz argitzetik ülün zerratzeala

Txoriak adarretik estiratzen hegalak

Kantatzen dü lekütik gustüan eman ahala

Koloratzen badü ekiak zelütik kanpo handi zabala

Airea sano

Bortütik gain behera

Jiten zaiküno

Lanoren baztertzera

Ahaire franko

Oro zoin alagera

Zaizkü sortüko

Amodio kantatzera

Algarri esküak emanik

(1959ko hitzak, ahaire berria, 1984ekoa)

Bedatsearen hastean, bazterrak berdatzen

Mündüko txori güzier, bihotza zabaltzen

Amodio sano horri, bagira behatzen

Zelü gainetik behera, botz batek dü kantatzen

Algarri esküak emanik

Aitzina beti gazteak

Ohartürik zaharren manüak

Har bidea erditik

Oro erretirat.

 

Azken perediküa

173 - Pastoral ürrentze hontan

argi da nor den süjeta

Izentatü gabe sortü

Xahakoaren xedea

174 - Hogeigerren mentean da

igaraiten istoria

Gertakari hanitx beitzen

Xahakoaren garaia

175 - Bigerren gerla aipatzez

honki herraren indarra

Oritzapenaren lana

Xahakoaren nigarra

176 - Nola ez aipa kültüra

pastoralen berrikuntza

Geroaren düda beltza

Xahakoaren hizkuntza

177 - Bena jeiaren mamia

süjetak idatzi hitzak

Kantore miresgarriak

Xahakoaren bihotza

178 - Lagünen artean ziren

oro zoin bizi, minbera

Ezin algar entelega

Xahakoaren piperra

179 - Egün ez dügü ahazten

gure aitamen denbora

Igaranak gütü hazten

Xahakoaren bularra

180 - Sogile maitagarriak

züentzat azken agurrak

Honar ezazüe otoi

Xahakoaren eskerrak

Azken kantorea

Eüskal kültür egarria

Ahargo mendiaren altzoan

ohatzen gure etxeak

Ibar, naba, erreken artean

zabaltzen aüzogüneak

Aitzinekoek heben atzaman

zeiküen güne haütüa

Jei zaharren ütürri turrustan

eraiki züen herria

Arrapika

Euskal kültür egarriak

Bildü zahar eta gazteria

Zer fede miresgarria

Emaiteko pastoral berria

Ohidüra honkigarriak

Aidatü Barkoxeko herria

Gaztalondotik, ta Larrajatik

Maltatik ez zen düdarik

Bürgü(a)tik ta karrika zolatik

karrikesak oro botzik

Oilaukitik, Ahargopeatik

Aranbeltze jüntatürik

Txapelatik bai Maidalenatik

bildü gogobihotzetik

Txipi txipitik junpatü gütü

ohidüraren izarrak

Horrek haur ametsetan lantatü

dantza ta kantore garrak

Ondotik ororer zaizkü sortü

taula gaineko sükarrak

Asperra egosteko bultzatü

jei berri edo zaharrak

Egün azkar pastoral korpitza

bihar zoin düke geroa

Ürkatzen badü bere bihotza

haütatürik sos ildoa

Ahazten badü bere hizkuntza

Eüskal Herriko mintzoa

Ez dügüa kültüraren giltza

gur’ esküetan gaixoa

Hitzak : Patrick Kanpo

Ahairea : Jean Bordachar